Iñaki Aranburu irabazle, AAEren otsaileko 12x12 barne argazki lehiaketan

Erabiltzailearen aurpegia \N 2019ko mar. 11a, 12:59
Iñaki Aranburuk irabazi du otsaileko Azpeitiko Argazki Elkartearen 12x12 barne argazki lehiaketa. 'Klabe Altua' izan zen urtarrileko argazki lehiaketaren gaia, eta hari jarraika iritsi zen otsailekoa. Hain zuzen, 'Klabe Baxua' izan zen barne lehiaketaren gaia. Kasu horretan, beltza izaten da argazkian nabarmentzen den kolorea.\ \ Sariketara aurkeztutako argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Aranburu, bigarren Gorka Arregi, eta hirugarren postuan Alberto Beloki.\ \ Honako hau Iñaki Aranbururen argazkia da, lehen postuan sailkatutakoa. \ Beti bezala, nabarmendutako lehen hiru argazkiak gure webgunean ikus ditzakezue; hain zuzen, honako lotura honetan:\ https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/ekintzak/12x12