Jesus Larranaga

uztarria.com1 2011ko mai. 20a, 18:00
Jesus Larranaga
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.com-ek. EAJko zerrendaburua Jesus Larrañaga da, eta EAJk herrirako dituen asmoez-eta galdetzeko aukera duzu hemen.

1. Kaixo! Azpeitin bataz beste ikusita zenbat langabetu dauden, eingo al zenuteke proiekto bat langabetu hoiei irtenbide bat emateko?...ez esan faborez, lanbide hor daola eta gobierno "vascok" gestionatzen ditula hoiek eta harea juteko... Ze, oso argazki polittek bialdu dituzue propaganda baino, langabetuok ez ditugu behar parkiek eta jardin marabillosuek!!. Gaur egun daon arazo larriyenetakue izenda, ze asmo dakezue arazo hori konpontzeko????
Ainhoa

Gure lehentasunak ez dira "jardinek" zuk esaten duzun bezala.Horregatik, 835 langabe inguruan Azpeitian::
1ºCorrugados proektua bultzatu.(450 enplegu)
2ºLarre Larrin, sustatu. Ezagutzen dut enpresa bat azpeitira ez datorrela leku egokirik ez duelako.
3ºTecnaliarekin konbenio bat egin. Azpeitia teknologi mapan jartzeko.
4ºInguru giro jator bat sortu enpresak azpeitian sortu eta jartzeko. Pintadarik gabe, dianarik gabe...e.a.

2. Herriko gazteen artean droga gogorrek leku garrantzitsua hartu dute, hachis-a eta marihuana adiña prezentzia hartzen ari da kokaina, ketamina... Arazo sikologikoekin gero eta gazte gehiago ditugu, erreakzio txarrekin ingresoak ere bai... Zer neurri bultzatuko dituzue udaletxetik horri aurre egiteko?
Igor

Ez da gai berria, baino oso larria da. Ikuspegi asko ditu eta udaletxetik heziketa munduan izango da eraginkorra.Ardura pertsonala landuz.
Norberaren erantzunkisuna eta zena oso garrantzitsua da, eta halakoetan salatu egin beharko dira droga leku direnak azpeitian. Denon artean aurre egin behar diogu arazo honei.

3. Zure zerrendaren aurkezpenean gehiengo absolutua lortu nahi zenuela zenion. Kanpainan Eneko Etxeberria Bilduko hautagaiari kalean 'Hik irabaziko dek' ohiuka ere ibili zara, jende aurrean. Asko aldatu dira gauzak eta asmoak hilabetean ezta? Urduri hauteskundeetarako?
Igor

Ez, lan ona egin dugu, talde gazte eta prestatua.Horregatik ez dago bildurrik.
Aralarrek esaten badu gurekin ezer ez duela jakin nahi eta ikusita orain dela lau urte gertatutakoarekin ¿Zer aukera geratzen da?

4. Uztarria aldizkariaren sarreraren arabera, ez da erraza zurekin hitzordua egitea, lan kontuak medio. Zinegotzi bazara (baina alkatea ez) nola moldatuko zara Udaleko lanak egiteko?
Luis

Zer iruditzen zaizu, nire lana bete ondoren. Hori da nire ideia.

5. Orain dela urte batzuk, Bastida alkate zegoenean gaztetxearen aurkakoa izan zen zuen jarrera. Zer iritzi daukazue orain gaztetxeari buruz? Alkatetza lortu ezkero gaztetxeak bere horretan jarraituko luke?
gaztebat

Gaztetxeak eskeintza erakargarria egiten badio Azpeitiko gazteriari¿Zergaitik ez jarraitu?; eta bestela zergatik jarraitu.

6. Aurkeztu zinenetik, zure agerraldi edo elkarrizketa guztietan gogor egin duzu, lehenengo ezker abertzalearen kontraz, eta azken aldian Bilduren kontra. Udalerako ere konfrontazioa al da zure helburua? Hori al da zuk gobernatzeko duzun era?
Maialen

Gure bizi ereduak oso desberdinak dira. Bildu betiko ezker abertzalea da eta badakigu nola lan egiten duten. Joandeko 4 urtetan ,Azpeitiar guztiak ez garela denak berdinak erakutzi digute.
Inazio Uriarena ezineskoa izan zen eta hori salatu egin behar da .
Kultura politika berri bat ez da lortzen papel bat sinatu dutelako bakarrik. Egunero elkarbizitzen, poliki, poliki lortuko da.

7. Azken legegintzaldian blokeo egoera izan dela Udalean diozu. Zeri deitzen diozu blokeo egoera, EAJ-k bere proeiktuak aurrera ez emateari?
Nora

Ez.EAJtaren aurreko proiektuak ez onartzea ez da larriena, ordez ezer ez egitea da arazoa. Adibide bezala:
1ºArau subsidiarioak. EAJrenak ez, baino beraiek ez dute beste proposamenik.Blokeoa herri osoan.
2º Sanagustinen, zertako halako presa konkurtsoa ateratzeko?Beraiek 9 guk 8 gauza gustietan.

8. Zer iruditzen zaizkizu beste hautagaiak?
Eguzkiñe

Harreman normalak ditut beraiekin. Pertsona interesanteak iruditzen zaizkit.

9. Zu, adinagatik, ikasketak erdaraz egindakoa izango zara... Alkate lanerako zein hizkuntza nahiago duzu, zein hizkuntzatan duzu erraztasun handiagoa? Nola bultzatuko duzu euskara alkate bazara?
Mikel Arteaga

EAJrentzako, euskara gai estrategikoa izan da beti.
Bestela nola ulertzen da Euskararen Patronatua Azpeitiko udaletxean ustartua egotea eta 600000? urtean inbertitzea euskera inguruan .
Gure bultzada bi ildotik joango da:
1ºGure enpresetan erabilpena sustatzea.
2ºEtorkinekin lana egitea euskera maitatzeko. Hala bada gure kultura etorkizuna eta arrakasta izango du.

10. Kaixo! Nire aldetik, galdera bat luzatu nahi nizuke: ba al daukazue aurreikusita Azpeitian kamioiak aparkatzeko egokitutako aparkalekurik egitea? Izan ere herri barruan ezin dira aparkatu (eta hori ulertzen dut) eta Landeta aldean gauetan uztea arriskutsua izan daiteke,batipat kamioiak kargatuta daudenean. Hainbat jendek benetan eskertuko luke arazo hau ahalik eta egokien konpontzea, izan ere kamioia da jende askoren lanbidea eta arazo asko izaten dituzte gai honekin. Aldez aurretik, eskerrik asko, eta zorte on iganderako! Agur!
Ioritz

Proiektu bat badabil gure artean, kamioi aparkalekua non kokatu azpeitian bere segurtasunekin. Aztertzen ari gara.

11. Amaia Azkueren erailketaren salaketa zergaitik ixikdu dezute?
Miren bastida eizmendi

Ez dut ulertzen galdera. EAJ salatu egin du eta jabetzen gara Azpeitian sortu duen ezegontasun tragedia honek.

12. bilduk irabaziko duela esaten dik herriak...zer deritzok??
ni neu

Herria, zoriones, bildu baino zabalagoa dek eta ez diat usten hik hortaz erantzunik izatea.

13. Aupa Kinttela!!zure alderdiak beti aldarrikatu izan duen bezala,seguru zuk ere bakea eta askatasuna aldarrikatzen dituzula...baina galdera bat. ETA erakunde armatuaren erasoak salatu izan dituzun bezala, zergatik ez dituzu guardia zibilaren torturak salatzen?eta herri justuago baten alde borrokan ari diren gazteen atxiloketa,inkomunikazio,tortura eta kondenek ez zaitzute kezkatzen?inoiz pentsatu duzu bihar zure seme edo alaba izan daitekela?edo botere nahiak hori guztiak baino gehiago itsutzen zaitu??
bakea nahi

Guztion Gizaeskubiden alde egin du aldarrikapena EAJ beti.
Nire buruari galdetzen diot zuk berdin al diozun.
Pake bidean,Euskadiren arazo larriena ETA desagertzea da. Persiana itxi, noiz esango duzue?

14. Zer iruditzen zaizkizu herrian arlo ezberdinak lantzeko sortuta dauden mahaiak?
Unai

Kultura mahiaren lanak esagutzen ditut iritzi bat emateko hain.
Lan interesgarria iruditzen zait kultura arloan.

15. Julian Eizmendik emandako politikatik ze jarraipen egongo duzu..?
kamile

Aurrenengo, Julianen lana oso egoera zail batean izan da eta horrek bere meritua badu.
EAJk Azpeitiko eredu jakin badu eta hori landuko du Azpeitiarrak nahi badute. Azpeiti bat bizi eta elkarbizitzeko.Ez dugu sinisten udalaren politizazio joera eman dion ANVek, Bildu eta Aralarek.

16. Euskalerria kalean, haurtzaindegi alboko lur sailtxoan,orain, kamioi aparkalelua, lokatza, zabortegia, eta zarata bakarrik daude. Segundako auzoa ematen du, adibidez, loiola- bide eta Arriyako berdeguneak, lorak eta eskulturakin konparatuz. Zein da zuen proposamena gune horretarako. Nere bozka, erantzun honen gain dago.
Jon Salegi

Ia egunero hortik pasatzen nahiz eta arrazoi guztia duzu. Beraz garbitu eta bere lekuan jarri beharko da eremu hori. Gainera ikastola hor dago eta udaletxe honen laguntza izango du bere inguruak modu duin batean egoteko.

17. Iepa Kinttela. Azkoitiko EAJren diskurtsoa parte-hartzean oinarritzen da, neurri handi batean. Parte-hartzea sustatzeko azkeneko legegintzaldian abiatu ziren arloz-arloko mahaiei buruz ze iritzi duzu?
txikia

Parte-hartzea, hitz magikoa bihurtu da. Azkoitian eta EAJren eskutik zerbait egin da;Azpeitian berriz,ezker abertzalek, bi urte egon ondoren ez dute galdera bakar bat egin eta ezta parteidetzarik ere. Azkoitiko EAJretik ikasi eta hobetu egin beharko dugu.

18. Soreasuko makroproiektuak Udalari eragin dion defizitak herria neurri batean hipotekatu duela pentsatuz, zera: aurkeztu dituzuen bi obra handi-ponpoxo horiek (eroski eta enparantza) krisi egoera honetan egingarriak direla benetan pentsatzen al duzu?
txikia

Errespetu guztiarekin, Udaletxearen zor bizia orain dela zortzi urteko berdina du.Begirada bat eman diputzio web orrian, udaletxe desberdinen datuetan.
EAJrentzako,proiekto horiek erantzuten dute Azpeiti moderno batera joateko:
1ºGipuzkoan,Azpeitia, azkenetako herria izango da bere enparantza nagusia kotxearekin beteta duena.Bestalde erdi gunea suspertzeko lotura du eta corrugados proiektuarekin ere.
2ºSanjuandegik bere pertsonalitatea du eta EAJren ustez elkarbizitzeko bere onura ekarriko du.

19. Euskaltzalea ahal zara? eta independentista?
Haritz

Bai.

20. Detailetxo bat da, baño uztarriako orriyen hautagai guztiyen programie azaltzea, ta ez iruitzen zuena "eskas" xamarrra dala. Ez portada, 5-6 parrafo, sakondu gabe gayetan...
Iñaki Garaia

Ahalegin gustia egin dugu gure iritziak azaltzeko zein uztarrian, esku programan e.a.
Nota hartzen dugu eta Zure nahietan geratzen gara.

21. Kaixo Jesus, aurrekoan Aitor Arangurenek esan zuen tortura egotearen errua ETArena zela. Adierazpen xinple, epel eta arduragabeko honek zer pentsatua eman zidan pertsona beraren inguruan. Gaur bertan irakurri dut epaile batek 1200?-ko isuna jarri diola GZ bati gazte batek katalanez hitz egin ziolako. Horrela liburu bat idazte arterainoko gertaera ilunak idatzi nezazke erakunde mafioso honi buruz (Liburu asko daude hauei buruz). Nere galdera honako hau da: Zergatik abstenitzen da EAJ, erakunde atzerritar armatu militar hau Euskal Herritik eta zehazki Azpeitiko Udaletxetik alde egiteko eskatzen zaionean? Beharrezkoak direla uste al duzu?
Gartxot

Erantzun dut baino EAJk guztien gizaeskubiden alde egiten du.Denok horta iristen garenean elkarrekin egongo gara.

22. gure auzoan dagoen barneko patioa san inaziotan,kanpotik datorren jendearentzat parking gisa erabiltzen jarraitu behar duzue?festak inguratzen ari direnean jendea kontratazen duzue kanpotik datorren jendeari aparkatzen laguntzeko,eta patioa egoera dexente batean mantentzeko jendea kontratatzeaz?hori erabat ahaztuta duzue
agirre auzuneko bizilagun bat

Festak bere eragozpenak ekartzen ditu. Onartuta oso gai zaila dela, festaren arasoak, garbiketa eta antolamendua gure ardura nagusienetako bat izango da.

23. Loiolako hiribidean ez dago Esklaba eta Xanadu artean errepidea gurutzatzeko pasabiderik. Ikusita alde batean auzo berri bat sortzera doala eta bestaldean ikastola, Azkune auzoa, Olatz... daudela, ez dakit nolaz ez den unea aprobetxatu azpiko pasabidea(k) egiteko, Azpeitian beste hainbat lekutan dauden bezala. Bultzatuko al zenuke lan hori?
A. Muxika

Bai borobila.Pasabidea behar da, gainera ume asko ibiltzen dira inguru hortan.

24. Kaixo! Ez dakit gure dendetan ditugun kartelak: "Kaleak irekiak nahi ditugu" irakurri dituzun. Zer diozu honi buruz? Alde zaharreko merkatariek gure lana arriskuan ikusten dugu, orain arteko erabakiak udal inposaketak izan dira eta alde zaharrean gauden merkatarion iritziak ez dituzte kontutan hartu. Gure ustez, udala, bizilagunak, tabernariak eta merkatariok elkar lanean adostasun batera iritsi beharko genuke. Zer proposamen dituzu alde zaharrarentzat?
Alde Zaharreko merkatariak

Erdi gunean, merkataritzak, biztanleak, tabernariak denak dira protagonistak. Udaletxeak lan bat egin du denarekin eta ikusi beharko da ikuspegi ezberdinak nola ustartzen diren proiektu bateratu batean. Ahaleginak egingo ditugu akordio batera iristeko.

25. Kaixo Jesus Hi alkate izatera iristen bahaiz, zer iruditzen ondorengo proposamena? Alkate eta zinegotzi guztiyek beren patrimuniyue zein dan azaltzie hasieran eta berdin legegintzaldiye bukatzien. Prest eongo hitzean?
Jon Zulaika

Bai.

26. Iepa! Azarauzako etxebizitzen gatazkan nahastua ibili zara, hainbat epai irabaziz. Zuen azken eskariak bertako etxebizitzak eraisteko aukera barnebiltzen zuen. Kalte larriak eragin zaizkie azarauzako bizilagunei. Zein helbururekin jo zenuten epaitegietara?
joxe mari

Bertako juntak badaki non dagoen gatazka hori eta ez da zuk esaten duzun bezala.
1ºIkastolan sortu zen ekimen hau.
2ºAkzio popular baten bitartez.
3ºLegea betetzea eskatzen zaio konstruktore famoso batei.Azpeitiar denok bezala.
4ºEpaileak oso ondo ulertu zuen eskaera hau eta beti garaile irten dugu.
5ºIrtenbidea eginda dago eta behin ere ez dira arriskuan egon etxebizitzak.
6ºGure gastuak ordaintzea eskatzen dugu.
7ºHelburu nagusia, ikastolako interesak defendatzea izan zen.
8ºZerbait gehigo jakin nahi baduzu:zure esanetakoa nago.

27. kaixo! Azpeitiko udalaren blokeoaz: Udal aurrekontuak aho batez onartu izanak ez du blokeorik irudikatzen. Hainbat eta hainbat proieku martxan jarri dira azken legegintzaldian. Zeuen alderdia alkatetzan egonda ez ote litzateke egokiago martxan jarritako proiektuez hitzegin eta zukua ateratzea? Zuen alderdikide eta alkate den Julian Eizmendi jaunak maila pribatuan behintzat ukatu egiten du blokeorik dagoenik. Kanpaina egiteko azpeitiko udaleko errealitatea desitxuratzea ez ote gehiegitxo?
eneka

Eneka, zuk esaten duzu dena baino gure alderdian ez dago iritzi hori.

28. kaixo! Azken legegintzaldian herriko talde desberdinen parte hartzea bultzatu da arloetako mahaiak sortuz: kulturan, kirolean, urresillan... Zer iruditzen zaizu martxan jarritako esperientzia? Jarraipenik izango al dute parte hartzeko mahai hauek alkatetzara iristen bazara?
haritz

Kulturako mahiari egin diot jarraipen zuzena. Beste mahiak beste taldeko jendeak egin dio. Beraien eta nire esanetan batzuk eraginkorrak izan dira eta besteak ez.Eskarmentu bezala oso aberazgarria iruditzen zait. Beti prest nago gauza berriak ikasteko.

29. kaixo! Gazteon problematikaren inguruan eztabaidatu eta aldarrikapenak egin, jai herrikoien aldeko lanean, ikastaroak antolatuz, futbito txapelketa antolatu... Zer esango zenioke gaztetxean buru belarri lanean ari den gazte bati?
gaztea

Gazte baten egoera beti larria izan da eta are gehiago garai hautetan.Etorkizuna ikusten du bakarrik gazteak eta hortarako prestatu egin behar du bere burua eta prestakuntza eta eskarmentu hori modu askotara jaso dezake.Unibertsitatean, lanean, talde kuturaletan, kiroletan e.a.
Ekimenaren antolakuntzan, dena bere onurako izango da eta heldutazun arrakastatsuago izango du. Azkenik gizarteak bere lan jatorra ere jasoko du bueltan, horregati merezi du gazterian inbertitzea.

30. Azken hilabeteetan Muno eta EArekin plan orokorraren inguruan negoziatzen aritu zara PNVko juntaren izenean. Julian Eizmendiren eta PNVko udal taldea ez da ados egon zure planteamenduekin. Zintzoa iruditzen zaizu alderdikide duzun alkatearen gainetik pasa, eztabaida udaletik atera eta promotoreekin negoziatzea herriaren etorkizuna? Ez ote da Udala blokeatzeko modu bat zeuk egin duzuna?
axier

EAJk udaletxean plan jakin bat aurkestu du Julianen bitartez.EAJtan ados gaude eta liskarrik ez dago.
Bilduk eta Aralarek atzera bota dute plangintza hori, baino ez dute ezer presentatu.
Azkenik, Enekok ezan zuen Sanagustinen ados zegoela EAJreko planarekin(220 etxebizitze ta dena ezan zuen).¿Non dago desadostazune?Bildun izan beharko du, ANV ez zuen ezer onartzen eta orain bai.Zertan dabiltza gauze bat ezan eta beste bat izan?

31. iepa! Prest zeundeke plan orokorraren inguruan dauden proposamen desberdinen inguruan herri galdeketa bat egiteko? Zer eritzi duzu herri galdeketen inguruan? Erabaki gatazkatsu asko hartu diren arren, azken 30 urtean ez da bakar bat egin. Herriari dagozkion erabaki potoloen inguruan herri galdeketak egitearen aldekoa zara?
kilkerra

EAJ programan garbi erakuzten dugu prest gaudela herri galdeketak egiteko. San Martin egoitzaren kontuan e.a. Bestaldetik , bi urte egon ondoren ez zuten galdera bakar bat egin Azpeitian, ANVkoak alegia.

32. kaixo! Nola uztartzen dira: Muno berearekin atera ez zedin Azaurazako etxeen aurka epaitegietara jotzea, eta orain Munorekin esklabatako bere terrenoetan zenbat etxe egingo diren negoziatzen aritzea. Ez dut ezer ulertzen. Esplikatu dezakezu?
elena

Bai.
Helburua zen esklabetako terrenoak Udaletxearentzat izatea.
Asko hitz egin da gero eta EA laguntzarekin eta lehenago esan dudan bezala Enekok onartuta Sanagustinen, 220 etxebizitze truke hor dauden beste 8 lur nagusirentzako, udaletxea beraien lur soruen jabe geratzen da(8ha inguruan)).
Horrekin , gure ustez,helburua lortuta geratzen da.

33. iepa! Esklabak ingurua etxez betetzea egoki ikusten duzu?
pako

Ez,baina uste dut nahiko azalpenak eman ditudala kontu hortaz.

34. kaixo!! Zer esango zenioke azarauzako etxeetan bizi den bati?
marijo

Bere juntako jendearekin hitz egiteko.Bilerak izen ditugu beraiekin eta aukeratuak izan dira.

35. kaixo! Zuen zerrendan, zure anaia, koinatua. Ama alabak zinegotzitarako ageri dira zinegotzitarako. Zerrendarako jendea bilatu ezinda ibili zarete? Ez al du zerrenda horrek ahuldadea erakusten? Ez ote du agortua dagoen proiektu bat irudikatzen?
inazio

Ez dut hala ikusten.
Talde potente bat agertu du EAJk alderatzen baduzu beste alderdi taldearekin.
Ez dugu arazo berezirik izan taldea osatzeko eta gustora gaude.
Proiktua kontuan ez dut ulertzen non dago agortua, Bildu bide bertatik dator 30 urte pasa ondoren konturatu dira parlamentuaren eta borondatearen bitartez lan egin behar dela eta ez indarkeriarekin.Horiek bai agortuta dagoezela.

36. Zuen herri programa irakurri ostean, ikusten da oraindik ere eraikin faraonikoak egitea dela zuen politika. Ez al duzu uste krisi garai honetan, herritarrak behar biziak dituzten garaian, horrelako obrak albo batera utzi behar direla? Lehentasuna ez al da oinarrizko beharrei erantzutea?
Laura

Gure lehentasuna langabezia da eta hori programan argi eta garbi dago, ekimen zehatz eta potentearekin.
Beste proiektu horiek Azpeitia modernizatzeko pausoak bezala ikusten ditugu.Aurrera begira egin behar da ere.

37. Soreasuko parkinak ez du funtzionatzen. Jendeak ez du hara kotxerik eramaten. Oso kotxe gutxi aparkatzen dira han. Hori ikusita ere, zuek plazan eta epaitegi aurrean parkinak egitea proposatzen duzue herri programan. Zeinentzat, kontuan izanda Soreasun jendeak ez duela erosten, eta ez duela aparkatzen?
Julen

Horrekin konturatuta gaude eta astertzeko kontu garbi bat da.

38. Epa! Atea dezuten progandan, plazako oinezkoentzako proiektue, oso idea ona iruitzen zait. Baino nun dao plazaberdurie? lur azpiyen? eo eskailera batzuk iyo ber ditugu?.eo Soreasuko edifiziyo moderno horta pasaber gaituzue eo?.nun dao??..ez det ikusten!
Maite

Maite,proiekto hori oso aurrerakoia da.Mesedez aurreko azalpenak irakurri gai hontaz.Eskerrik asko

39. Zaharraren egoitzari buruz, zer egingo zenduke?
ottaca

Programan agertzen dena oso garbia da.
Herri galdera egingo nuke jakiteko SanMartin egoitza handitzeko edo berri bat egin esklabetan.
Gu prest gaude erantzuna jakiteko.

40. nola konpondukozenduke zaharraren arazoa?
ottaca

Zori onez gero eta gehigago bizitzen gara. Nire gurazoak arazoak dituzte baina etxean bizi nahi dute.Bestalde guri dena eman ziguten, orain guri tokatzen zaigu pizka bat ematea.
Horregatik nire apustu nagusia etxean laguntzak ipintzea da.
Bestalde egoera horieta irtsi baino lehenago, zahartzaro aktibo baten aldekoa nahiz. Udaletxeak talde desberdinekin sakon hitz egin behar du.

41. Inaxio Urian hilketa nola artu zendun? zer zuposatzen zuen Azpeitirako?
ottaca

Ez zen santua,denok bezala, Azpeitiar normal bat eta "menu del dia" jatera zijoala erahil zuten.
Azpeitiko alkateak ez ezer esatea lotzagarria iruditu zitzaidan.
Orain papela firmatu dutela eta beste era batera pentzatzen omen dute esaten dute.Auskalo.
Azpeitirako zuposatzen zuen ANVrentzako Azpeitiar de 1ª y de 2ª dagoezela.

42. Nundik nola ikusten dezu Azpeitin etorkizuna gasteentzat?
ottaca

Erantzun diat lehenago.

43. Bariantea beharrezkoa alda? ezalda tunelitis bat zuen buruan?
ottaca

Bai, Azpeitiko trafiko dena Sanjuandegiko rotondan pasatzen da. Kutsadura eta ilerak izugarriak dira, hortako egin behar da saihesbidea.Ingurugiro arazoa da Azpeitian.
Niretzak nahigo nuke Azpeitia Azkitia metro baten bezala, lur azpitik izango balitz, baino hori ezineskoa omen da.

44. Zergaitik zartzen zera alkate nahian?
ottaca

Ez dakit zer esan nahi duzun.

45. Azpeitik badu etorkizunik?
ottaca

Jendean eta teknologian inbertitzen badugu bai, bestela ez.
Enpresak eta ekimen pribatuak ekartzen du higidura eta martxa eta beste herriak gure aurretik daude, Azkoitia barne.

46. Ukaezina da herri honetan gzteek egin ohi duten lana, eta garai bateko aurreiritziei (zure diskurtsoak orain 20 urtekoa eman arren) buelta emateko gaitasuna erakutsi dute (festa batzordearen lana, gaztetxe eta asanblada, auzoetako...). Zure alderdiak muxutruk burutzen diren hainbat ekimeni oztopoak jartzearen fama irabazia du. Nola kendu zama hau gazteen ikusmiran? Zer egiteko asmoa duzu elkarbizitza ahalbideratzeko? Alderdiko alde gogorra zarela dioenari zer esango zenioke?
gazteren bat eo

Zori onez gazteak gauze anitz eta zabala da.

47. Hire alderdiak 32 urtean agindu dik udalean, baño lehen etzegoen usai txarra, kiratsa, ekarri dik, edo utsi dik ekartzen,herrira. Noiz itxiko dek Lapatx? Bastida pentso fabrikako kiratsan kontra zer neurri artuko dek?
Pufff

Azpeitiak hondakinekin nahikoa egin du. Lapatx itxi egin behar da. Piensos Bastidak normatiba bat bete beharko du Corrugados bezala eta hortan zorrotzak izango beharko dugu.

48. Zer deritzozu herritarren parte hartzea sustatzeari. Eta erantzuna ongi bada, zergaitik zure taldeak musutruk herriaren alde lanean dabiltzan eragileen proposamen guztiak oztopatu eta alboratzen ditu berauei lagundu beharrean? (eta, mesedez, ez esan ez denik horrela), zergaitik hartu dituzute herria urteetan lotu dezaketen proiektu eta erabakiak zeuok bakarrik? zertara dator herria zeuen partidutik eta zeuen erarara soilik gobernatzeko gogobizi hori? eta elkarlanari beldurra? zergaitik zarete horren itxiak zeuona ez den guztiarekin? Eskerrik asko.
Ainhoa

Azalpenak badituzu. Eskerrik asko.

