Azpeitian egingo den Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko egitaraua, prest

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Ikasle Abertzaleak 2019ko mai. 20a, 14:29
Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunearen aurkezpena, Azpeitian.

Ekainaren 12tik 16ra egingo da Euskal Herriko Gazte Sozialisten topagunea, Azpeitian. Hainbat jardunaldi izango da egun horietan guztietan; besteak beste, hitzaldiak, mahainguruak eta kontzertuak.

Gero eta gertuago dago Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topagunea, eta dagoeneko jakinarazi dute egitaraua. Ikasle Abertzaleakek eta Gazte Koordinadora Sozialistak antolatu dute ekainaren 12tik 16ra Azpeitian egingo den Topagunea, eta gogotsu daudela adierazi dute.

Lan egunek zentralitatea izango dute topagunean, baina egun horietan komunitatea indartzeko eta aisialdirako momentuak ere egongo dira. "Modu horretan, Krisiaren Seme-alabak taldea Esklabetan gorpuzten ari den proiektu sozialean gure aletxoa jarriko dugu eta lana gogotik egitera nahiz hitzaldi sorta ederraz disfrutatzera goaz!", azaldu dute.

Besteak beste, auzolan egunak, Hezkuntza, genero eta gazte problematika, Prozesu sozialista eta Ziklo politiko berria Euskal Herrian solasaldiak, pailazo ikuskizuna, kantu afaria eta kontzertuak antolatu dituzte.

Datozen egunetan jakinaraziko dute Gazte Sozialisten Topagunerako bonoen salmenta puntuak zein diren. Dena den, aurreratzen dute egonaldi guztirako bonoak 25 eurotan egongo direla eskuragarri. Larunbateko bonoa, aldiz, hamabost eurotan erosi ahal izango da.

Hona hemen Euskal Herriko Gazte Sozialisten Topaguneko egitarau osoa:

Ekainaren 12a, asteazkena.

  • 10:00etatik 19:00etara, lan eguna.
  • 14:00etan, bazkaria.
  • 21:00etan, afaria.
  • 22:00etan, pailazoen ikuskizuna.

Ekainaren 13a, osteguna.

  • 10:00etatik 19:00etara, lan eguna.
  • 14:00etan, bazkaria.
  • 21:00etan, kantu afaria.

Ekainaren 14a, ostirala.

  • 10:00etatik 13:30era, lanaren amaiera.
  • Ondoren, bazkaria.
  • 16:00etatik 18:00etara, Hezkuntza, genero eta gazte problematika.
  • 18:00etatik 20:00etara, Gazte antolakundea: jarraikortasuna eta hausturak.
  • 21:00etan, afaria.
  • 22:00etan, Pobresiak.

Ekainaren 15a, zapatua.

  • 10:00etatik 12:00etara, prozesu sozialista.
  • 12:30etik 14:30era, mahaingurua: Ziklo politiko berria Euskal Herrian.
  • 14:30ean, bazkari girotua.
  • 19:00etan, kontzertuak: Bake faltsua eta Rodeo.
  • Ondoren, ekitaldi politikoa eta kontzertuak: Droga purpura eta Kontuz! erromeriya.