Euskal Herriko argazki elkarteen topaketekin eta 'Ofizioak, afizioak' erakusketarekin, amaitu da Argazki Astea

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko aza. 11a, 12:07
Bukatu da Azpeitiko Argazki Elkarteak antolatutako Argazki Astea. Argazki elkarteko kideek joan zen larunbatean agurtu zuten bi astez luzatu den egitasmoa, 'Ofizioak, afizioak' izeneko argazki erraldoien erakusketarekin eta Euskal Herriko hainbat argazki elkarteren topaketekin.\ \ Gosari ederrarekin hasi genuen eguna, Sanagustin kulturgunean. Ondoren, Dario Cuesta argazkilariak gaueko argazkigintzari buruzko hitzaldi bat eskaini zigun. Horren ostean, herriko hainbat txoko turistiko ezagutzeko bisita gidatuak izan genituen. Herriko garbitokia, Bakardadearen kapera eta Dinamoa sormen gunea bisitatu genituen. Dinamoan, Josu Labaka zinegotziak bertako hainbat txoko erakutsi zizkigun, eta funtzionamendua azaldu zizkigun. Amaitzeko, Azoka Plazako Elikagunean bazkari ederraz gozatzeko aukera izan genuen. Azoka Plazara bidean, topaketetara animatutako kideek Azpeitiko Argazki Elkarteak herriko hainbat saltokietako erakusleihotan jarritako argazkiak ikusteko aukera izan zuten.\ \ Azpeitiko Argazki Elkarteak Argazki Astearen balorazio oso ona egin du, antolatutako egitarauaren barruko hitzordu guztiak espero bezala joan baitira. Gainera, gustura esan dezakegu egun hauetan hainbat lagunek esker oneko mezuak bidali dizkigutela, programa anitz eta egokiaren aurrean beren poztasuna azalduz. \ \ Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu Argazki Astea hain arrakastatsua izan dadin lagundu duten guztiei: Azpeitiko Udala, Pepe Gil eta familia, Sanagustin kulturgunea, Lagun Onak Mendi Bazkuna, Lurdes R. Basoli, Emakumeen Txokoa, Eguneko zentroa, San Martin egoitza, Baigera, herriko eskolak eta ikasleak, argazkiak erakutsi dituzten saltokiak, 'Ofizioak, afizioak' erakustetarako prest agertu ziren herriko boluntario-modeloak, Soreasu parrokia, Dario Cuesta argazkilaria eta, noski, ekintzetan parte hartu duten herritar guztiei.