49. ta zuek proposautako parke hoyek iñ ezkeo, azokie ta hainbat herri afai/bazkai noa jungo liezke? ta xanjuandein, barrakak eta rallytako kotxiek?
herritarra

Eta non dago arazoa gauze horiek egiteko?

50. Mahai-inguruan esan zenuen, gutxi gora behera,kultur politika udaletxetik egin behar dela, eta ez duela kultur-Mahaiak egin behar. Hau da ez dutela kultur taldeek zer esanik hor (ze nik dakidala Kultur Mahaia herriko kultur taldeek osatzen dute, besteak beste), beno hitz egingo dela kultur mahaiarekin baina... Benetan uste al duzu udaleko teknikariek eta zinegotziek herriko kultur taldeetan dabiltzanak baino hobeto egin dezaketela hori?
Izaskun

Nik ez nuhen hori esan. Esan nuhen kultura gaia oso garrantzitsua dela subkontratatzeko talde bakar bati.
Azpeitiko nire iritziz ez du behar intermediariorik Azpeitiko kultura gaiak emateko. Horrek ez du ukatzen mahi kuturalaren lana, indartu egingo luke.

51. Kaixo. Berriz irabasteko papeletak dazketzute. Nere galdera honakoa da: hurrengo festetako liburuxka beingoz, euskaraz eta erderaz etorriko da idatzita, edo ta beti bezela dena euskaraz eta zezen tarifak bakarrik erderaz...???...nik ez dakat arazorik, baine nere lagun asko eta asko arazoak dituzte letzerakoan, beraiek impostuak berdin berdin ordaintzen dituztela diote...berdintasuna eskatzen dute. Nola egongo da idatzita zeuen festetako hurrengo liburuxka???...bestalde, Etxebeltzeko VPO etxea tokatu zitzaien herritarrei, batzuek uain dela 3ute tokatu zitzaien herritarrei, zerbait esateko dakazu???...informazio zero eduki dute...ez duzu uste lotsagarri geldiu dela azpeitiko udala asunto honetan???...nere ustez bai.
Noel

EAJak etxe beltzeko talde batekin hitz egin zuen normaren arazoak gainditzeko. Plan A+B aurkestu zuen eta orain dela bi urte ANV+EA+Aralarrek beste plan ba ezarri zuten urtebete baten martxan egongo zela. Denbora pasatu da eta hori , guk esan genion bezala, ez da hala izan.
Gu udaletxera iristen baldin gara, arazo juridikoak zuzenduta geldituko dira eta zuzenduta urte hauetako arazoak behin betiko.

52. Zenbat pertsona liberatu, eta zeintzuk izango zerate, alkatetza lortu ezkero?
Xajuandegiko doctor hause

Ni ez nahiz liberatuko, hasieran. Ez dut sinisten alkate presidenzialistarekin eta talde eraginkor bat eratuta geldituko da.Horrek guk dauzkagun gazteak kudeaketan murgilduko dira eta udaletxea eraginkorragoa izango da.

53. Gernikako ituna zergaitik ez duzute zinatu?
Bakartxo

ETArekiko gauzak oraindik garbi ez dagoelako.

54. Zer diozu ezaldi hauei?:"Dena nahi dut eta orain" , "imaginazioa agintaritzara" , "benetako demokrazia orain" . "dirurik ez da falta , lapurrak daude soberan" "ez gaituzue ordezkatzen"...
Ordezkokrazi

Ederrak baino beste batzuk badaude ere.Banko de santander el banko de todos, protestas y propuestas..e.a

55. ba al duzue proiekturik Basazabalntzako?
teo

Begirada bat eman diogu eta propuesta garbirik ez dugu ikusi. Hartan jarraitzen dugu.

56. Azpeitia azpeitiarrekin, zurekin,elkarrekin da Azpeitiko EAJ-ren kanpainako lerroburua. Udal lehiaketa irabazi ondoren Sanagustin Kultur Mahaiak kudeatuko du. Gure inguruko herrietan (eta hurrunagoetan), eredugarritzat hartu da, herritarren eta Udalaren arteko elkarlan hau. Zeuek ere proiektua ona dela onartu dezute, baina... Zer joera hartuko dezute, lagundu proiektua ongi atera dedin? edo ta oztopoak oztopoen gainetik ipini? Azpeitia azpeitiarrekin edo Azpeitia beti gure erara? Ta erantzuna laguntza eza bada, azken galdera bat: nor zarete ba zuek Kultura arloan herria egiten ari den lan bikaina oztopatu eta baldintzatzeko? (Gogoratu: kultura herriarena da eta Azpeitian Kultur Mahaiak oso ongi ordezkatzen du herria, talde politiko guztiak barne)
Miel Etxaniz

Ez dut uste hain urruti gaudenik.

57. Kultur Mahaiko 25 talde hoietako kide bat nauzu Jexux. Lehengoan Sanagustinen izan nintzen zuen mahai ingurua ikusten. Esan zenun Kultur Mahaiak udalantzat "konsultiboa" izen behar dula. Barkatu, igual ez zaude enteratuta izengo baina Kultur Mahaiak ez du udaleko kultur politika erabakitzen. Udaletxeko gehiengoak hartzen ditu bere erabakiak, hori bai herriko iritziak ikusita. Prest al zaude herriko iritziak kontutan hartzeko gero zure erabakiak hartzeko?
Miren

Bai.Nire galdera, ¿Nola hartzen duzuen herri iritzi hori?. Interesgarria, ezango didazu nola den hori.

58. Zergaitik ez dituzue herri galdeketak antolatu?
herrigaldeketak

Azalpenak lehenago eman ditut. Eskerrik asko

59. herriko berdegune guztiak kendu dituzue,orain saihesbide magiko hori egitera zoazte.hain beharrezkoa al da?ez al da hobe zerbitzu publiko gehiago jartzea herria errepidez josi beharrean eta baserritarrak bakean ustea,beraien lurrak izorratu gabe?herri guztia puskatu duzue eta orain baserritarren lurrak jatera zatozte?nahikoa da.
herritar bat

Ez dut uste hala denik baino entzuteko prest gaude edoizen aukera.

60. Bilduk atera ditzazken emaitzek bildurre emate al dizube?
Azpeitiar bat

Ez, Azpeitiarrak hala erabakitzen badute.

61. Sanagustinen kudeaketie zeba nahi dezute udaletxien esku eotie, eta ez kultur mahaien esku?
Preokupauteko bat

Argi eta zabal hitz egin dut. Eskerrik asko.

62. Kaixo! neri gustauko litzaidake jakitea, zuen alderdiak kasu hipotetiko baten alkatetza lortuko ez balu, oposizioko zinegotzi bezala jarraituko al zenukeen? Hala, dimisioa aurkeztuko zanuke, zuen porrota onartuz, eta oposizioan lau urte ez pasatzeko? Eskerrik asko erantzuteagatik.
Azpeitiar leiala

Ez, opozizioan egongo nahiz eta EAJk beste talde bat hobeago eratuko du.

