'Pirinioetako txoko batzuk' erakusketa, Urola Expres tabernan

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura
2019ko ira. 3a, 09:50

'Pirinioetako txoko batzuk' izenburupean, argazki erakusketa zabalduko dute datorren ostiralean, irailak 6, Urola Expres kafetegian. Tabernako hormetan Azpeitiko Argazki Elkarteko Juan Mari Ibarzabalek eta bere bi lagunek –Klemente Arrue eta Manolo Etxaniz 'Kinttela'– ateratako argazkiak izango dira ikusgai hilaren 23ra bitartean. Hiru lagun horiek pasatu berri den abuztuan Piriniotara egindako bidaian ateratako hainbat argazkiak jarriko dituzte erakusketan.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu