Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren sariak banatuta, zabalik da erakusketa

Erabiltzailearen aurpegia da hau Azpeitiko Argazki Elkartea | Kultura
2016ko mar. 5a, 16:37

Larunbat honetan, Betharram aretoan, 'Imanol Elias' Sokamuturra 2016 argazki lehiaketaren eta 'Iñaki Joaristi Altzarte' karnabal giroko argazki onenaren sari banaketa egin dugu dugu.

Jadanik ohitura den bezala, sariekin batera, Imanol eta Iñaki gogoratuz lore sorta bana jaso dute bi lehiaketak irabazi dituztenek, Xanti Eliasek -haren emazteak jaso du, berak ezin izan du-eta ekitaldira joan- eta Iñaki Etxenagusiak, hurrenez hurren. Lotura honetan duzue aurtengo lehiaketen berri ematen duen albistearen lotura: http://uztarria.eus/komunitatea/AzpeitikoArgazk...

Sari banaketarekin batera, lehiaketaren erakusketa ireki da. Bertan, lehiaketara aurkeztu diren 100 argazki baino gehiago ikusi ahal izango dira. Gogoratu, erakusketara gerturatzen zareten guztiok zuen gustuko argazkiaren aldeko botoa eman ahal izango duzuela.

Ordutegia: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; aste bukaeretan, 12:00etatik 14:00etara.

Nahi duenak, gure webgunean ditu ikusgai argazki sarituak:
http://azpeitikoargazkielkartea.com/eu/sokamutu...

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu