Unai Iparragirre

uztarria.com1 2013ko aza. 7a, 17:00
Unai Iparragirre
Txinako Itzulian lan txukuna eginez bukatu zuen urri hasieran profesionaletako bere lehen denboraldia. Euskadi Fundazioa desagertu ondoren, ordea, etorkizuna argitzeko dauka Txipak.

1. Zer nolako harrera egin zizuten txinan, garaipena eskuratu ostean?
Patxi Perez

Kaixo Patxi. Egia esan oso harrera ona egin ziguten, orokorrien Txinan jaso degun tratuaz ez dugu batere kexarik. Txinatarrentzat oso itzuli garrantzitsua zen eta podiumera jende pilla bat gerturatzen zen.

2. Emaitzak gero eta hobeak lanaren fruitu ala bikote kidearen bultzada eta lana, bien arteko mezkla? Segi horrela Firma:Attitte
Attitte

ba bien arteko mezkla dela esango nuke. Egia esan bikoteangandik jasotzeten bultzadie haundiye da ta asko eskertzet. Baino egunero indako lana da azkenien emaitzak lortu ahal izateko behar deguna.

3. Euskaltelen kulebroie aurrena, Euskadi Fundaziyuena gero... Euskal txirrindulaitzien inguruen ematen ai dien irudiye ez al da penagarri xamarra? Txirrindulaiyen artean ze komentatze dezue (esateik badao...)?
Harri

Aupa Harri. Ba gure dagoneko kulebroi hau bukatzeko gogukin gaude ta eztao ideiaike nola bukaukoan. Eztet uste Euskal txirrindulaitzan irudiye penagarri gelditzen ari danik, baizk ta "goikuena". Bai guk eta bai zaleak ere hau dena al dan azkarren arreglatzie espero deu ta hortan aigea.

4. Aupa Txipa!Hasteko ta behin zorionak indako denboraldiyeatik. Profesionaletan pasautako istori parregarri bat botatzie eskako nikek,guk kanpotik ikusteiauna hik barrutik ikusteko aukerie euki dek eta. Bukatzeko poza emateik errepidien hi bezelako batekin gurutzau o km batzuk itie, beti parrez ta beti dakek zeoze kontatzeko.Zorte on!
Zikloturista

Eskerrikasko! Karrera barruen histori parregarri gutxi izateituk baino bai karrera luzeetan izaten ditugu lasai eta katxondeun juteko momentue. Une hori pelotoiko "graxioxuek" aprobetxatzeitue beraien xelebrekeriyek esan eta egiteko. hurrengo baten gurutzatze geanien etorri nerekin eta kontaukoixkiat.

5. Zorionak lehenengo tenporada hontan in deken lanagatik, Txinan ikusi dan bezela!! Daon egoeri ikusita hurrengo urteako ekipoik ez badakek zer asmo dakek?? Kontinental mailan beste herriyetan (Frantzia, Italia, Portugal,...)zertzaudek taldiek hemen bezela diru faltan edo zeoze hobeto?? Beno zorte on Unai!
Eneko

Eskerrikasko Eneko. Oraingoz hurrengo urteako taldeik etzaukeat eta hortan ari nauk. Nere ilusiyue profesionaletan jarraitzie dek eta ahalko banu etxeko taldien. Kanpoare saiatzen ari nauk baino han ere gauzak eztaude oso ondo. Kanpoko taldeek ere etxeko jendeakin gehiago kontatzen dute kanpokookin baino. Aukera hori baztertuberko banu, pistara serio dedikatzea gustauko litzaidake. Kalendario internazionala disputatu eta munduko kopetarako sailkatzea izango zan nere pistako helburuek, baino hortakore laguntza beharko nuke.

6. Kaixo, Unai! Nola baloratzen duzu profesionaletako zure lehen denboraldia? Ta, bigarrenik egoteko esperantzarik bai?
Aurrera

Kaixo. Kontun hartuta lehen urtea izan dela eta gure kalendarioa nahiko motz gelditu zaigula, urte oso ona indetela esango nuke, ni behintzat gustoa gelditu naiz. Aurreneko 10 postuetan 9 aldiz gelditu naiz ta horrez gain Ordiziako klasikan tarteko helmugak irabazi nitun. Ustet demostrau detela maillara egokitu naizela eta aukera batmerezi dudala. Esperanatza da azkena galtzen dena, nahiz eta egun batzuk buru makur pasa oaindik gogukin nao eta nik uste lortuko dudala talde bat aurkitzea.

7. Hasteko, zorionak oin arte eindako lanagatik. Aurrea beire, errepidien jarraitzeko aukeraik sortzen ez bazaik, pistan jarraituko al huke, ala bizikletie betiko utzi? Planteau al dek holakoik?
Garo

Eskerrikasko Garo. Azken hilabete pasa honi buruz buruei bueltaka damakit. Ez badet errepideako aukeraik, pistara serio dedikatzie det helburu, hil honen amaieran hasiko naiz pistakin ta piskanaka karrera internazionaleta joatea gustauko ziten. Bizikletie betiko uztien ideia hori eztet batere gustoko, hau da ta nik nahi detena.

8. Atsaldeon, zorionak lelen eindako denboraldiyeatik. galdera pute xamarra, entrenatzen semaforo gorriyetan gerau eo segi aurrea?
Kontrakantxa

Atsaldeon ta eskerrikasko. Galdera putie ez, oso ona! Ziklistan aldetik era danetako jarrerak ikusteie. Nik pertsonalki grupoan entrenatzen goazenean gelditzekoaren aldekoa naiz ta hala egiten det, baina aitortu beharra det bakarrik nunin eznaizela gelditzen. Arrazoie? gaxki daola dakidan arren egoerie kontrolauta dauketela iruitze zait eta seguru ikusten banaiz aurrea bestela gelditu. Taldean baguez gelditzeko jarreri dauket ze danon segurtasune arriskun daola iruitzezat. Beste arrazoi bat, semaforo gorriyen pasatzen ditugun kotxiek berriz gu pasatziek badakit amorru emateula, horregatik talde bat pasatzie zaillo da ta atzien gelditze naiz eta bakarra pasatzeak eztauke oztopo handik.

9. Iepa, Txipa. Jon Odriozolai babesa emanez komunikaue etea zenuben jun dan astien eo, baƱo harrazkeo ez deu berri asko izen gai hortan. Nola zaudete oin, eo nola daude gauzak? Beste kontaktuik euki al dek, beste talde batekin eo? Animo ta eutsi goiyei!
Kaleko

Daukagun egoera ikusita, beharrezkoa sentitu gendun Euskadi Fundazioko txirrindulariok gure babesa Jon odriozolai ematea. Euskal txirrindularitzagatik egiten ari dan lan ixila egundokoa da eta proiektua lotuta zuenean atzera bota zitzaizkion, horrenbeste lan on pikutara!! Gainera euska herrian behar dan talde bateako zuzendari aproposa dala sentitze deu ezagutze dugunok. Dakiguna da Jonek ez duela etsi ta lanien segitzen dula Euskal talde bat sortu nahiean. Dirue badao,materiala badao, ziklistak bagaude, zaleak badaude, danok nahi dugun zuzendaria ere bai eta bera da gauza hauek danak lotu ditzakeen bakarra. Ze falta da? Joni traba egiten diotenak baztertzea, horrela Euskal Herrian behar dan taldea sortuko lukeelako eta atzetik datozen txirrindulari gazteen ilusioa berpiztu. Nik nere esperantza nagusia talde honta biderauta dauket, beste ate asko ta asko itxita daudeta.

10. Zer moduzko esperientzia izan da Txinakoa txirrindulari eta pertsona bezala?
praxku

Atsaldeon. Txinako esperientzia ona izan da, batez ere txirrindulari bezala. Sasoi onean iritsi nitzen eta emaitza onak lortu nituen. Gainera nere burue hemendik kanpoare pixkat ezaututzat eman ahal izan det. Pixkana hasten ari dan lurraldie da ta korritu deun lasterketa ere etorkizunien Frantziko tourren mailara iristie daukebe helburu. Gustauko ziten berrize lasterketa horietara bueltatzea.
Pertsonalki, Txina ezagutu ahal izan det ta nahiz eta hasierako egunek oso goorrak ein ( janaatik, kutsadura, trafikue,...) hotzien pentsauta esperientzi ona izan det. Bertako kulturie pixkat ezautu ta kuriosidade bezela, NBA-ko YAO MING handia ezagutu ahal izan nun. Hala ere oporretara joateko nahiago beste leku bat.

Agurra

Eskerrikasko galderak bialdu, zoriondu eta animoak bidali dixkizuen danoi. Saiau naiz ahalik eta ondoen erantzuten. Aber talde bat aurkitu eta hurrengo urtean ere online elkarrizketarako aukera dugun.