Kontzertua Xanjuandegin

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Musika Banda | Kultura
2013ko mai. 31a, 14:50

Bihar larunbata, ekainak 1, Xanjuandegiko festatan izango gara 13:00etan, KBeat ahots taldekoak lagun hartuta eta Borja Eizagirre arituko da zuzendari lanetan. Berez, kanpoaldean jotzeko asmoa genuen, baina aurten eguraldiak inori ez dionez laguntzen festetarako jarri duten karpan emango dugu kontzertua, geuk eta entzutera zatoztenok aterpea izan dezagun.

Kontzertuan, Karnabaletan jo genituen bailable batzuk eskainiko ditugu, KBeat taldeak abestuta.

Espero dugu zuen gustokoa izango dela! Animatu entzutera!

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu