Mireia Epelde

uztarria.com1 2013ko api. 19a, 18:00
Mireia Epelde
Azpeitiar txirrindulariak joan den urrian urtebeterako kontratua sinatu zuen Michela Fanini italiar taldearekin. Dagoeneko hasi dute denboraldia, eta orain lana tarteko Azpeitia eta Bilbo artean badabil ere, ekainean Italiara joango da bizitzera. Zuek egindako galderei erantzuten Uztarrian izango da Epelde.

1. Iñoiz joan al zara spinning klase batetara?
Leku itxietako kirolaria

Bai, neguen normalien ginasiyuekin alternatze deu, intensidade gutxiyoko egunetan spinning sartze deu. Ta gustoa jute naiz, ohiturak aldatzeko. Ondo etortzea distrakziyo pixket.

2. Talde lanaz gain, helburu pertsonalik ba al duzu aurtengorako? (etapa edo posturen bat...) Sorte on eta ondo ibili !!!
Jon Garagarza

Printzipala taldie da, baino klaro, bakoitzek bere helburu pertsonalak eukitzeitu. Euskadiko txapelketak, giroko etapatan aurrien sartzie eskapada ona hartzen, bira hor dao, ta euskaldunen maillotai garratnzi haundiye emateyot, ta nola ez, ekipuek antolatzeun toskanako girue.

3. Kaixo Mireia! Animo hasi duzun ibilbide berrian. Baino galdera bat. Zeatik aldatu zinen taldez, eta Italiako talde batekin fitxatu duzu urtebeterako?
Bat

Lelengo ta behin eskerrikasko animuatik. Urteko lelengo karreran Emma Johansson bezelako txirindulai batekin eon nitzen eta biyok ados geunden, aldaketak beti ondo etortzeie, ez urtero, baino noizin behin bai. Alde batetik rutinatik ihes iteko, esperientzi berriyek eukitzeko ta hobetzeko esperantzan. Euskal Herriko bi taldietan eon naizenez ta aukera on hau aprobetxatzie pentsau nun

4. Iepa Mireia! Zer aurreikuspen dituzu aurtengo denboraldirako? Eta, zein proba da gehien gustatzen zaizuna?
Azpeitiarra

Nik uste denboraldi ona izengoala, taldie ona da, giro ona dakeu ta mailako txirrindulayek. Dana juntau ezkeo koktel on bat ateakoala pentsatzet eta seguru nao.

Beti esan izen det nere karrera mattiena Italiako Girue izen dala ta urtero harea juteko deseatzen eote naizela, badauke zeoze bereziye karrera horrek. Baino egiye da Holandan oso gustoa ibiltze naizela.

5. Kaixo Mireia! Nolako taldea da Michela Fanini hori? Zer aspirazio dituzu bertan? Animo!
Beste Mireia bat

Talde oso profesionala ta seriyue da. Etzaigu ezer falta baino bueltan esfuertzo berdine eskatzeigube. Oso talde ona dakeu teknikokire, bai masajistak, bai mekanikuek, direktorie ta nola ez presidentie. Karrera daneta etortzea gurekin. Asko ai naiz ikasten ta disfrutatzen. Ta azekenko hau, emaitzek lortzeko oso inportantie da.

Aspiraziyue beste aurreapauso bat ematie da, aurrez esan deten bezela nere karrera juttunetan nere mallie erakustie eta etapan baten eskapadan sartu ezkeo betire irabazteko aukera geyo eotea.

6. Udaberriko klasikaren bat egin duzu, ezta? Zer moduzkoa esperientzia?
Larki

Bai, Holandan ibili gea, Drenthe eta Flandes bezelako klasikak in ditugu. Egiye esan Drenthen ondo ibili nitzen, baino gero Flandesen ez nun suerte ona euki, erorketa asko harrapau nitun ta gaixo eon nitzen, baino bueno. Karrera bakoitzetik alde positibue ateaber da

7. Kaixo, Mireia. Entrenatzerakoan nola ibiltzen zara gustorago, bakarrik ala taldean?
Argi

Beti esan izen det entrenamentuen arabera batzutan bakarrik jutie tokatzeala, seriek iteitugunien edo lan espezifikue ite deunien. Baino normala dan bezela, konpañiyen jutie beti da agradablio. Al deten danetan batematekin juntatze naiz.

8. Gaztetxoen artean apenas ikusten den neskarik karreratan parte hartzen. Zure garaian ere hala al zen ala partehartzea jeitsi egin dela uste duzu?
Zaletua

Egiye esan ni hasi nitzenien neska bakarra nitzen, ta maila txikiyetan eztie neska asko ikusten, eo nik behintzet eztitut asko ikusi. Baino egiye da gero Euskal Herri edota Españi mailan azken bi urtietan aurrez baino kadete geyo ikusteiela, ta hori pozgarriye da.

9. Nolakoa da zure eguneroko bizimodua? (lana, lagunartea,entrenamentuak...)
kuki

Ba egiye esan astie nahiko gogorra itea, azkenien nekauta bukatzezu ta tenporadie hasteanien biajatzen haste zea ta bueno, luzie itea egiye esan azkeneako.

Oain badauke skype eta whatsapp eta holako aplikaziyo modernuek, lagunekin kontaktue mantentzen laguntzeizubenak, ez gustauko litzeken hainbete, baino laguntzebe. Ta ahal detenien eta etxea urreatze naizenien, ba beti geratze naiz beayekin zeoze hartzeko.

Nahiko zalle ieta dana ondo ematie, beti daude egun onak eta egun txarrak, baino txarretan beti akordatze naiz kirol onek eman ditenaz, ta gustoko lana eukitzie ze suerte dan, ta gainea biyek iteko morue eukitzie... oaindik hobe.

Agurra

Eskerrikasko nei galderak itiez interesau zeaten danoi, espero det nere erantzunek baliyo izena. Ta nola ez, eskerrak baitare ezlkarrizketa hau eukitzeko aukerie eman dibenai.