Abian da Irurena Group argazki lehiaketa

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko api. 3a, 12:09
Irurena Group enpresak 50 urte bete dituela eta, Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Irurena Group enpresak argazki lehiaketa antolatu dugu elkarlanean. Urola bailarako (Legazpi, Zumarraga, Urretxu, Azkoitia, Azpeitia, Zestoa eta Zumaia) argazkilari profesionalek zein argazkilaritza zaleek parte hartu ahal izango dute lehiaketan. \ \ Gure webgunean dituzuen oinarrietan azaltzen den moduan, honako sei gai hauek jorratu ahal izango dituzte argazkilariek: egurra, koloreak, ekologia, talde lana, esperientzia eta lidergoa. Parte-hartzaile bakoitzak, gehienez, gai bakoitzeko argazki bat bidali ahal izango du, eta horiek argazkiak kamera digitalarekin atera beharko dituzte. Argazkilariek irudiak editatu ahal izango dituzte ondoren. \ \ Lehiaketan parte hartu nahi dutenek posta elektroniko bidez eman beharko dute izena. Horretarako, nahikoa izango da lehiaketarako ateratako argazkiak honako helbide elektroniko honetara bidaltzea: 'argazkiakaae@gmail.com'. Argazkiekin batera, honako datu hauek zehaztu beharko dituzte parte-hartzaileek: argazkiaren izena, argazkiaren zenbakia, egilearen izen-abizenak, parte hartzailearen NAN zenbakia, harremanetarako telefono zenbakia, helbidea eta parte-hartzailearen posta elektronikoa. \ \ Argazkiak bidaltzeko azken eguna 2019ko maiatzaren 24a izango da, eta epaimahaiak ekainaren 2an emango du irabazleen berri. Sari banaketa, berriz, ekainaren 8an egingo dute Basazabal jauregian, 13:00etan, eta irabazle guztien argazkiekin erakusketa jarriko dute ekainaren 8tik 22ra bitartean, Azpeitiko Udalaren Foru Ibilbideko erakusketa aretoan. \ \ Parte-hartzaile guztien artean 11 sari banatuko dituzte. Bilduma osoaren irabazleak 450 euro irabaziko ditu, eta sailkapenean bigarren eta hirugarren postuetan geratzen direnei 350 eta 250 euro emango dizkiete hurrenez hurren. Sailkapeneko ondorengo zazpi argazkilariei ere diru-sariak emango dizkiete, eta argazki onenaren saridunak 100 euro jasoko ditu.