Juan Mari Ibarzabal, 2019ko santotomasetako barne argazki lehiaketako irabazle

Erabiltzailearen aurpegia \N 2020ko urt. 16a, 11:49
Juan Mari Ibarzabalek irabazi du 2019ko Santo Tomas festetan Azpeitiko Argazki Elkarteak egindako barne argazki lehiaketa.\ \ Aurten ez da gai zehatzik egon, baina argazkiek Santo Tomas jaietako ferian ateratakoak behar zuten izan, hau da, irudiek egun horrekin lotura izan behar zuten: txorixo dastaketak, Herri kirolak, bertso eta musika emanaldiak, baserritar giroa...\ \ Joan zen astean elkartu zen epaimahai puntuatzailea. Angel Rodriguez, Jabier Beristain eta Iñaki Etxenagusia izan dira aurtengo epaimahaikideak, eta lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, bilduma onena Juan Mari Ibarzabalena zela erabaki zuten. \ \ Alberto Beloki sailkatu da bigarren, eta Iñaki Aranburu hirugarren. Zorionak hiruroi.\ \ Nahi duenak gure web orrian ikus dezake irabazlearen argazki bilduma osorik. Hemen: