Imanol Zubizarreta

uztarria.com1 2012ko ira. 20a, 13:30
Imanol Zubizarreta
Iraurgiko lehen taldearekin arituko da Imanol Zubizarreta (Azpeitia, 1992) aurtengo denboraldian. Lehen taldeaz eta beste hainbat kotuz arituko da Zubizarreta Uztarrian.

1. kirolaye, wapue, gero ta famosue...neskatako problemaik eztezu eukiko ez?
hiiiiirukoaa

Kaixo

2. Urteetan denbora asko gogoz entrenatzeak merezitako saria eman dizu, Zorionak!! Liga aldaketak tektikaz gain fisikoki ere aldaketa handia al dago? Atzerritarrei. Begiratuta behitzat ala dirudi fisikoak eragin handia duela. Zeuk ari al zara zerbait egiten horiek bezala jartzeko? Dietarik egiten al duzu? Animo ta atea egurre.
sarunas goikoetxea

Eskerrik asko!! Azkeneko urteetan lehenengo ekipoarekin entrenatzen ibili iza naiz eta bai, esan beharra dago aldea nabaritzen dela teknika nahiz fisiko aldetik. Neuk, bereziki, ez dut aparteko ezer berezirik egiten. Preparatzaile fisikoarekin egiten dugu lan entrenamienduen aurretik eta udaran ere "etxeko lan batzuk" bidaltzen dizkigu.
Beste aldetik, behin ere ez didate eskatu dietarik egiteko. Egunen batean egin behar izango banu, asko sufrituko nuke, denetarik eta asko jaten baitut.

3. zmz hasi dek platako taldiekin denboraldiye?zertan dakek geyenbat mejoraberra, ez esan danien, zehaztu pixkat!jeje
iepa imanol!

Eiepa! Aurredenboraldiye, urtero bezela gogorra ai dek izeten baño ondo ta gustoa ai gaituk lanien.
Hobetu berreko gauzei buruz, aspektu danetan hobetzen saiau ber diat. Urrutiko jaurtiketan regularro izaten, taldea ahalik eta ondoen gidatzen, defentsan gogorrago izaten, beste jokalarientzako jaurtiketa onak bilatzen?

4. Horrenbeste entrenamendu eta partida izan da, izan al duzu astirik neska-lagunik aurkitzeko? Eta parrandarako?
Oilasko_69

kaixo! nik uste det denok aurkitzen dugula zuk esandako bi gauza horietarako denbora! Edozein gazteri gustatzen zaio lagunekin parranda egitea. Beste aldetik, neska-laguna ere badut. Beraz, denetik egiteko denbora dagoela esan daiteke. Hala ere, ligan hasten garenean, parranda egun asko galduko ditugu, kanpoan partidu asko izango baititugu eta gainera, etxeko partidu asko igandeetan izango dira.

5. Lehenik eta behin zorionak!Oin galderak: Jokalari bezala zure pausoak ematen ari zara eta gerora begira pentsatu al duzu entrenatzaile modura ere bidea egitea? Ze jokalari izan duzu erreferentzia modura? Eta herri mailako ze pertsona izan da zure erreferentzia? Atea egurre denboraldi hontan ta aber hurrengo urtetan goraka jutie dakeken
Mikel

eskerrik asko Mikel! Entrenatzaile moduan aritzea beti izan dut gustoko. Ibili izan naiz umeekin entrenatzen. Gaur egun, ezinezkoa egiten zait, entrenamientu eta partiduez gain, ikasketekin ere gogor ari bainaiz.

Nire jokalari gustokoenak beti joku-antolatzaileak izan dira. Betidanik gustatu izan zait Sarunas Jasikevicius. Horrez gain, Steve Nash, Pablo Prigioni eta beste zenbaiten partidu asko ikusi izan ditut.

Azpeitiko jokalarien inguruan, umetan, beti joaten giñen Iraurgi taldea ikustera. Bertan jokatzen zuten Jon Arozena, Kepa...eta beste zenbait azpeitiarrek. Gustora ikusten genituen partidu horiek.

6. Egun on Imanol, urte guztiye tope-topien mantentzeko (kirola, ikasketak, juergak, nesk....) pozima berezik hartzen al dek?
Steve Nash

Pozima berezi hori iteko rezeta esangoiat. Aste osue ondo planifikau ta dana iteko moduen izango aiz!

7. Lelengo zorionak Imanol! Ta bueno, hemen galderie: Aldaketa haundiye al da zuretzat, lehenengo ekipuen eotie? Asko aldau al zaizu egoerie? Ondo segi, ta suerte on!
Bat

Iepa! Nere bizitzeko egoerie ezta iye bate aldau. Aldaketa azpimarragarriyena, astebukaeratan bidaiak eukikoitugula kanpuen jokau ber deunien. Bestela, aste egunek antzekuek izengoye, klasiek eta entrenamientuek gehienbat.

