Orain Presoak photocalla, santotomasetan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko abe. 20a, 15:00
Presoen egoerari aterabide bat emateko eskatuz, euskal jendartearen gehiengo zabal bat ordezkatzen duten eragile sozial, sindikal, instituzional nahiz norbanako ugari ari dira lanean. Mendekuan oinarritutako espetxe politikak alde batera utzi eta konponbideruntz urratsak egiteko garaia dela uste dugu Saren, eta hori eskatzeko, hainbat ekimen ari gara aurrera eramaten.\ \ Santotomasetan argazkiak ateratzeko gunea jarriko dugu Plaza Txikian, 13:00etatik 15:00etara, eta dei egiten diegu herritar orori bertatik pasatu eta lagunartean edo familian, Orain Presoak argazkia atera dezaten. Gogoratu nahi dizuegu Sarek Orain Presoak lemapean abenduaren 28an elkarretaratzea ere deitu duela 19:00etan plazan, abenduaren 31n igerilekutik abiatuta manifestazioa izango izango dela, eta urtarrilaren 12an Bilbon egingo den manifestaziora joateko izen-emateak Orkatz Kultur Elkartean eta Niza tabernetan jarrita daudela jada.\ \ Denon artean, elkarlanean, lortuko dugu.\ \ Orain presoak!