Goienetxe fundazioko kideek kultura arabiarra ezagutzeko aukera izan dute Irakurketa Errazari esker

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Udal Liburutegia | Gizartea
2019ko urt. 17a, 08:04

Goienetxe fundazioko Irakurketa Errazeko taldeko kideak Udal liburutegian izan ziren atzo, asteazkena, azken bi hilabeteetan irakurri duten El agua del Rif liburua elkarrekin amaitzeko. Goienetxeko lagunak eta liburutegiko arduradunak ez ezik, atzoko saioan izan zen Argeliako Zineb laguna ere. Modu horretan, Irakurketa Errazeko kideek Zinebekin liburuari buruz hitz egiteko aukera izan zuten. Izan ere, irakurri berri duten liburuaren protagonista mutiko arabiar bat da. 

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu