Iraitz Lizarraga ipuin kontalaria izango da astelehenean Udal Liburutegian

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Udal Liburutegia 2020ko aza. 3a, 19:42
Iraitz Lizarraga ipuin kontalaria.

Bost urteko haurrentzat izango da ipuin kontaketa, eta interesdunek aurrez eman beharko dute izena liburutegira deituta edota WhatsApp mezu bat bidalita.

Iraitz Lizarraga ipuin kontalariaren saioa izango da datorren astelehenean, 18:00etan hasita, Azpeitiko Udal Liburutegian. Bost urteko haurrei zuzenduriko saioa izango da, eta bertan parte hartu nahi duenak liburutegira deitu (943-15 71 95) edota WhatsApp mezu bat bidali beharko du (688 81 55 06). Edukiera mugatua izango da saioan.