Hemen da eskola ibiltaria!

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko uzt. 14a, 12:18
Lekeitiotik Gernikara Eskola Ibiltaria egingo dugu hil honen 23an hasi eta 26ra artean. Ibilaldiez gain, hitzaldiak eta tailerrak egongo dira egunero, eta 25ean, ostegunean, ospakizunerako tartea ere egongo da. Bonoak salgai daude Urola Expresen, 20 eurotan.\ \ Pasa den ikasturtean egin genuen bezala, aurten ere Eskola Ibiltaria antolatu dugu, eta aurtengoan, Lekeitio, Aulesti, Munitibar eta Gernika igaroko ditugu. Goizetan, ibilaldiak egingo ditugu herri batetik bestera, eta bazkalondoren, tailerrez eta hitzaldiez gozatzeko aukera izango da. Gauetan ere lasai egoteko aukera egongo da, eta azken egunean zenbait kontzertu ere egongo dira. \ \ Bonoak jada salgai daude Urola Expres tabernan, eta inguruko jendearekin harremanetan jarrita ere eskura daitezke. Autobusak ere egongo dira joan eta etortzeko, bonoa erosterakoan apuntatu beharko dute zerbitzua erabili nahi dutenek. Ikasle zein gazteak animatu nahi ditugu antolatu dugun dinamika aberasgarri honetara.\ \ Bertan ikusiko dugu elkar!