Erakusketa berria jarri du argazki elkarteak Lagun Onak MBren tabernan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko urr. 15a, 16:03
Gaur bertan berritu dugu Lagun Onak mendi bazkunaren tabernan dugun argazki erakusketa. Ohi bezala, Azpeitiko Argazki Elkarteko (AAE) argazkilariek ateratako irudiak izango dira ikusgai datozen asteetan. Hain zuzen, Jexus Artola, IƱaki Aranburu, Juan Mari Ibarzabal eta Julian Ruiz argazkilarien irudiak jarri ditugu zintzilik tabernako hormetan. Nahi duenak azaroaren 31 arte izango du argazkiak ikusteko aukera.