Ibon Guridi

uztarria.com1 2011ko urr. 18a, 13:00
Ibon Guridi
Lan Mobel Iraurgik talde eraberrituarekin ekin dio Zilarrezko LEB ligako bigarren denboraldiari. Etxeko gazteak ere ari dira talde nagusian tartea aurkitzen, eta Ibon Guridi da Iraurgiren harrobiko ordezkarietako bat.

1. altue, kirolai ona, aldizkaritan agertu...neska mordue eukikoituk atzetik ez???
hirukoaaaaa

Bueno esanberra zakeat neskatan itie eztala izen iñoiz nere puntu fuertie.Ta aurten lehen ekipuen jokatzeatik eztek diferentie izengo jeje.

2. Orain arteko partiduetan zer moduz sentitu zara??Kontraerasoan eta joku azkarrean oso ondo moldatu zara. Nire ustetan estatikoan daukazu hobetzeko gehien, ados al zaude?
eurrreeee

Bai arrazoi pixket badakezu,izane kategori hortan berriye izenda zaille ya estatikoa berehala ohitzie. baiño horire entrenamenau ahala hobetukoetelakuen nao.

3. Aurtengo urteako ze asmo dazkek. Asko jokatzeko asmue?Hire jokue mantentzekue??ta zertan hobetu berdekela ustek bereziki??segizak holaxe!!
Isb

Bueno nere asmue ba jokalari bezela hobetzen jutie da ta horrekin ba miñutuek irabazte baixkiat oaindik eta gustoago. ta gehienbat hobetzeko 3ko jaurtiketie daketela usteyat , batzutan piztina haundi bat jarritare enian sartuko da. Ta buruere batzutan jun itezik ta horire kontrolatzen ikasi beyat.

4. Xanjuandeiko paellagilearen lekukotza zuk hartuko al duzu? Zer moduz gainontzean xj auzolanean?
Auzotar bat

Bueno aurtengotik aurrea paellie iten laguntzea juten hasiko naiz ta pixkanaka nola itean ikasi (oaindik eztakit da) ta Atte erretiratzeaneako seguru auki beak iteun paellien aldien earra ingoetela.Ona ateatze bazik lekukotza hartzeko problemaik ez, gero txarra itebaet eztibe lagako iten jeje.

5. iraurgiko zerbeza festan, gurasoak bakarrik ikusten ditugu barraren atzean: jokalariek lanik egiten al duzue?
iban

Ba jokalariak ez dira normalen barran eta sukaldean aritzen baina zerbeza festa guztia montatzera joaten dira normalean,hau da,eserlekuak jarri barra montatu etb.

6. iepa ibon!entrenamentu asko, partiduek kanpuen,... ikasketatan moladatzeko moun?ea ondo haste zeaten!!
ttantto

Iepa!! bai entrenamentu asko baino gehio partiduen kanpuen aukitziek eragozteixkibe ikasketak,izane ni astebukaeratan ikasteben oyetakue nauk. Entrenamentuen aldetik, ba egunien gehienez 3 egun egote gaituk entrenatzen ta eske beste 12 ordu pasatzeixkiat esna, nahi izen eskeo denbora nahikue ta geyegi dek estudiatzeko.

7. Artista!! Entrenamentuek estudiyuekin uztartzie komeri asko emate al dizkik?
JohnDeere

Aurrekuen erantzun diat hori JohnDeere.

8. Lehenengo taldeko jokalaria izanik, gehiago ligatzen al duk?
pottin

Galdera haure lehen erantzun diat.

9. Kirolaye ta parrandazalie batea izetie ba altziok? Askotan ikuste haugu kalin!
Pottin

Hoixe daola izetie, betire zaitu eskeo, ni bezela ibili eskeo beti, etziok problemaik kirolaye izeteko. Parrandie earra dek motel baiño betire zaituta jeje.

10. Egiye al da hire izena jarriberdiyobela iraurgi tabernako bokaillo bati?
john stockton

Bueno posible dek, behin jartzeaz ordie aber asko eskatzen bokaillo bati jartzeyoben.

11. Balonzestoko Jokalaye izenda neskatan geyo ite al da?
Alberto Salaberria

Balonzestoko, Fuoleko, Pelotako jokalaye izen o kirolik ez in, neskatan nola itean jakin inber dek.

12. Hor jokatzen hasi haizenetiken ya juergak ta laga inberkoituk ez?
Jose Luis Korta

Juergak laga ez baiño gutxiyo bota bai, bat zaitzeko ta Igandetan da entrenamentuek erabat zazkeaulako ta astebukaera asko kanpuene bai.

13. Estudiyuek eta ondo konpajinatzie ba al dao saskibaloekin?
Maria Jesus Arozena

Lehen erantzun da gerau da galdera hau. Eskerrik asko.

14. Nik badaukat lagun bat, Pellegrini izena duna, Chivaseko entrenatzaillie nitzenien askotan eote nitzen beakin. Ta Fergusonen anayere bai. Iraurgiko entrenatzailien ta planteamenduek gustatze al zaizkitzu edo ez zaude ados berarekin?
Xabier Azkargorta

Bai gustatze zizkik planteamenduek, azkenien ordie saskibaloi partido iye danetako planteamndu desberdine eotek., baiño askotan planteamenduek bakarrik eztituk nahikuek partiduek irabazteko suerte pixkete auki inberdik ta aber aurten bazakeaun.

15. Kaixo Ibon!!Zilarrezko LEB ligako talde baten partaide izenda, errezo al da ligatzie?Eo saskibaloien bezela hortan sobraute abil?
Ander

Iepa Ander!! Bueno lehen erantzunda gera dala usteyat galdera hau, Zuek erakutsi berkoizue nei neskatan jeje.

16. Zorionak! Bela pentsauko nian GSBn jokatzen zuen jokalari hankaluxie LEB PLATAN jokatzea aileako zalako! Gaur egun Lan Onak eta Iraurgik daukeben konpetentziye (Guerra Fria) ikusita beaien teknifikazio eskolakin, heure garaien izan al huan dudaik edo proposamenik saskibaloia apartau ordez futbolea, pelota, txirrindulartza,... joateko?
GSB Forever

Iepaa!! Iraurgi ta Lagun onan artien Gerrie? Ni neu behintzet beti izen nauk lagun onan aldekue fuolien ta libre naoniene ikustea jute nauk batzutan bai 3. Maila eta bai regionalak. Ba proposamenak ez baiño aukerie beti aukitzek edade batzutan ze kirol itie nai dekan aukeratzeko.

17. Aupa txapeldun atzo egon nintzen xuen partidue ikusten eyta arrituta gelditu nintzen zurekin. nire galdera hau da. laister ser lagun-onarora.
azpeiti

Eskerrik asko.Puff Lagun aroa jeje ACB liga ya beste kategori bat da, horrea ayatzie nere kasuen ya ezinezkue da, baiño eon seguru azpeiti axkoitiko jokalarimat ikusiko deula hor oaindik.

18. Aizu txiki,zu segi horrela eta laister goio maietan jokauko duzu,baina ankak lurretan eta burua garbi. Auda nire galdera. Zer iruditzen zaitut zu eta Imanol ZUBI,hemendik urte barruk acbsen jolastea.
iraurgiko entrenazailea

JEJE,Zer iruitze zaiten? Oso galdera ona, ba iruitu iruitu oso ondo baiño lehen aipa detan bezela oso zaille da ezinezkue ez esateatik. Baiño iruitu ze ite zaten ba earra izengo zala biyok ekipo berdinien ACB -en jokatze aritzie.

19. Leb Plata nibel haundiko liga bat izenez, entrenamentu asko ta denbora asko eskakoizula pentstatzet. Ikasketekin eta ondo konpagintzn aldituzu??
hirukoaaaaa

Lehen erantzun det galdera hau. Ikastie nahi dunak denborie biyatzeu jeje.

20. iurgi caminosen konfiantza duzula ematen du, zer moduz beraren aginduetara? guridi historiko!
sator

Iepa Sator! Bueno entrenamenduetan eta gogotsu aritu nahiz eta lehen ligako partidan ere gauzak kurioso xamar atera zizkidan eta hortik Iurgik emandako minutuak aurreko partidan. Mertzi Sator zulo!!

21. lehenengo taldea iyo haizenetik geyo ligatze al dek?
gora xanjuandei!

Hori erantzun da gera da aurreko galderatan.

