Zezenketei buruzko argazki erakusketa, irekita

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2022ko uzt. 22a, 10:34

Aurreko urteetako zezenketetako nahiz errekortarien saioko hainbat argazki izango dira ikusgai han, abuztuaren 2ra bitartean.

Saninazioetako zezenketei buruzko argazki erakusketa jarri du Azpeitiko Argazki Elkarteak Betharrametako erakusketa aretoan, Azpeitiko Udalarekin elkarlanean. Aurreko urteetako zezenketetako nahiz errekortarien saioko hainbat argazki izango dira ikusgai han, abuztuaren 2ra bitartean.

Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara izango da zabalik aretoa, eta asteburuetan eta jaiegunetan, berriz, 12:00etatik 14:00etara.