Kepa Peñagarikano

uztarria.com1 2014ko uzt. 16a, 17:00
Kepa Peñagarikano
Hamahiru urtez pilotari profesional izan ondoren, pilotalekuei agur esango die Kepa Penagarikanok. Asperekin aritu da azpeitiarra azken hiru urteotan, eta enpresak ez dio kontratua berrituko. Baliteke, Azpeitian, saninazioetan, jokatzea profesionaletako azken partida. Pilota munduko ibilbideaz-eta ariko da Penagarikano Uztarria.com-eko elkarrizketa digitalean.

1. Azpeitin kantera ikeragarri exkaxa datorrela esaten ai dituk danak kepa.ze irutzezak? Ikeraazko kanterie tolosa aldien ertendik,astebeten 3 rek debute ii joyok adarra!!!
-futbol+pelota

Azpeitiko kantera eztiat uste sekula kristona izan danik. Gu mutil koskorrak ginenien ere pelotan asko ez ginen ibiltzen. Pelotari politak eon dituk baina azpeitin tendentziye beti futboleako euki izan diabe gaztiek.
Guk hontaz askotan itzein izan diau ta ni nere konklusiyoa allau nauk:
Nere ustez herri haundiyetan gaztiek aukera asko zauzkeabe kirol desberdinak praktikatzeko. Ta kontutan hartuta futbola ta saskibaloiak daukaten indarra kondizio fisiko onak dauzkaben gehienak pelotatik urrundu ezkero, pelotari on bat ateratzeko posibilidadeak asko gutxitzen dituk. Herri txikitan aldiz, futbol eta saskibaloi talderik eztagonez gehienak pelotan ibiltzen dituk.Horregatik azken urtetan gipuzkoko herri txikitatik pilotariak ateratzea
Amezketa, alegi, asteasu, anoeta, ataun,...
Gure garaian Aranburu, Labakak,... pelotan jarraitu izan balute, auskalo...

2. Aupa Kepa! Saninaziyuek eta gero, bale zea lasai deskantsatzeko. Jokau dituzun partidetatik zein izen da zuretzat oroitzapen onena utzi dizuna? Eta zein lagun eman dixkizu pelotiek?
Maite

Bai, alaxe da. Hemendik aurrera parrandak eta nik gustoko ditudan kirolak praktikatzeko libre izango naiz. Alde hortatik poz pixkat badet nahiz eta pena haundia izan pelota utzi behar dudalako. Nik nere burua ezagututa ez naiz sofan etzanda egotekoa ta kirolik egin gabe ezin dudanez bizi, bestelako kirolak egin behar.Igeri, bizikleta, futbola, mendira...
Dudarik gabe buruz buru irabazi nuen 2,mailako txapelketa da bereziena, Hortik aparte udan jokatutako torneoak, 2006ko buruz buruko txapelketa, batez ere Irujoren kontra jokatu nuen hura,... Badauzkat mordoxka bat oritzapenean gordetzeko.
Pelotan urte hauetan lagun asko egin ditut, pilotariak, gipuzkoarrak kuadrila eta lagun arte ederra euki izan dugu ta mantentzen dugu. Baita nere entrenatzaile izan diren Antxelmo ta juan mari atano, lagunak baino ia aitaordezko bezela dauzkadalako. Eta hauez aparte pilota munduan eginadako lagun eta ezagun asko.

3. Iepa Peña! Iragarri deben moduen, saninaziyotan jokauko al dezu azkeneko partidue? Zer suposatzeu zuretzat profesionaletako azkenengo partidue Azpeitin jokatziek?
Bat

Azpeitiko izarraitzen heman nion hasiera nere profesionaletako bideari eta hor bukatzea berezia da niretzat. Zure herritarren aurrean jokatzea beti da berezia eta zer esanik ez azkenekoa denean. Final bat bezala hartzen det partidu hau, eta dagoeneko badauzkak tximeletak tripa inguruan honetaz pentsatzen dudan bakoitzean. Espero det partidu polit egin eta itxura on bat emetea nere afizioaren aurrean. Horixe da deseatzen dudana. Ea dena ondo irten eta egun polit bat izaten den.

4. Aupa Peña! Pena emate ziguk hik pelotie lagatzie, baina zorionak urte hauetan indako lanaatiken. Hemendik aurrea ze pasaukoek pelotiekin? Segiuko al dek lagun artien badare jokatzen eo guztiz lagakoek? Animo eta aupa hi!
Mikel pintto

Egia esan etzeukeat asmorik pelotan partiduak jokatzen segitzeko. Nik uste hemen bukatzen dela nere bizitzako etapa bat eta beste bat hasiko zaidala. Pelota zalea nauk eta kirola eta konpetizioa maite diat. Baina momentu hona dek beste kirol mota batzuk praktikatzeko eta ilusio hori zaukeat. Ala ere lagun artean pelota goxoarekin eta palaz jokatzeko asmoa badiat. Erronka eta pike zalea nauk eta seguru laister izango dudala batenbat adarra jotzen eta erronkaren bat botatzen.

5. Noiz hasi itzean pelotan? Familiyen batematek erakutsi itean eo heure gooz hasi hitzean? Izarraitzen ikusikoiau saninaziyotan, hik aukerautako lekue al dek agurre emateko? Egurre!!!
Jokin

Nere lelengo pelotakadak beizamako san lorentzo hermitako frontoi txikian eman nizkian, gure attona Pedro entrenatzaile bezela nuela. Bere lelengo konsejua ezker eskubi pelota jo behar nuela esaten zitean. Hantxe egin nizkian lelengo saioak anai zaharra kontraio nuela. Ordu asko sartutakoak gaituk frontoi hartan, pelota mordo bat galdure bai pendizean behera botata.
Hasiera hasieratik nere ilusioa hori huan baina fetxen arazoangatik hasieran ezuan posible izan. Gero urrestilan eskuko minez bukatu nuelako, enpresari fabore bezela azkeneko partidua San Inaziotan Azpeitin jartzeko eskatu nion eta baiezkoa eman zidan eta ni gustoa.

6. Aupa hi! Hainbeste urte ta geo, oain atzea beitu eta debutau huan garaiko ze oroitzapen etortze zaik burura? Garai hayetan zenek lagundu itean geyen? Animo hemendik aurreako etapa berriyen!
Axi

Pelotan zerbait izan bagera, azpeitiko ilunpe pelota eskolarengatik izan da. 7 urtekin hasi eta 20 urterarte hantxe ibili ginen. Urte guzti hoietan jende askok lagundu izan digu pelotari denoi, Keutin, Benantxio, Ramon, Patxi Azkargorta presidente bezela,... jende asko egon da gure atzean muxutruk lanean, ta ez entrenatzaile bezela bakarrik, partiduetara kotxez eman eta etxera ekarri,... Ikusten ezten lan asko dago eta eskerrak eman besterik etzait geratzen urte hauetan egin duten lanarengatik.
Oroitzapen politenak debutatu aurreko garaikoak dira. Gogoratzen naiz Asegarcetik entrenatzera joateko deitzen zidatenekoa. Beloki edo Errastirekin entrenatu behar nuela eta han joaten nitzan, final bat izango balitz bezela Tolosa entrenatzera goizean goiz arroza oilaskoarekin janda. Momentu hartan nuen ilusioa da daukadan oroitzapenik polittena.

7. Urte hauetan balorauta sentiu alaiz pelotien munduen? enpresien partetik, zalien aldetik... herritarren eta ingurukuen babesa eta animuek euki al dituk? AUPA PEÑA!
AUPA PEÑA!

Alde horretatik eztaukak inongo kexarik. Hasieratik enpresak asko lagundu izan dit eta azpeiti inguruan ilusio haundia piztu zen pelotazaleen artean. Azpeitian kalera irten eta beti sentitu izan det jendearen kariñoa: atzo partidu earra ein uan batek, pelota frontisen gorago jo berdek beste batek, animo eta konseju asko. Beti sentitu izan det herriko jendeak jarraitzen nauela eta nerekin gozatu ta sufritzen duela. Gauza polita da hori.

8. Duda seriyue zakeat, Peña: HI ZER HAIZ, AZPEITIARRA EO BEIZAMAKUE?
Julen haundiye

Galdera hau askotan erantzun behar izan diat. Azpeitin bizi izan uret askotan baina Beizaman ere denbora asko pasatakoa naiz. Nik uste bietatik daukatela pixkat eta bi herriei zor diotela asko. Orduan, denekin ondo geratzeko eta nik ala sentitzen detelako:
Andoainen jaio, Beizaman hazi eta Azpeitin bizi.

9. Hasteko, zorionak hamahiru urte hauetan hor ibiltzeatiken. Herriyen danok hartu deu penie lagaber dekela ikusita, baina holakoxie dek biziye! Zein izen dek inoiz euki deken kontrayoik goorena? Gerau al zaik goue batemati rebantxie jokatzeko? Eta beste kuriosidade bat... inoiz buzeau al dek ur azpiyen? Nun?
Pirata

Nik euki deten kontraio gogorrena Oier Zearra izan dek. Profesionaletan hasi eta gutxienez hiru urtetan inoiz ez nitxoan irabazi. Lelengo aldiz jokatu nuenean 22-21 galdu nian. Ez nian bela pentsauko horrenbeste kostauko ziteanik beai irabaztea.
2006ko manomanistan Irujon kontra galdu ta gero pentsatzen nian; hau nei tokau zitek ba parien txapelketa hontan e... bera momentu oso onean zeoan eta pena haundiakin gerau nintzan irujon partez Beloki edo Barriola bezelako besteren baten kontra jokatzeko aukeraik ezi izatea.
Buzeatzen txarra nauk zearo. Pixtinan behi edo behin eta pistina erdiraino ezin allau. Hemendik aurrea denbora eukiko diat praktikatzeko.

10. Kaixo Kepa! Zein izen dek profesionaletan aritzien alderdik zailena? (Ze earra izengoek baino presiyue re eztek nolanahikue izengo? ) eta zerrekin konpensatzek alde zail hori? Ondo segi!
Aimar

Zailena ezaguna izatien presio hori eramatia. Kaletik nabilenean jendea begira daukakela sentitzea eztek erreza eramatea. Ia gauza denak bezela ikasi egiten dek ahal den ondoen eramaten.
Partiduetan ere presioa izaten da. telebista, jende asko begira, apostuak, denetik pixkat. Txapelketako partiduetan hori dena geitu egiten da. Baina denborarekin ikasi egiten da dena erlatibizatzen. Gauzei inportantzia kentzen. Azkenean konturatzen zara norberak jartzen diola presioa bere buruari eta hori kontrolatu ezkero asko aurreratzen da.
Txiki txikitatik zure ametsa izan den gauza bat kunplituta ikusteak bakarrik dena konpensatzen du. 13 urte profesionaletan pelotan jokatzen, zuri gustatzen zaizuna egiten, hori nik uste edonork sinatzeko lana dela. Lan guztietan bezela alderdi onak eta txarrak eduki arren.

11. Atsaldeon! Ze gomendiyo egingo zeniyoke pelota mundun aurrea egin nahi dun horri? Zer landu behar du eta zertaz ahaztu? Eskerriko asko ta suerte etapa berriyen!
Prexkue

Pelotan dabilen gazte horri, garrantzitsuena orduak sartu behar direla frontoian. Asko entrenatu, asko zaindu eta pixkanaka berak dauzkan akatsak eta gabeziak lantzen saiatu. Ikasketak ez baztertzeko esango nioke, biak posible delako ondo eramatea. Eta ez obsesionatzeko profesionaleta iristeko amets horrekin. Pixkanak eta pausos pauso joan behar duela. Eta etorri beharrekoa etorriko dela. Ilusioa eta lana egin ezkero ia dena lortu daitekela eta horretan saiatu eta sinisteko.

Agurra

Eskerrak eman neri galderak bidali dizkidaten danai eta urte guzti hauetan era batera edo bestera jarraitu didaten danai. Espero det San Inazio egunean Izarraitz pilotalekuan elkar ikustea eta egun eder bat pasatzea.