63. Krisi garai gogor hauek pairatzen ari garen herritarrok, jakin nahi degu, ea zenbat kobratzea pentsatzen duzun zeure soldata alkate aterako zaren kasu hipotetiko batean?
Azpeitiar leiala

Nire ideia ez da liberatzea, baina hala izango balitz EUDELek esaten duena.

64. Aurten 19 urte in ditut ta lelengo aldiz botatzea nijue. jakin nahi det zer iritzi daukezun azpeitiko gaztetxiei buruz ta berauek antolatzeituben ekintzai buruz, eske zuen programan ta elkarrizketatan eztet ezerre topau beaien ingurun, nahiz eta gaztiek pillotan aipau. mertzi
Gaztetxo 19

Hasieran azalpenak dituzu.Eskerrik asko.

65. kaixo! Nire galdera gipuzkoako foru aldundiaren ingurukoa da; ze iritzi daukazu, naiz eta bilduk gehiengo absolutua lortu, PP edo PSOe-rekin koalizioa osatzearen inguruan? urkullu jaunak ez duenez hau erantzuteko ausardiarik izan zeuri galdetzea bururratu zait.Eskerrik asko!!
herritar bat

Baldin eta Gehiengo absolutoa lortzen baduzu.....zuk erantzun duzu.

66. Aupa Jesus: Azpeitia EAJren ingurukoa izan da betidanik, baina ANV-EA-Aralar agintzen egon zirenean herrian sentsazio oso ona sortu zuten, kudeaketa egokia eta gardena. Uriaren hilketa onartezinak dena hankaz gora bota zuen, baina oraingo egoera politikoan ez duzue uste EAJ indarra galtzen joango dela Azpeitian?
Norah

Ez dut uste, Bilduk azkenean PNVk onartzen zuena horain dela 30urte onartzen du.

67. kaixo jesus. ni xanjuandeikue nauk eta galdera bat, zuek irabazte bazue ta juzgau ondoko aparkamento subterraneo hori egunen baten ite baldinbazue, pagau inberko alda bertan aparkatzeko?
estokolmoko bat

Eroskikin hitz egin beharko diegu.Eroskiko bezeroek orain dohain dute.

68. kaixo nik berdura plazan arrandegi bat dut eta zuek egin duzuen proiektuan berdura plaza ia desagertu egiten da. aterpe bat bakarrik agertzen da. zer gertatuko da nire arraindegiarekin? eta dendariek antolatzen duten stock azoka nola egingo da? eta beheko harategiarekin zer gertatuko da?
arrandegiko jabea

Proiktu hori denan adostazunarekin abian jarriko da.Beste ideia batzuk badira ere eta interesgarriak dira.Corrugadosen papera garbi glditu behar du, hori proposamen bat da, gure atrebentziarekin.

69. zer iruditzen zaizu ertzainek egiten dutena, gai politikoen inguruan? atutxa eta balza pnvkoak ertzainei agintzen zietenean biolentzia handia erabili zuten
bat

Ertzainek bere lana egin behar du, nire ustez.

70. iepa! zein egitasmo daukek gaztetxien inguruen? harremanak sendotzeko asmoik ba al daukek gaztiekin? elkarlaneako egitasmoik bai?
julen egiguren

Bai.

71. "Guk ere baditugu Euskal Herrirako proiektu handiak, eta ez dira hormigoizkoak", Martin GAritano. Zuek ba al dezue hormigoirik gabeko proiektu haundik? Ez altzaizu iruitzen eztala plazan, ta epaitegi aurrien proposau dituzuen proiektu hoiek eiteko momentue?
Yolanda

Yolanda, zorionak. Denon arten zerbait irtengo du eta.Momentu guztiak dira onak zerbait proposatzeko, ezer ez proposatzea da zuen arazoa nire ustez.

72. Herritar asko ta asko hillabete bukaera larri alleatzeien hontan, zuek proiektu haundiyek ta garestiyek prometitzen. Ez altzaizu iruitzen herritar hoyekiko errespetu falta izugarriye?
Julen

Gure lehentasuna lana da. Argi dago gure adierazpenetan eta ekintzetan.

73. Atsaldeon,zein izango da zuen jarrera San Martin egoitza,jakinda plazak limitatuta daudela eta irtenbehar bat eman behar zaiola , eta bere inguruarekin? Eskerrik asko.
azpeitiar bat

Berritu eta handitu Azpeitirrak nahi badute.

74. kaixo, azpeitiko udalak gurekin elkartu nahi izen duenien ez deu oztopoik jarri, gañea jakinda gauza txarrak gerta dinien bakarrik akordau izentzeatela gurekin. Gure aldetik berriz, gazte asanbladatik luzautako deyei (etxebizitza politikaren inguruan, diagnosia burutzerakoan...) udaletxeko alderdi politiko askok beti paso ein izendebe, zuenak barne. Zuk zer diozu honen inguruen? Aurreantzien zure iritziye gaztien aurrien azaltzeko erantzunkizune hartzen al dezue?
azpeitiko gaztetxie

Azalpen ugari dituzu hortaz. Eskerrik asko.

75. Entzun dut atez ate joan zarela zure aldeko botoa eskatzen eta bildun aurkako kanpaina egiten aldi berean, justua al da alkate izateko aurkeztu eta jarrera hori hartzea?? hau al da zure elkar lanerako gogoa??
neu

Ez dakit zer esaten duzun. Hori ez da hala. Eskerrik asko.

76. Juan Karlos Aizpitarte 'Paterra' herritarrak bere zigorraren hiru laurdenak beteta ditu, eta oraindik ere kartzelan segitzen du. Zu alkate bazara eskatuko al duzu hau aske uzteko? Ba al duzu beste azpeitiar preso politikoen egoeraren berri?
Josune

Patterra nire adinekoa da eta aspalditik azagutzen dut. Bernardo hil zena ere bai, Danonan elkarrekin lan egin genuen.
EAJren iritzia, denon gizaeskubideak errespetatzea da berak ez egin zuen bezala.

77. Kaixo!Egunontan Espainiar estatuko hainbat hirietan eta Donostia ,Gasteiz eta Bilbon bertan hainbat protestak gaur egungo politikarien aurka, aldeketa politiko ekonomiko eta sozial bat eskatuz. Islandian isilean (Europako oso hedabide gutxik heman dute honen berri)eman den iraultza bat bezalakoa eskatzen ari dira (banku, enpresari, politikari...en aldaketa eskatuz). Partidu handiei, zuei tartean, botoa ez emateko eskatzen dute.Zer iritzi duzu honi buruz? Zergak eta tasak ere inguruku herrietako altuenetakoak dira, zer iritzi duzue?aldatzeko asmorik?Pixka bat bustitzeko eskatuko nizuke eta ez adarretatik joatea
gazte bat

<Espaini mailan ¿Gu handiak al gara?.Eta Europa mailan?.
Protesta jatorra da, nire iritziz, nire lektura beste bat da eta dijoa nola krisi aldi hau sortu dutenek ez dituzte pairatzen bere erabakien ondorioa eta ez beste denok. Agian lektura hau zeatzago iruditzen zait. Baino dena den ikuspegi bat bakarrik da zurea bezala.

