Ion Etxeberria

uztarria.com1 2015ko urt. 16a, 17:00
Ion Etxeberria
Pasa den abenduaren 20an lortu zuen Ion Etxeberriak Binakako Erremonte Txapelketako hirugatrren txapela. Erremontista Uztarrian izango da elkarrizketa digitalean, erabiltzaileen galderei erantzunez.

1. Arratsalde on Riki!!!! Remontien ta orokorrien pelota munduen bazakiau nola eiteien parejak kanpeonato bat hasi aurretik. Normalien pelotai onenai pareja kaxkarra jartze zoabe kanpeonatue parekauo izeteko. Hire lelengo finala Kotetokin jokau huan hi berriye hitzealako ta bea onena konsiderauta zeolako. (Nere ustez beak galdu zian finala) Baino aurten xahartuta zeola ta lesionauta zeola... beai jarri alzoabe parejaik onena??
Jon Kañon!!

Arratsalde on. Egiye esan oañ dala 8 urte jokau nun finala eta aurten jokau deunak etzaukek zer ikusi handik. Ordun diferentzi handiyek markatze zitxian Ezkurrak eta ni berriz hasi berri bat nitxian. Nik uste ez neola preparauta malla hortako final bat jokatzeko eta ez nula partidu on bat iteik izen.
Aurten berriz inkognita bat zan Ezkurra nola azalduko zan, ze 3 hillabete lesionauta eotetik zuzenien txapelketan jokatzea pasautzie ez da haiñ erreza, eta garbi ikusi da konfiantza eta jokue hartzen jun dala partiduek jokau ahala.

2. iep atzaldeon!!!remontiei zemat denborako biziye emateyok?aer urte askun segitzeun olako kirol eder batek!!!ta azpeitin bate kanteraik baaltzeok!bazekiat oñdala urtebatzuk gaztematzuk ibiltzeituala bño oañ?
keuttin

Bai berdiñ. Ba egoera eztek bate xamurre inguruen daukeun egoera jenerala medio. Momentu zallek bizitzen ai gaituk eguneroko biziyen eta erremontie bezelako deporte minoritario baten ba imajinau... Baño bueno, nik uste enpresa ahalik eta lan onena iten ai dala eta pelotai danon esfortzue eta intentziyo ona hor zaudek. Nik personalki erremontiei zerbait zor diyotela pentsatzeiat eta ahal detan urte danetan sayatzen jarraituko diat. Bestalde Azpeiti beti izan dek kantera politte erremontientzako eta gaur egun bazakiat taldetxo bat juntatze dala entrenatzeko eta iturriye ez agortzeko. Nik hemendik, herriko gazte danak inbitatze ditxiat frontoira gerturatzea eta ikustea modalidade hau.

3. Noiz arte jokatzeko asmoa dezu erremontean?
lagun bat

Ba momentuz ondo sentitzen naiz eta lesiyo aldetik suerte handiye ai naiz eukitzen. Horrenbeste urte jokatzen eta lesiyo bakarra izan det eta espero holaxe segitzie.
Egiye esan ez nuke imajinako ostegun edo zapatu arratsalde bat Galarretatik kanpo ze nahi ta nahi ez asteko programaziyo dana partidu hoyen arabera antolatze det. Deskuido baten partiduik jokau gabe geratze banaiz aste baten hutsune handi bat billatzet eta askotan zer iñ eztakitela eote naiz.
Espero egoerak hobera ingo dula eta beste urte mordoxka baten oañ bezelaxe jarraitzeko aukera izatie.

4. Bateragarriak al dira erremontea, lana, andregaia eta parrandak? Nola uztartzen duzu guztia?
Komertzialeko sorginak

Egiye esan denbora libre gutxi dauket eta horreatik ibiltze naiz leku daneta alleau ezinda. Baño lanak eta erremontiek libra lagatze dizkitan momentuek ahalik eta ondoen aprobetxatzen sayatze naiz lagun eta andragayekin eoteko.
Adibidez, andragayek beti hola ezautu izen nau eta ohituta dao nere bizimodura. Badaki mundu osue libre daon momentu askotan ezin dula nerekin kontau baño moldatze gea beste era batzuta.

5. Hurrengo txapela irabazten duzunean, zeinek jaztea gustatuko litzaizuke?
Komertzialeko sorginak

Aurrena irabazi inber... Baño burura etortze zaizkit debutau aurretik maixu bezela izan genitun "Azkarate" eta "Joxe Etxabe", bi gizon oso berezi eta maixu ikaragarri onak. Disziplina eta errespeto handiye transmititze zuen eta nik uste beharrezkuek dien bi gauza diela gauzak ondo eiñ nahi badie.

