Maider Olaizola

uztarria.com1 2014ko eka. 10a, 18:00
Maider Olaizola
Plaza eraberritzeko Udalak proposatu dituen hiru proiektuen egileak Uztarria.com-en izango dira, elkarrizketa digitalean. Irudika estudioko Maider Olaizolak egin du proiektuetako bat, eta proiektu horren xehetasunez ariko da elkarrizketa 'on line'-an.

1. Gogoeta batzuk egitera ausartzera noa. Eta egia esan ezjakintasun puntu bat edo kezka aipatzeko asmoz besterik ez. Bozkatzeko aukera izango dudanez, ba proiektuak bere osotasunean nola diren jakitea ere inportantea dela deritzot. Eta proiektua zer da plaza berritzea eta azoka ere? Proiektu integrala dela pentsatu nahi nuke eta horrela bada ez diot ikusi orokorrean azokari eman nahi zaion garrantzia. Azaleko aldaketa bat izango da? Azokan dendarik egongo da, astearteetako azokarako bideratuta bakarrik? Beste ekintzak egiteko aurrikusi da? Azoka bereziak, herri bazkariak, jaialdi estaliak,,,,, eta jakinda aldameneko eraikuntzan azpiaparkalekuak egiteko lekua dagoela ez da egokia baita ere agian azpiaparkalekua egin eta goikoa mistoa izatea, hau da zati bat ordutegi oso mugatuakin ipini eta bestea guztiz oinezkoentzat?.. Pentsatu nahi dut aurrekontu arazoa izango dela baina ate bat zabalik utzi beharko genuke (agian)aukera hori gauzatu ahal izateko... Eta azken iritzi bat eman nahi nuke, aukeratzen den proiektoari zenbait ekarpen egiteko aukera jartzea, benetan borobiltzeko aukera litzatekeelako. Eskerrik asko.
jkare

Kaixo Jkare!

Pozten naiz aukera hau aprobetxatu izana gehienok proposamen hauetan ikusi izan ditugun gabeziak aireratzeko.

Proposamen hauek egiteko gure aldetik eskatzen ziren ekarpenetan, Enparantza Nagusiaren urbanizazioaren proiektu bat eskatzen zen, plaza berdurako fatxadan eragina izan zezakeena.

Horrez gain aukeran ematen ziren kioskoa eta berdura plazan lotuta doazen arkupeak kentzea.

Emandako baldintza horien barruan ahalik eta proposamen egokiena egiten saiatu gara.

Hortik aurrerako guztia ez dago proposamenak egin ditugunon esku.
Erabaki horiek Udaletxeak eta sortuko den jarraipen batzoerdearen esku geratuko dira.

2. Arratsalde on! Zure proposamenan arabera, plazak oin arteko itxura berdine aukikou, kioskue plaza erdiyen eonik. Esatezun bezela, nike ustet kioskuek badaukela bere funtziyue azpeitin, herriko figura garrantzitsu bat dala ustet. Baino, bestalde, kontzertuek e behin ta berriz eoteie gure herriyen. Ordun, zure proposamenan arabera, kontzertu bat daon bakoitzien oholtza montatzen segiuberko al litzeke? Edo pentsau da beste irtenbiden baten?
hargin

Arratsalde on!

Kontzertu mota desberdinak izaten dira Azpeitian eta hauen arabera aukera desberdinak ere badaude:
. San Agustinç
. Arkupetan
. Kioskoan
. Aparteko oholtza

Kioskoak gaur egun eskaintzen dituen aukerak nahiko mugatuak direla nahiko argi dago.Kontzertuetarako erabilera zabaltzeko eraberritze azterketa baten beharra dagoela ikusten dugu, baina hori ez dago gure esku.

3. Iepa! Galdera beau hiruroi ai naiz eiten: proposamen guztiyetan plazie libre azaltzea, kotxeik gabe, alegiye. Galdeketan oinezkotzien kontrako joerie nagusitzen bada, zuen proiektuei nola eo zenbateaino eragingo liyoke horrek? Moldaketa berezirik eskauko al luke horrek, zuen diseinu lanai dagokiyonez?
Juan

Gure kasua bi aukeretarako pentsatua dago eta aukera bat edo beste erten plazak funtzionatzen jarraituko lukela deritzot.

Azkenean herritarren esku dago.

4. Zure proposamenien esatezu komunek kioskotik kendu ingoiela eztitubelako arauek betetzen. Ordun asmue zer da parte hori ixteko? Edo zeozertako aprobetxako litzeke eskailerak behera jetxi ta gelditzean hutsunie? Bestalde, kioskuek berrikuntzaik izango al luke? Ta erantzune baiezkue izenez gero, ze mantenduko litzeke oingo irudi igualakin edo aldaketak proposatzeie? Eskerrik asko zure erantzuneatik.
Azpeitiar bat

Nire proposamenaren arabera komentatzen duzun bezala komunak berdura plazako ertz batetara igaroko dira. Kioskopeko hutsunea berriz udaletxeko plazaren mantenurako lokal bezala geldituko litzateke.

Nire aldetik berritzea proposatzen da gaurko itxura orokorra mantenduz aldaketa puntual batzuekin egungo beharretara egokituz. Adb oinarria hazi ekintza gehiago antolatu ahal izateko.

5. Iepa berriz e! Hirurontzako beste galdera bat: herrikuek izenda eta lana herriyen einda, zer suposatzeu holako proiektu bat eiteko aukerie izetiek?
Juan

Ba gustora Azpeiti hobetzeko aukeretan herritar garenon proposamenak eta ikuspuntuak jendeari ezagutzera emateko aukera izatea.

6. Kaixo! Zer iruditzen zaizu herri galdeketa egitea? Zuentzat aparteko presio bat al da, ala ez bereziki?
Katu

Kaixo

gure lana bakoitzak ahalik eta proposamen txukunena egitea izan da eta behin hori eginda gure aldetik eskatzen zena amaitu da. Hortik atzera ez dago ezer gure esku, beraz zero presio. Herriak erabaki dezala!

7. Alde Zaharreko kalietako zoruen jarri zeben paves moduko hori ya arazotxuek ematen hasita daola iruitze zat eta denborie pasau ahala ez du mejoraik eingo, segurunez. Plazan e berdine eo antzekue jartzekotan, horren kontserbaziyuekin pentsau al dezue?
Berdin

Alde zaharrean esperientziatik abiaturik enparantza nagusian material hobea jartzea proposatzen da.

Agurra

Eskerrikasko zuen dudak beste herritarrekin banatu izana eta horrela argitzeko aukera eman izana. Nahi duzuenerako badakizute non gauden. Irudika Arkitektura estudioan. Ondo segi!