Hiru hitzordu, Sare Eguna iritsi baino lehen

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Sare Herritarra 2018ko api. 27a, 16:24
Maiatzaren 19an izango den Sare Eguna 'Erantzi motxilak, egin jauzi!' lelopean ospatuko da. Izan ere, Sare Egunaren helburua izango da euskal presoen dispertsioak adin txikikoengan duen eraginaz herritarrak informatzea eta sensibilizatzea. Azpeitiko hiru presoen urrunketak 16 adin txikikori zuzenean eragiten die gaur egun, eta horietako bat Joseba Segurola preso azpeitiarraren alaba da. Baina herritarrak dispertsio adin txikikoengan duen eraginaz kontzientziatzeko, Sare Egunaren aurretik beste hiru ekintza egingo ditu Azpeitiko Sarek: elkarretaratzea, dokumental emanaldia eta Sare Egunaren aurkezpen irekia. \ \ Gaur, apirileko azken ostirala, kontzentrazioa egingo da plazan, 19:00etan hasita. Hurrengo hitzordua maiatzaren 4an jarri du Sarek. Egun horretan, 'Motxilaren umea' dokumentala eskainiko dute Sanagustin kulturgunean 11:15ean, eta hura amaitzean, Sareko kideek eta presoen senideek solasaldia eskeiniko dute. Maiatzaren 5ean, aldiz, Sare Egunaren inguruko xehetasunak emango dituzte, 12:00etarako deitu duten aurkezpen irekian. Herritar oro gonbidatuta dago aurkezpen ekitaldian parte hartzera.\ \ Giza eskubideak. Konponbidea. Bakea.\ Euskal Presoak Euskal Herrira