Oinarrizko Argazkigintza Ikastaro berria

Erabiltzailearen aurpegia \N 2018ko urt. 2a, 15:13
Azpeitiko Argazki Elkartean aurten ere beste argazkigintza ikastaro bat antolatzea erabaki dugu. Oinarrizko maila erakutsiko da, bertan Reflex kamera digitala erabiliko delarik. \ \ Izen eman nahi duen guztiak aae.azpeitikoargazkielkartea@gmail.com helbidera mezu bat bidaliz egin dezake. Beti bezala lehen idazten dutenak izango dute lehentasuna. Izen emateko azken eguna urtarrilak 14 izango da. \ \ · Ikastaroa noiz: 2018ko otsailak 1etik (1-8-15-22 egunak), martxoaren 22 bitartean (1-8-15-22 egunetan) \ · Eguna eta ordua: ostegunetan, 20:00etatik, 21:30arte (irteera praktikoak ere egingo dira) \ · Non: Soreasu eraikineko DINAMO aretoan. \ · Iraupena: 20 ordu \ · Prezioa: 60 € \ · Parte hartzaile kopurua: 15 lagun gehiegez \ \ Oharra: norberak eraman behar du kamara ikastarora. Klaseak euskaraz izango dira.