Tamalez gaur egun biyek falta die baño bai aipamen berezi bat merezi due eman zien danagatik.

6. Partidu baten erdian, gradetara begiratu eta... zein gustatuko litzaizuke ikustea gehien-gehien?
Komertzialeko sorginak

Danoi gustatze zaigu gertuko jendie ikustie animatzen eta apoyue ematen ze azken fiñien zurekin akordatze diela konturatze zea.
Askotan gutxiyen pentsatze dezun hori azaltze da eta harrituta geratze zea, ze eztezu pentsatzen jarraitze zaitunik. Persona hoyek hor ikustiek personalki asko motibatze nau eta eskerrak emateizkobet beti hor dauden lagun eta familiarrai.

7. Gustatuko al litzaizuke zure seme (edo alabak) erremontearen bidea hartzea?
Komertzialeko sorginak

Neri ilusiyo handiye ingo zien nere seme edo alaba pelota munduko edozeiñ kirol praktikako baluke, ze azken fiñien betitik bizi izan detan gauza bat da, baño iñoiz ez derrigortuta. Iruitze zait gaur egun inbolukraziyo handigiye daola gurasuen partetik eta ez diyobela umiei kirolak lasai praktikatzen lagatzen. Umiei beayen era jolasten eta gozatzen utzi beher zayela pentsatzet, iñungo presiyo eta estresik gabe.

8. Arratsalde on, Oondala zenbat urte hasi hitzean remontien? Eta zenbat profesional moduen? Jubilatzeko edadeik ba al daukek ipinita limite?
Koteto

Erremontien 14-15 urtekin hasi nitzen eta profesionaletako pausue 19kin eman nun. Oañ konturatze naiz zenbat urte naon deporte honi lotuta... Jajaja!!
Nik eztiyot neure buruei limiteik jartzen, baño ikuste badet ez detela mallaik ematen eo ta fisikoki arazuek dauzketala, aio esateko ordue izangoa.

9. Gaur egunien frontoira jende asko jute alzaizue animatzea?? Ta kuadrillakuek bate apoyatze alabe?? Ala irabazitakuen zelebratzea bakarrik apuntatzeituk??
San Miguel

Frontoiko asistentziye eztek asko bajau gure kasuen baño bai nabarmenki jaitxi dala apustu aldetik geneuzken ingresuek. Izan ditugun diru sarreran porzentaje handiyena apustuena izan da urte hauek danetan eta hori jetxi zaigunien etorri die arazuek.
Kuadrillakuek era batea eo bestea beti apoiatze naue, baño bai egiye dala txapelketan aurrea jute gean eñien oandik eta geyo, ba komunikabidetan askoz geyo azaltze gealako.
Egiye da baitare finalemat jokatzea alleatze banaiz urte osuen ikusi ez ditutenak eta danak apuntatze diela!! Jajaja!!

10. Astebukaeraro partiduek eukita bajiña bat juerga galduko ituan ba? Konpentsatze al dik?
Koteto

Debutau berritan ez dao xinisteik ze penakin geratze nitzen etxien lagun danak golfokeyen zabiltzenien bitartien!! Baño nik uste konpentsatze ziela eta horreatik segiu diyotela hainbeste urtien. Gañea garai hartan jayero eukitze nun partidue ze bai Panplonan eta bai Galarretan festibalak eote zien eta zalle izate zan libratzie. Oañ berriz parrandako gogo gutxiyo daukeunien jayero libre... eztek erreza asmatzen!!

11. Aupa Ion! Hasteko zorionak irabazi duzun txapelagatik. Nire galdera: erremonteak etorkizun oparoa izan dezan, zer egin behar dela uste duzu? Ondo segi!
Pelotazalea

Eskerrik asko!
Dana kate bat da, eta pelotai berriyek etorri daitezen eta espektakulo ona ematen jarrai dezagun garratzitsue da gaur egun gabiltzenok ilusiyue transmititzie. Gurie bezelako kirol minoritayo batek oso zalle dauke gaur egun bizik irautie iñungo laguntzaik gabe. Nik uste nunbaiteko laguntza txiki baten beharrien gaudela, berriz izan giñenea bueltatzeko.

Agurra

Eskerrik asko galdera hauek idatzi dituzuenoi eta kaletik zoriondu nauzuenoi. Ikusi arte!!