Bandaren kontzertua Sanjuandegin, zapatuan

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2016ko eka. 3a, 08:34
Bihar, larunbata, Azpeitiko Udal Musika Bandak kontzertua eskainiko du Sanjuandegi auzoko festen egitarauaren barruan. Festetarako jarritako txosna-karpan izango da emanaldia, 12:30ean.\ \ Kontzertua bi zatitan banatuko da. \ \ Lehenengo zatian pasodoble zaharrak izango ditugu. 150. urteurrenaren harira, artxiboko hautsak astindu ditugu eta aspalditik bandaren artxiboan zeuden pasodobleak aurkitu. Bandako zaharrenen esanetan, horietako asko oraindik jo gabeak omen ditu bandak. \ \ Hauek izango dira bandak eskainiko dituen pasodobleak:\ \ - 'De la Giralda al Pilar' (Francisco Aparicio)\ - 'Antonio El de Ronda' (Francisco Garcia)\ - 'Recordando a Gaona' (Jose MÂȘ Merino)\ - 'Roberto Dominguez' (Juan Hernando)\ - 'Villena' (Quintin Esquembre)\ - 'Gitaneria andaluza' (Pablo Cambronero)\ \ Bigarren zatian, berriz, bandako zenbait musikari bakarlari lanetan ikusteko aukera izango da. \ Bakarlari lanak egiteko, musikari bakoitzak entsegu orduetatik aparte ikasi behar izaten ditu jo beharreko notak, entsegua talde lana lantzen baita gehien bat. Bakarkako lan horren emaitzak entzuteko aukera paregabea izango duzue honakoa.\ \ Hauek izango dira joko diren abestiak:\ \ - 'The wise teddybear' (Thomas Legrady)\ Bakarlaria: Pello Uranga, tronboiarekin\ - 'Clarinando' (Richard Comello)\ Bakarlariak: Aizpea Ibarbia eta Aitor Gorrotxategi, klarinetearekin\ - 'Adagietto for flute' (Ted Huggens)\ Bakarlaria: Amets Sorazu, zeharkako flautarekin\ - 'Happy mallets' (Harm Evers)\ Bakarlaria: Maria Sorazu, xilofonoarekin\ - 'Saxamba' (Wim Laseroms)\ Bakarlariak: Borja Eizagirre, Imanol Etxaniz, Alaitz Ruiz, Jon Altuna eta Ekain Artola (saxo altuak eta saxo tenorrak)\ \ Ondo pasau Sanjuandegiko festak!!\