Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga

uztarria.com1 2012ko mai. 8a, 21:00
Oihane Iparragirre, Ander Alberdi eta Iban Goenaga
Atzegik antolatuta, Gipuzkoako Txolarte Eguna Azpeitian ospatuko dute datorren zapatuan, maiatzaren 12an. Egun horretarako prestatu dituztenetaz eta Azpeitiko Txolarten egiten dituztenetaz hitz egiteko, Txolarteko kideak Uztarrian izango dira asteartean, maiatzak 8, 19:00etatik 20:00etara. Bidali zuen galderak ordurako!

1. Azkenekoz Azpeitin Txolarte eguna izantzala zenbat urte die? Nola ostatu zenuten?
Olatx

Kaixo Olatx: ez gara gogoratzen, gazteak gara eta aurreko txolarte eguna ospatu zenean ez ginan bertan.

2. Gipuzku guztiko Txolarteko erabiltzaileak etorriko diela letu det, komunikabidetan. Zenbat die danea? Eta ze herritakuek?
Igone Iturria

Kaixo Igone: seguru ezin dugu esan baiño 400bat lagun etorriko dira eta denera 14 txolarte daude gipuzkoan. Bergara, Donosti,Zarautz, Irun...

3. Txolarte eguneko egitarau letu det eta ikusi det, bazkaye daola Plazan. Bazkariye zer da festa etortzen dienantzat o edozeinek jun laike?
Igor Arana

Kaixo Igor: egun hauetan Azpeitiko hainbat tabernatan tiketak egon dira salgai, orain agian berandu da bazkaltzera etortzeko baina gogoz bazaudete etorri egunean eta hitz egingo dugu. Animatu eta ongi pasatuko dugu.

4. Esan diate, denbora asko damakizuela Antzerkitxo bat prestatzen. Egiye al da hori? Ze kontatzen da antzerkiyen? Zeinek hartzen due parte? Preparauta altzaude?
Borja Izagirre

Aupa Borja: egiye dek, aspalditik ai gaituk antzerkiye prestatzen. Urola balarako txolarte osatzen duen herri bakoitzeko gauza esanguratsuena kontatzeiau. Azkoitin; pelotayek, loiolan; korue, azpeitin; tanborradie, zestun; bañuetxie eta aizarnazabalen; idi probak. Oso preparaute gatxarek eta gogo handiz. Tope ai gaituk preparatzen. Etorri ikustea.

5. Txolarte ezatze nun, zapatu atzaldetako denbora libre bezela, baino Txolarte eguna ez. Noiztik ostapatzen da? Zein da bere helburue? Noa allatu nahi da egun honekin?
Miren Andueza

Aupa Miren; egun hau oain dala urte askotatik ospatzea. Bere helburue herri diferentetako jendie juntayez egun eder bat pasatzie da. Urtien zehar ez gea ikusten eta egun hau gure elkartientzako egun inportante bat da.

6. Egun handiye dakezute, zapatuen. Txolartek organizaute, seguru lan asko asko ein berko dezutela. Zein izengo da zuen (Oihane, Ander, Iban) papera zapatuen? Ze eitea tokatuko zaizue?
Edurde Azpillaga

Aupa Edurne: egiye esan egun haundiye ospatzeñau. Lan asko ein diñau urte guztiyen zehar eta egun on eta dotore bat ertetzeko inberdan dana ingoñau. Antzerkiyen parte hartu, bazkaye zerbitu, panderue jo, jendie animau, opariyek eman... eta beste hainbat gauza.

7. Zenbat jende elkartze zeate normalien Azpeitiko Txolarten?
Irene

Aupa Irene: 15-20 pertsona inguru. Beti ezta berdin izaten. Azpeitiarrak, axkoitiarrak, zestuarrak, zumaiarrak, aizarnazabalekuek...

8. Txolarten parte hartzeko, begirale eo erabiltzaile moduen, ze ein beher da eo noa jo beher izetea? Begirale premirik bai?
Nola

Aupa: lenengo eta behin, txolarten hasteko gogue eta ilusiyue euki ber da. Gero, zapatu arratsaldetan, txolartekuek elkartze gean lokalea azaltzie nahikue da eta gu ezautzeko aukerie eotea. Txolarteko lokala euskaltegi aldamenien dao eta arratsaldeko 16:30tatik 19etara eote gea. Begirale premiye, ba beti ondo hartute izengoa, gogue badakezu probau, merezi du eta.

9. Gustoa altzaudete daukezuben lokalakin ta? Hobetzeko zeoze ikustekotan, ze hobetu beherko litzekela uste dezue?
Eskau

Aupa: lokalakin gustoa, ba bueno. Egiye esan ya nahiko txikiye gelditzen ai zagu eta bertako instalaziyuk eztie onenak. Hobetzekotan, itxurazko komun bat behar deu, danantzako egokiye.

10. Galdera hau bereziki Anderri eta Ibani: Txolarteko ekintzatatik, zein da gehiyen gustatzen zatzuena?
Aibel

Aupa Aibel:

- Iban: kanpora egiten ditugun irteerak, adibidez: donostira, galizire,salamanka... . Jokuek, poteue, paelladie, eskulanak.

-Ander: saskibaloia ikustera joatea,anoetara joatea,la perla jutie, restaurantea afaltze jutie...

Agurra

Aupa danoi: ilusiyoz eta gogoz gaude edun eder hau ondo irteteko eta danok gonbidaute zaudete plaza azaltzea. Bestela, txolartekuek zapaturo juntatzegea eta azaldu nahi dezutenien.

ESKERRIK ASKO