Maiatzeko kontzertua

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2012ko mai. 10a, 09:05
Larunbatean, maiatzak 12, Azpeitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Sanagustin aretoan, arratsaldeko 7etan. \ \ Kontzertua \'Niño del Arrabal\' pasodoblearekin hasiko dugu, Cruz Alberdi \'Poxpi\' azkoitiarrak eta Jesus Castillejo legazpiarrak eginiko pasodoblearekin. Pasodoblea Rafael Olaizola azpeitiarrari eskainia dago, \'Niño del Arrabal\' ezizenarekin torero bezala ibili baitzen inguruko zezen plazetan. \ \ Ondoren \'Russischer marsch\' martxa izango dugu, Johann Strauss konposatzaile austriarrak 1886an egina. \ \ Willy Hautvast musikari ingelesak eginiko \'Petite Suite Pittoresque\' izango da ondoren. 4 zatiz osatutako \'suite\'-ak doinu klasiko eta barrokoak ekarriko dizkigu gogora, nahiz eta intrumentazio aldetik \'modernoa\' izan. \ \ Doinu eta konposatzaile garaikideetara salto bat \'Obviam ire Siglo\' obrarekin. Manuel Lillo konposatzaile eta musikari espainiarrak \'errekinto\' (klarinete txikia) bakarlaria eta bandarako eginiko lan honetan Jesus Castillejo izango dugu bakarlari gisa. Jesus Castillejo (Legazpia, 1974) Azpeitiko Juan de Antxieta Musika Eskolako klarinete irakaslea eta Legazpi eta Urretxuko bandetako zuzendaria da, besteak beste. Errekintoarekin eta musikarekin orokorrean duen maisutasuna erakutsiko digu pieza honetan. \ \ Metallica taldeak 1991garren urtean kaleratutako \'The Black Album\' diskoan zetorren \'Nothing else matters\' abestiaz gozatzeko parada izango dugu, Frank Bernaerts musikariak bandarako eginiko moldaketa honekin. \ \ Doinu dantzagarriak \'Amapola\' abestiarekin, Jose Maria Lacalle musikari kubatarrak 1924an sortu zuena. Naohiro Iwai-k eginiko moldaketa honetan, \'Amapola\' abestia latindar erritmo ezberdinetan gozatzeko aukera izango dugu, besteak beste rumba, cha-cha-cha eta samba. \ \ Kontzertua amaitzeko soinu banda bat izango dugu, \'Rocky\' pelikulako abesti ezaguna, \'Gonna Fly Now\' izena duena, metal instrumentuen sarrera indartsuarekin eta funky erritmo dantzagarriak uztartuz. \ Bukaera indartsua kontzertuarentzat. \ \ Denok gonbidatuta zaudete kontzertura.