Iñaki Aranburu, AAEren apirileko 12x12 lehiaketaren irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2018ko mai. 16a, 10:44
Aurreko ostegunean egin genuen 12x12 barne lehiaketaren aukeraketa.\ \ Apirileko gaia librea zen, hau da, bakoitzak aukera zezakeen argazkien gaia. Beraz, denetik ikusi ahal izan genuen. Amaieran, argazki guztiak ikusi eta bozkatu ondoren, hauek izan ziren lehen hiru postuetan gelditu ziren argazkilariak: lehen postuan Iñaki Aranburu, bigarren Juan Carlos del Pozo, eta hirugarren Alberto Beloki.\ \ Hemen duzue lehen postuan gelditu den argazkia. Beti bezala, lehen hiru argazkiak gure webguneko Ekintzak 12x12 atalean ikus ditzakezue: https://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/ekintzak/12x12