Gipuzkoa XLVI. Nazioarteko Trofeoaren argazki erakusketa, ikusgai

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko ira. 13a, 10:56
Urtero bezala, iraileko egun hauetan Azpeitian dugu Gipuzkoa XLVI. Nazioarteko Trofeoaren argazki bilduma. \ \ Gipuzkoa Trofeo argazki lehiaketa 1948. urtean antolatu zen aurreneko aldiz. Urteetan gorabeherak izan ondoren, 1972an hartu zuen gaur egungo egitura.\ \ Aurtengo lehiaketa honetan mundu guztiko 30 herrialdetako 303 argazkilarik hartu dute parte. Guztira, 2.789 argazki aurkeztu dira.\ \ Oraingoan, Jordi Ventura Carbo kataluniarrak aurkeztutako 'Vanarasi' argazkia izan da garailea. \ \ Erakusketa Betharram aretoan izango duzue ikusgai, Irailaren 14tik 29ra. Astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu eta jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara bisitatu ahal izango da.