22. aupa ibon! entera nauk, oin hainbeste partidu ta entrenamentukin ta juergako denboraik e etzakela geratzen. Gañea zuen ligie goorra dek ta parrandak onik eztibe ingo. Ezautze hautenagatik beñe ezaiz parrandazalie izen, beraz erraz eamangoek alde ortatik ez?
sator

Iepa!!Bai ba lehen esan diaten bezela, Parrandan zaitzen jakin ber dek, ta ni Larunbateroko bueltie iteben oyetakue nauk baino lehenengo entrenamentutan ikustek aurreko egunien parrandak botata ze gorputzekin entrenatzekan, pixkanaka pixkanaka euk usteyok hurrengo egunien korrika inber danien aurreko egunien parranda itiei.

23. Nola daiteke Azpeiti bezelako herri bateko saskibaloi taldeko entrenatzaileak euskara ez jakitea?
Josean Agirre

Euskeraz jakin badaki, ulertu oso ondo iteu ta itzeiten zaiatzeanien itzeiñe bai baiño Donostiarra izenda ba,Donostiko jende gehienak bezela gaztelaniaz itzeiteko ohiturie dake. Ta taldien Euskeraz itzeite deunak 4 bat eongo gea ta orduen entrenamentueke gaztelaziaz egin behar izeteye.

24. Nola konpajinatzeituzu juergak ta sakibaloye?
Iee Ibon!

Iepaa!! jeje galdera ona. Ba bat bukautakuen bestea junda. Entrenau ondoren zerbeza bat ondo dala esatebe.

25. Aupa Ibon! ze ikastek? ta nola konpajinatzek kirola ikasketakin? Bea, eurre!
mikel29

Galdera hau lehen erantzunda gera da.

26. Astean zehar horrenbeste entrenamendu eta partidu izan da, oso zaila izan behar du denbora librea izatea. Parrandara irtetzeko denborarik izaten ahal duzu? Pertsonalago: Eta neskatan egiteko? (Barrea)
Joxe Mari Larrañaga

Iepaa!! Ba parrandako denborie lehen baiño bastantez gutxiago daukat, eta lehen neskatan egiten parrandan saiatzen nitzen orain ohitura hori aldau eta beste bide batzuk biya berko ditugu. jeje

27. Zer moduz moldatzen zara ingeleraz amerikarrekin? Zein dira zure helburuak etorkizunerako? Animo eta zorte on!
Pello Etxenike

Iepaa!! Ba ingelez puff oso oso txarra niz baiña alare eskuekin eta jardunez mimika estiloa ba bastante komunikatze naiz, Gañea amerikarretako batek gaztelaniz badaki ta orduen eztakizunien bati zer esan ba beai esateyozu traduzitzeko.Pixkanaka ikasten ai naiz ordie ee jeje. Ta aurre beira lehen aipa detan bezela jokalari bezela hobetzie da helburu bakarra. Eskerrik asko.

28. Zein jokalari izan da onena zuretzako, zurekin jolastu duena? Eta aurkaria? Eta entrenatzailea?
Txomin Artola

Jokalari onena ba nire ustez dudaik gabe aurten emen dakeun amerikar bat, Alfredo Ott. Gainera jokalari bezela oso ona bakarrik ez ezik, taldeko girorako ere jokalari bikaina da. Aurkari onena ba ezdakit zein esan. Eta entrenatzaileak ba izan ditudan denak entrenatzaile bikainak izan dira, Onenik ez dago, denak desberdinak izan dira. Eskerrik asko.

29. Epa Ibon: Iraurgi ze postutan bukaukola ustek ?? Eman pronostiko bat. Ta zeñ iyokoituk Urrezko LEBea?
Ni neu

Iepaa!! Ez nauk pronostiko zalie, hasiera onare ezteu auki bi partiduek galduta baiño iruitzezat edozein taldei aurka iteko taldie daukeula. Ta pronostikue eztait ba Aber lehen 8 postutan sartze gean. Urrezko Leb ligara igotzeko faboritotako bi behintzet Ourense eta Andorra dituk. Eskerrik asko.

30. Beste galdera bat: Ez al zaik iruitzen falta asko iteitukela partidutan? Hori zeatik dan aztarrenik bai?
Ni neu

Faltak gauz askoatik in laizkek: Intentsidadiatiken, Aldrebesa aizelako, Estrategiyen barruen sartzealako Euk pentsau zeba dan?. Ba aurtenarte ez nauk izen falta asko iteituna baiño aurten arrazoi dakek falta asko ai nauk iten. eskerrik asko.

Agurra

Eskerrik asko danoi bidali dituzuen galdera guztiyeatiken ta Ondo segi danok. Ta animatzea gerturau polideportiboa Ostireletan!!