78. Gehiengoa atera ezkero, nola banatuko dituk sailak? Hau dek, Ze zinegotzik eramango dizkiz zer gai? Zenbat liberatu?
Dani

Aurrenengo hauteskundeak gero gerokoak.Plan bat daukagu eta ezan dudan bezala talde eragile baten bitartez udaletxean lana egingo dugu.

79. Kaixo Jesus Zergatik egiten dezute ondorengue? 35 urte dauzket eta oain arte inoiz etzintudan kalien ikusi, oain berriz azken hilabete hontan iye egunero topatzen zaitut kalien. Nola laike hori? Oain arte biziye Azpeititik kanpoa in eta oain berriz kaletik ertengabe egune?
Leire

Leire, ez da izango gaur arte zuretzako invisible izen nahizela eta orain ez?.

80. Aupa Hi Jesus alkate izatea iristen bahaiz, Errazkinek intzun mouen hire soldatie bajatzeko prest al hago? Zenbat kobrauko huke? Nik pertsonalki gaizki ikusiko nikik eundoko dirutzie kobratzie. Erantzun gero eh!
Andoni

Ez dek nire idea. Nire soldata unibertsitateko irakasle arrunta batena da eta izango da.

81. Kaixo, hi Erlon zuen arteko eztabaidie ikusten eon nauk eta hire euskeriatik zerbait esan nahiko nikik. Usteiat hire euskerie oso erdaldunduta daola eta berriztapena ber dula, esto! dek hire hitz gustokuna eta hainbat hitz erderaz esaten dituk. Nere ustez herriko ordezkariyek euskera jatorra euki ber diabe, beraz badakik euskaltegira buelta batzuk in.
Euskaltegia

Paroan geratu nintzenean euskaltegin egon nintzen nire euskera hobetzeko, Jaimek asko erakutzi zitzaidan. Bestalde, ez diat arazorik Azpeitiar batekin hitz egiteko eta nire fuertea matematika fuzzy dek, euskaras ere ematen diat unibertsitatean.Hortik aurrera filologoa izan behar baldin badu azpetiko alkategai batek.. , eskubide osoa daukak hori pentsatzeko.

82. Hire inguruko pertsona bat nauk. Azpeitia, azpeitiarrekin, elkarlana, harremanak, elkarbizitza, etab aipatzen dituk. Baina bestalde heuk nahi dituken proiektuak inposatzen dizkiguk (talde barruan ere bai), etxebizitzak eta konstruktorak, bariantea, aparkalekuak, sanagustinen kontra eginez, soreasu ixkutatuz,.. Zein dek hire benetako egia? hik uste dek herriak beste Bastida bat onartuko duela? ez al diagu hobe gauzak beste era batera egitea?
Joxe

Ez nauzu ezagutzen.Eskerrik asko.

83. Kaixo jesus! HAUTESKUNDE AURREKO ASTIEN, herriko zati batzuk asfaltatzen ai zeate, erdi kalien bi urtien ikutu gabeko lekuen galtzadie jartzen ai zeate ta beste herriko hanbat pareta, jardin eta txoko re txukundu dituzue. Nahiko estrategi eskasa dala ez altzaizu iruitzen? Azkeneko astien hori itiek botuek irabazteko ala jendien aurrien parregarri gelditzeko baliyo du?
ieup

Zure iritzia da. Errespetagarria baino zurea.

84. Politika industriala: azkoitin BOST industrialde egin eta bete dizkie, kanpoko enpresak erakarriz (hayek xanuek edo espabilauek?). Hemen, 30 urtien, eta hire alderdiyen gidaritzapean, Anardiko industrialdie bakarrik egin dek, eta bertan ere saltzeko arazuekin (gu azkarrak edo ezerezak?). Orain sinestu behar diagu zuen ekonomi susperketan duen abileziaz?. ...Joder, animatu nazak, ez baidiat garbi ikusten.
Ramon

Nahiko zabaldu nahiz hontaz baino, larre-larrin ez badugu martxan jartzen non jarriko ditugu enpresa horiek?.Azkoitiak aurrea hartu digu eta tokatzen zaigu espabilatzea, bestela ez da inork etorriko,okerrago aldegin egingo dute.

85. Gaur egun oindik mantentze al dezu zure aurkezpen ofizialien esantzenuna? Hau da, gehiengo absolutuen bille zuezela?
Noemi

Azlpen nahikoa daude.Eskerrik asko.

86. 24 urte, ikasketak dizkiat, eta oraindik ez diat mille eurotik gorako irabazirik izan. Alderantziz, udaletxeko langile(?) asko ikusten dizkiat goiz erdian lana utsi eta bere erosketak egiten, harakindegian, okindegian, kafetegian... Sei ordu t'erdi egunean, lahostiako jornalakin(nerea konparatuz) eta oraindik ere kejau. Zenek kontrolatzeitu? EZ DEK JUXTUA. Herritarrei burla baino. Produktibitatea hobetzeko Udalean,zer neurri hartuko dituk?
Potrotaino

Momentu honetan denak funtzionarioa izatea nahi dugu. Hala jarraitzen badugu gure gizarteak irteera zaila izango dik.Langilearen balorazioa hobetu egin behar da eta udaletxeko langileak bereaien eginbeharrak beteko ditu, denok bezala.

87. Zertan oinarritu zarete zerrenda egiteko orduan? Kalean esaten denez, zerrendan agertzen diren izen batzuengatik botoak galduko dituzute... Horren konsziente al zarete? Eskerrik asko.
Leire

Azalpenak eman ditut, baino uste dut talde sendo bat daukagula.Eskerrik asko

88. Zerrenda osatzerako orduan zailtasunak izan al dituzue? Anaia eta bere emaztea sartu dituzu zerrendan...7garrena eta 8a ama-alabak dira...
haritzetxaniz

Nahikoa esan dut.Eskerrik asko.

89. Bildurekiko jarrera zorrotza izan duzu kanpaina guztian zehar, alkatetza ez lortzeko beldurraren ondorio dela deritzot. Batzuetan ordea errespetua galtzeraino zuzendu zara (30 urte atzeratuta daudela esanaz adibidez), alkategai batentzat ezaugarri negatiboa. Alkate irteten bazara zer jarrera izango duzu "30 urte atzeratuta gabiltzanokin"? Azpeitiko herritar guztion alkate baiño, batzuen alkate izateko itxura duzu jarrera horrekin?
Galder

Ez dut hala izan denik, baino zure iritzia da.Eskerrik asko.

90. loiolako abinidan, biribilgune berria egin den inguruan, ez da azpiko pasabiderik egin. eta ezkerraldean auzo berri bat sortuko dan horrekin, ikastolara, olatz auzora, azkunera... joateko modua murriztuta geratuko litzateke. gainera, auzo berri horretatik, sanjuandegirako zubia jarri behar badute, zergatik ez beste aldera azpiko pasabide bat? alkete irtengo bazina, zer proporatuko zenuke?
anonimoa

Bai borobila, lehenago hontaz hitz egin dut. Eskerrik asko.

91. Kostatu zitzaizuen herrian gaztetxe baten beharra onartzea, gazteek izerdi, diru eta espetxe zigorrak jasan zituzten berau lortzeko. Orain 6 urte pasa dira zutik dagoenetik, eta nire galdera hau da; Zer iruditzen zaizu orain arte Azpeitiari eskeini dion guztia? Benetan merezi al zuen hainbeste oztopo?
Iker

Iker, hasieran hitz egin diat gai hontaz.Eskerrik asko.

92. Egia al da Iñaki Errazkin lanetik bota zenuela, bera Ganbileko enpresan LABeko delegatua zenean?
Jon

Errazkin eta nire arteko gai interesantea izan zen.Ondo ezagutzen gara biok, aspaldian ez dut ikusi.

93. Kaixo.Legeladi honetan azpeitiko alkate hautetsita irtengo bazinen, eta hirigintza zuen esku gelditu ezkero, EAJk abenidatik gelditzean dana etxez josteko asmue aldakezue?ze preziotan ta zenentzako?ez al da hobe hutsik dauden etxien alokairu sustatzie?mesedez busti galdera erantzuteakon.Eskerrik asko
batenbat

Sanagustinen esandakoagatik, bilduk eta guk ideia berdina dugu gai hortaz.220etxebizitzak terreno nagusientzako eta beste dena 8 Ha gehi esklabetako konbentoa Udaletxearentzako.
Lur horrek aukera ematen du beste gauzak egiteko eta horien arten partaidetza kooperatiboa etxeak egiterakoan.Orain dela 30urte halakoak egin ziren Azpeitian arazo berdin baten aurrean.

94. Izarraitzen Guardia Zibil ugari dabil egunotan. Honen aurrean zerbait egiteko asmorik? Edo ondo iruditzen zaizu Guardia Zibilak hor zehar ibiltzea?
Jonmi

Ez dakit zertaz hari zaren.Eskerrik asko.

95. Mahai inguruan esan zenuen kultur politikak Udalak eta politikoek zehaztu behar dituzuela eta kultur mahaiari ez diozuela ahalmenik emango. Zergatik diozue halako beldurra herritarrei gauzak egiten uzteari? Madril, Bartzelona, Donostia, Bilbo eta hainbat hiritan egunotan protestan ari diren herritarrek hori eskatzen dute. Horiek ez dutela arrazoirik uste al duzu?
Leire Epelde

Leire, gai honen azalpenak eman dizkizut lehenago. Eskerrik asko.

96. Gipuzkoarako EAJ-ri bozkatzeko asmoa du, baina herrirako uste dut Bilduk zuena baino zerrenda hobea atera duela. Zuen zerrendako kide asko polemiko xamarrak iruditzen zaizkit, kontu ilunak dituztenak. Zuk esango didazu zerrenda oso prestatua aurkeztu duzuela, badakit. Baina benetan uste duzu zuen zerrendak herrian harrera ona izan duela? Eta PNVkoen artean?
Jeltzalea

Zure iritzia da. Eskerrik asko.

97. Gaur bertan epaitegiek arrazoia eman diote Hernaniko udalari atez ateko kontuan. Ezagutzen duzu atez ateko zabor bilketa nola doan? Egon zara Usurbilen, Antzuolan, Hernanin edo Oiartzunen bilketa modu hau ezagutzen? Ez bazara egon, joateko asmorik bai?
Jone

Ikasteko prest. Hobeago baldin bada laister ikusiko ditugu abantailak eta onartu egingo dut.

98. Erabiltzen duzu bosgarren kontenedorea?
Konten

Bai

99. Egia da alkate bazara Gaztetxea itxiko duzula?
Gazte

Ez dakit nondik irten duen komentario hori.
Azalpenak hasieran. Eskerrik asko.

100. Egia da alkate bazara Gaztetxea itxiko duzula?
Gazte

Eskerrik asko.

101. gure herrian gazteak 13-17 urte bitartekoentzat gauza gutxi ditugu, asko lokaleta eta beste asko noraezean, ba la duzue plangintzarik adin eremu honentzat??
MAIALEN ORBEGOZO

Udaletxean ekimen bat dago jakiteko lokal mota hauen zenbakia. Ondoren astertu egin beharko da gai hau.

102. Hi, ez al haiz nazkatzen oain 20 urteko diskurtsuekin? Zenbat gazten botue jasotzeko aukerie ikustek holako astakeiekin? Danak eboluzionatzen ta PNV alde tradizionalenien estankauta daola ez altzak iruitzen?
gaurko tipo bat

EAJak, oraingo diskutsoa du.Eskerrik asko.

103. Alkate izandakoan, zein izango da zuen lehen erabakia?
txikito

Etxe beltzeko arazoa konpondu eta Azpeitiko enpresariekin hitz egin.

104. etxera heldu zaidan programan photoshop asko eta idea gutxi ikusten ditut. Zuen proiektuak, H1!-ekoen antzera, obra faraonikoak al ditu oinarri? Hori al da politikariok gaur egun hainbeste aipatzen duzuen "austeritatea"?
olatz

Azalpenak emanda ditut. Eskerrik asko.

105. Kaixo! Hautagai guztien elkarrizketak irakurri ditut, eta gogorrenak eta konfrontazioarako gogo haundienak zureak eraskuten ditu. Garai bateko Ezker Abertzaleren zantzua ikusten dut zure hitzetan, konfrontaziorako gogoa eta elkarlanerako ezetza. Aldiz, Bilduk elkarlanaz eta besteen proiektuak errespetagarriak direla esanez hitz egiten du bein baino gehiagotan. Agur!
J. Ramon Arrieta

Ez dut hala ikusten.Eskerrik asko.

106. Garraiobide publikue bultzau ber dala esatek. Bariantien proiektuere hor ziok, ez al da pixkat kontradiktoyue?
Nineu

Errealitateak ematen gatu 16000 higidura daudela egunero Az-AK artean, kutsadura eta ilerak izugarriak dira egunero lau aldiz gutxienez bi herri artean.
Bestalde gure harremana kotxearekin aldatu egin behar poliki,poliki.Eta hori garraio publikoa da gakoa.

107. ze iritzi duzu bariante berriari buruz? beharrezkoa al da eta ala bada nondik joan beharko luke?
baxerri

Proiektu bat dago eta azalpenak udaletxean eman ziren. Oraindik hobetu dezakegu denon artean.

Agurra

Luzea izan da baino apalagoa izatea ematen zaitu hain iritzi desberdinak dagozenean Azpeitiar artean.Gertatzen dena gertatzen dela EAJtak Azpeitiarrekin lan egiteko beti prest egongo da, gaur eta bihar.