Saninazioak 2017

Zabalik dago zezenketei buruzko argazki erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Argazki Elkartea 2017ko uzt. 24a, 18:09

Urtero moduan, aurten ere zezenketei buruzko argazki erakusketa antolatu dute Azpeitiko Argazki Elkarteak eta Udalak, eta dagoeneko ikusgai dago. Iazko zezenketetan eta errekortarien ikuskizunean ateratako hainbat argazki ikusi ahal izango dituzte Foruen Pasealekuko erakusketa gunera gerturatzen direnek.

Erakusketa abuztuaren 1era arte izango da ikusgai, astelehenetik ostirarela 18:00etatik 20:00etara, eta asteburu zein jaiegunetan 12:00etatik 14:00etara.