8. Egunon, oain arte partido mordo bat jokautakue haiz ta oiandike jokakoituk, ze partido daukek buruen ahaztezin bezela? Eskerrikasko. Egurre lizuan!
?arūnas Jasikevičius

Iepa! Ba bai, suertez, partidu mordue jokau dizkiat ta hoietako asko earrak izan dituk, Iraurgirekin zein selekzioekin jokatutakoak. Umetako oroitzapen earrak zauzkeat, kanpoa torneoak jokatzea jute giñenien, españiko txapelketak... Orain dela gutxi, Iraurgiko bigarren taldiekin ere kategoriz iyo giñen. Urte askotan batea goor lan eindako lagun kuadrilla batek merezitako sari bat izen uan. Benetan lagun onak ein ditut kirol honi esker.

9. Baita Imanol, zein dek zuen botikineko produkto estrella? jajaja
Zanahorio

jajaja Atomic Balm!!!

10. Epaile jaunei buruzko galdera bat, bizkaitarrak, gipuzkoarrak, arabarrak edo naparrak, zein dituk nahiago? Argi ibli erantzunarekin, teknika bat jasotzea nahi ez baduk hurrengo partiduan! Agur
Luigi Lamonica

Kaixo! Epaileak, jokalariak bezela, denetarik ziok leku bakoitzien. Urteak aurrea jun ahala, epaileeekin geroz ta hobeto konpontzen ikasi diat.

11. Hain txikitatik hasi iraurgi saskibaloian jokatzen lehen taldera heltzeko helburuarekin eta zer sentitzen da hainbeste denboran lortzea nahi izan duzun hori lortu ondoren?
Joxe antonio

Beti saskibaloiaz gozatzen saiatu izan naiz, iñungo helbururik jarri gabe. Orain, lehenengo taldearekin ibiltzeko aukera izanda, gogor entrenatzen saiatuko naiz, beti egin dudan bezala,hori bai, ondo pasatuz eta kirol hontaz disfrutatuz.

12. Estatu batuarrak dauden talde batean nola komunikatzen zarete beraiekin? nor ibiltzen da traduktore moduan?
patxi

Estatu batuarrek ingelesez hitz egiten dute. Norberaren hitz egiteko ingeles maila hobetzeko aukera aparta dela iruditen zait. Beraz, gustora egiten ditut traduktore lanak eta zerbaitetan huts egiten badut, lasai zuzentzeko esaten diet.

13. Egia al da saskibaloiko jokalariek ligatzeko erraztasun gehiago dituzuela parrandetan??
JoseMari

Ez dut uste hori horrela denik...nik neuk ez dut antzeman behintzat saskibaloi jokalaria izanik, ligatzeko erraztasun gehiago ditudanik...

14. Zorionak Ima Iraurgiko lenengo taldiekin fitxi lortzeatik! Ba al dakik Landerrek zeatik eztixkian sartzen hirukoik bakar bakarrik botata GBCkin ta Iraurgikin berriz danak barrura ? Lenengo 5 postutan liga erregularra bukatzeko esperantzaik ba al daukek? Zorionak ta segi holaxe.
azpeitiar

Eskerrik asko!! Landerri buruzko galdera horren inguruen, usteiat hobeto izengoala lelen beakin kontsultau ta gero erantzutie... jeje. Arratsaldien entrenamientue zaukeau ta ahaztu gabe galdeukozoat! Hurrengo baten ikusteikenien eo esan ta erantzungoiat!

Seguru nao liga oso goorra izengoala, kalitate haundiko taldiekin. Oin momentuen ezin diau helburu hori jarri. Egunero goor entrenakoyau ta astiek aurrea jun ahala ikusikoyau nola guezen.

15. Aupa Imanol, zein dek oain arte euki deken kontrayo goorrena eo zallena? ta heure ekipokue? zeinen kontra jokatzie gustauko hikean? Segi holaxe ta ia aurten aukera geyo dazkekan 1. taldien jokatzeko!
iñigo23

Iepa!! Partidu ofizial bateko kontrayoik goorrena, joku-antolatzaile postuen Rafael Freire izen dek. Nere adineko jokalai brasildar bat, Unicajan ibili dana jokatzen ta aurten Obradoiro izeneko talde galiziar batean jokatuko duena. Bestalde, Baskoniaren aurka jokaturiko lagun arteko bi partidetan, jokalai guztiak azpimarrauko nizkian, iñor utzi gabe: Prigioni, Nocioni, Carlos Cabezas, Thomas Heurtel, Lampe, Bjelica, San Emeterio... izen oso haundiyek.

16. Baita Imanol. Lehenengo zorionak Iraurgiko lehen ekipoa indeken saltuatik. Igual azkartxo ainauk baino ikuste aldek ire burue maila hau baino goraoko mailan baten jokatzen?
Eneko

iepa hi! Egiye esan iñoiz eztiat pentsau hortaz, kirol hau beti ondo pasatzeko modu bat bezela hartu diatelako ta iñoiz ez modu profesional baten.

17. Lehen taldean jokatu ahal izateko uda onetan zehar muskulazio gelan denbora sartu duzu, gorputza barruko jende handiaren kontra jotzeko?
anastasia

Egia esan, udara honetan muskulazio gelan oso gutxi ibili naiz, abduptoreetan ditudan arazoak konpondu nahian ibili bainaiz taldeko masailariarekin. Hala ere, egia da barruko jendearen kontra jotzea ez dela iñungo broma eta gogor sartu behar zarela.

Agurra

Eskerrik asko galdera hauek bidali dituzuen guztioi, gustu haundiz erantzun ditut!
Besarkada bat!!