'Pepe Gil. Azpeitiko memoria grafikoa 1966-2007' liburuaren bigarren edizioa, prest

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura
2019ko aza. 22a, 14:23

Orain dela aste batzuk jakinarazi genuen bezala, 'Pepe Gil. Azpeitiko memoria grafikoa 1966-2007' liburuak izandako arrakasta ikusita, Azpeitiko Udalak 500 unitateko bigarren edizio bat inprimatzea erabaki zuen. Liburuak dagoeneko prest daude. Beraz, hemen jakinarazten dizkizuegu liburuaren salmentarako lekuak, egunak eta orduak zein izango diren.

Gogoratu oraingo honetan liburuaren ale gutxiago egongo direla salgai. Beraz, erosteko asmoa baduzue, gomendatzen dizuegu ez egoteko zain azken egunera arte.

Hona hemen liburuaren salmenta puntuak eta orduak:

Azpeitiko plazan:

Gaur, ostirala: 18:30etik 21:00etara.
Bihar, zapatua: 11:30etik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara.
Igandean, azaroak 24: 11:30etik 14:00etara.
Asteartean, azaroak 26: 09:30etik 12:00etara.
Zapatua, azaroak 30: 11:30etik 14:30era.

Perez Arregi plaza:

Osteguna, azaroak 28: 18:30etik 21:00etara.

Sanjuandegin Kantoi ertzean:

Astelehenean, azaroak 25: 18:30etik 20:00etara.
Asteazkena, azaroak 27: 18:30etik 20:00etara.
Ostirala, azaroak 29: 18:30etik 20:00etara.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu