Juan Karlos Arellano

uztarria.com1 2011ko mai. 18a, 18:00
Juan Karlos Arellano
Maiatzaren 22ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategai guztiei elkarrizketa digitala egiteko aukera eskaini die Uztarria.com-ek. Aralarreko zerrendaburua Juan Karlos Arellano da, eta Aralarreko herrirako dituen asmoez-eta galdetzeko aukera duzu hemen.

1. Herriko gazteen artean droga gogorrek leku garrantzitsua hartu dute, hachis-a eta marihuana adiña prezentzia hartzen ari da kokaina, ketamina... Arazo sikologikoekin gero eta gazte gehiago ditugu, erreakzio txarrekin ingresoak ere bai... Zer neurri bultzatuko dituzue udaletxetik horri aurre egiteko?
Igor

Drogen arazoa ez da gaurkoa, azpaldiko kontua da eta ez du,hasera batean, erantzun erraza. Dena den zenbait gauza egiten dira eta jarraitu behar da egiten . Ikastetxeetatik hasita eta gizartean txertatu beharrekoa da. Heziketa funtsezkoa da. Herbeeratako adibidea da esanguratsuena. Bertan droga "bigunak" legalak dira eta txikitatik heziketa egokia ematen zaie. Jarraitzeko adibide bat besterik. Lan asko dago dena den egiteko.

2. Aupa kaixo: Ze 4 urte udalien eman ostean, herrian ezagunagoa zara. Ezagunago izate horrek ligatzeko orduan laguntzen al du?
Jon Uria

Ez da ba esaten Euskal herrian ez dela ligatzen? ba nire kasuan egia esan ez, ez dut denbora gehiegi libre eta beraz momentuz libre sentitzen naiz.

3. Nafarroan denak batera aurkezteko aukera zegoen eta EA nabaitik bidali duzue ezker abertzalearekin akordio independentista duelako. Esplikatzerik bai ?
Ainhoa

Esplikazioak segun eta seinek ematen dituen arabera galdera ez dut uzte ondo dagoenik. baino saiatuko naiz erantzute.Ni ez naiz militantea, jakingo duzunez, baina informazioa lortzen saiatzen naiz.Hasteko esan nabai osatzeko garaian EA-Aralar izan zirela koalizioa osatu zutenak, batzarrek ez zuen bide hori hartu eta kanpoan gelditu zen. Ondoren EAJ atxikimendua eman zion koalizioari eta Aralar-ek EA horrela eskatuta Ezker Abertzale tradizionala konbidatu nahi zuen. Aralar-en uztez ez ziren baldintzak betetzen eta EAk nahiago izan zuen estrategia aldatu eta EAEn eramaten zuen bidea jarraitu. Azkenean ikusi da bata eta bestea NABAI eta Bilduk zer nolako bidea hartu duten. Baina koalizioa EA-Aralar zena haseratik. Bere letra errespetatu ez badute batak edo besteak ,,,, emaitza hor dago.

4. Zer eskaintzen dezute Bilduk ez duena eskaintzen? zertan bereizten zerate? zien da arrazoia bilduren koaliziarekin bat ez egiteko?
Haritz

Eskeini denak antzeko gauzak eskeintzen ditugu. Egiteko forman nik bereizketak ikusten ditut, nik inongo loturak ez ditut, libreago sentitzen naiz eta zerbait defenditzeko momentuan askoz ere egokiagoa iruditzen zait baldintza hori. Funtsean bereiztu ba orokorrean momentuz ondo definituta gaude. Bakarrik goaz. Bildu bi alderdi zeharo ezberdinek osatzen dute eta "independienteak" beraz ideologikoki garbi daugagu zer garen eta nora joan nahi dugun. Arrazoi bakarra bildun ez egoteko, ez garela inbitatuak izan. besterik ez.

5. Aupa, hi Aralarrek Azpeitin zerrendak osatzeko arazuek izan omen dizkik, egiye al da? Azkenien ze osa dituzue familiyen artien?
Jon Zulaika

Bai, eta ez dugu inoiz ezkutatu horrelakorik, gizarte hau normalizatzen ez den bitartean Guztiok izango ditugu arazoak zerrendak osatzeko.Eta familiyen artien osatu ditugula ba garbi dago. Gainera herri txiki hauetan horrelakoan sarritan gertatuko da.Oso endogamikoak garelako.

6. kaixo Aste batzuk pasatu dira baño idatzi zenun karta bati buruz zerbait geyo jakin nahi nuke. ematen zuen ez zinela aurkeztuko geyo. eta orain hemen zaude zergatik aldatu dezu zure iritziye. Eo ez nuen ulertu.
Maria

Bai, pare bat ilabete egia da. Nire barrua uzteko idatzi nuen eta ozenki adierazi nahi nuen edozein herritarrak izan dezakeen kezkaz hitzegiteko .Akaso ez nuen asmatu baina kezkak barruan gordetzea nahi ez nuenez ba idatzi nuen, nolabaiteko enpatia sortzeko alegia.

7. Aralar ezkerti ta abertzale gisa definitzeanez, pentsau aldezue bildukin batzie. Ez aldezu uste badala garaye euskaldun ezkertiar ta abertzale guztiyek batzeko ta danok batea lanien hasteko garaye.
Iñaki

Zalantzarik gabe.gizarte normalizatu baten barruan hori litzateke. Oraindik gure bideak paraleloki joango dira. Kultura falta zaigu eta denbora zenbait zauri sendatzeko. Batbateko kontua ez da.Dena den erakutsi dugu leku baten baino gehiagotan lana elkarrekin egitea ez dela ezinezkoa.

8. Orain ez dela denbora asko zuen txosten batean herrian piskanaka zezenketak kendu nahi zituzuela adierazi zenuten. Erabaki horren barruan zergaitik ez dira sartzen sokamuturra eta ahari jokoa ezabatzea? Herritarron nahiak ezabatu beharrean ez al zenukete alderantzizkoa egin beharko?
Manolete

Edozein debeku, argumentuz jantzi behar da eta horien artean garbi izan behar da zenbait krudelkeri lehen bait lehen kentzen badira hobeto.Kontua da egun batetik bestera horrelako debekuak ez direla efektiboak. (pentsa tabakoaren legeak zer sortu duen) Sokamuturra, egia esan ez da zezena korridetan bezala tratatzen, baina ez da denbora gehiegi pasatuko Europatik etorriko diren legeen arabera zenbait ohitura deuzestu beharko direla. Eta horretarako ere formak daude. Herriari kaso egin behar zaio, zalantzarik gabe baina dena ez da zilegi.

9. Loiolako hiribidean ez dago Esklaba eta Xanadu artean errepidea gurutzatzeko pasabiderik. Ikusita alde batean auzo berri bat sortzera doala eta bestaldean ikastola, Azkune auzoa, Olatz... daudela, ez dakit nolaz ez den unea aprobetxatu azpiko pasabidea(k) egiteko, Azpeitian beste hainbat lekutan dauden bezala. Bultzatuko al zenuke lan hori?
A. Muxika

Egia da, eta ez hori bakarrik, loiola-Azpaiti bidean ere eta loiolabideko auzo berria zabaltzen denean zebra bide bat besterik ez dago, eta hor pentsa zenbat jende ibiltzen den , korrika, oinez,ea. Zoritxarrez zenbait inguru diseinatzerakoan oinezkoak ez dira kontutan hartzen, badirudi egin behar delako egiten direla gauzak. Inguru horri zalantzarik gabe beste begirada bat bota behar zaio. Dena den rotonda hori hitzartuta dago hor joan behar duten eraikuntzen kontura eta oraindik ez da guzti hori itxi.

10. Kaixo! Ez dakit gure dendetan ditugun kartelak: "Kaleak irekiak nahi ditugu" irakurri dituzun. Zer diozu honi buruz? Alde zaharreko merkatariek gure lana arriskuan ikusten dugu, orain arteko erabakiak udal inposaketak izan dira eta alde zaharrean gauden merkatarion iritziak ez dituzte kontutan hartu. Gure ustez, udala, bizilagunak, tabernariak eta merkatariok elkar lanean adostasun batera iritsi beharko genuke. Zer proposamen dituzu alde zaharrarentzat?
Alde Zaharreko merkatariak

Zeuk erantzun duzu. Udala, bizilagunak, tabernariak eta merkatariok elkar lanean adostasun batera iritsi beharko genuke. Ez dago besterik. Dena den komentatzen dizut pare bat gauza. Dendariak kotxeak pasatzea nahi duzue, tabernariak mahaiak kanpora atera. bizilagunak bakoitzak bere arazoak...
Ba zerbait egitekotan oraintxe bartan.. goizean kotxeak libre, arratsaldean itxita. Elkar lana bultzatu adostu eta ordutegiak eta lekuak errespetatu eta oinezkoei ere bere garrantzia eman. Dena den alde zaharra indarberritzeko lan asko dago mahai gainean,eta komertzioa, Azpeiti osokoak badu zer eskeini eta zer esan.

11. Iñaki Uriben uztarriako elkarrizketie irakurri badezu behintzet, ze iruitu zatzu?'Ez iruitu bere idazteko modue danon gainetik eongo bazan bezela dala, gu baino geyo izengo bazan bezela...ta oso oso ikuspegi espainola daukela?
Mikel

Zer nahi duzu esatea. Ez datoz nire pentsatzeko erakin. Bakoitzak berea defenditu behar du eta modu horretan errespetatu gustau hala ez.

12. Lau urtetan, bereziki azken bitan, zentsura moziotik hona, Azpeitiak bizi izan duen blokeo egoera zer iruditu zaizu? Eroso sentitu al zara Uriaren hilketa salatu ez zutenekin elkarlanean bat eginda?
Marguello

Sarritan entzun dut blokeo hitza. Eta oraindik ez dakit zehatz mehatz zeri buruz. Gehiengo batzuetan oinarritu dira udalak osatu dituen erabakiak. Aurrekontuak aho batez, esaterako. Beste zenbait gauza ba aurretik hitzeginda zaudelako ba gure hitza betez. Beraz, ez dut uzte blokeoa egon denik. Gehiengoz onartu dira eta kitto. Elkarlanak ez du esan nahi besteen pentsamentuetara belaunikatzen zarenik.Edo ez daukazu, lagun, lankide, auzokide, dendari,funtzionario elkarlanean ibili zarenik. Errealitatea hau da .

13. Azpeitian zergatik eman behar zaio botoa Aralarri hauteskundeak pasatakoan Bildurekin bat egin behar baldin badu? ez al da hobe zuzenean botoa Bilduri ematea, eta kitto?
Bixente Zubia

Suposatzen dut jende askok horrela pentsatu dezakeela. Baina zeinek daki bildukin bat egingo dugunik. Aniztasunean ikusi behar da. Pentsamendu horrekin gure ezberdintasunak ez dira nabarmenduko. Nire uztez, Aralarri botoa ematea oso garrantzi haundikoa da.
- EAJ edo Bilduk ez duelako gehiengoa behar, ez da batere hona gehiengo absolutoak osatzea udal batean. Rodilloa edo blokeoa hor gauzatu daitekeelako.
- Aralar ek mahai gainean jartzen duena lana egingo duela eskeintzen duelako eta ez inongo argazki ederrik.
- Ibilbide argia erakutsi duelako azken hamar urte hauetan, Eta udal honetan ere erreferentzi ezberdin bat eman diolako.
- Aniztasunetik eta zabalkuntzatik lan egin nahi dugulako. Guztionkin eta guztiontzat.
- Bideak zabaldu behar direlako.
Gauza gehiago jarriko nituzke baino nahiko da.

14. Ba al dakizu herrian bolo-bolo dabilela zinegotzi bakar bat ere ez duzuela aterako? Hala gertatuko balitz, zertan huts egin duzu(e)?
Iñaki Odriozola

Bolo bolo asko daude. Batak eta besteak ere gehiengoa lortuko dutela. Ba hori da bolo boloa. Oso erraz hitzegiten dugula uzte dut. Eta gertatuko balitz ba herriaren nahia izan delako izango da. Ez dugu horren beldurrik inolaz ere.

15. Kaixo alkategai jaunok! (DENONTZAT DIJOA GALDERA). Lehenengo eta behin, ez dugu obra faraonikorik behar. Urolako Trena, burnia garraiatzeko ezezik herrietako biztanleeek ere goza dezaten,garraio publiko batek irabaziak eduki behar al ditu, martxan jartzeko? Dauzkagun autobusen ordutegiak ikusita, UROLAKO TRENA MARTXAN JARRIKO BALITZ, HERRIETAKO BIZTANLEEK GOZATU BEHARKO GENUKE, EZTA? EGIA DA, ZUMAIAN, TRENA HARTU BEHARKO GENUKE, BAINAN, BEDERATZI MINUTUTIK BOSTEAN,HAN EGONGO GINAKE, DONOSTIALDEKO METRO OSPETSU HORI LAISTER MARTXAN IZANGO DUGU, 2015EAN.KOTXEA ETXEAN UZTEA NAHI BADUGU, GARRAIO, GARBI, AZKAR,ARIN ETA EKOLOGIKORIK EZAGUTZEN? UROLAKO TRENA, ORAIN DENONTZAT, JADA! EZ GEHIAGO ADARRIK JO, JOSE MARI BASTIDA ARRIETA JAUNAK BILBOZALE AMORRATUAK NAHIKO JO ZIGUN ADARRA ETA.NEU ERE HANTXE IZAN NINTZEN MANIFESTALDI HORRETAN AZPEITIKO KALEEAK ZEHARTU ZITUZTEN HORRETAN. BENO, GUK ERE GOZATU NAHI DUGU DONOSTIALDEKO METROA, EZ DUGU HERRIA HANKAZ BEHERA JARRI NAHI, EZ DUGU SAIHESBIDERIK NAHI, UROLAKO TRENA IBILBIDE BERRI BATEKIN? OBRA FARAONIKORIK EZ! UROLAKO TRENA DENONTZAT, JADA!
asier osa oiartzabal

Urola trena bere garaian kendu zutenetik aldarrikapena hor dago. Egia da garai hauetan errazago gogoratzen dela baina pentsatzen den bere horretan jarraitu behar dugula. Lan serio bat egin beharko dugu.

16. Kaixo! Duda batekin nao, Bildu taldie azaldu baino lenuo Aralarri pentsatzen nion botatzie baino, zer diferentzi dao batetik bestea, azalduko ziezuke?..eta alkatetzako botaziyotan PNV eta BILDUk antzeko boto kantidadie eukiko balituzkebe, zeinen alde botako zenukete?..erantzun horrek asko lagunduko liguke dudatan gaudenoi.
Lorea

Botatzeko garaian egia esan hiru modutan bozkatu dezakezu (edo balditzatzen dira)
- bat. Buruarekin. erreflexio baten ondoren egiten dena hausnarketa bat egin ete gero.
- bi. bihotzarekin. Nahiz eta ez gustatu ba borondatea eta gertaera zuzenak bultzatuta.
- hiru. triparekin. Barruak esaten duenagatik. sarritan amorruz edo desesperazioz.
Ez dakin non kokatzen zaren. baina beste bati esan diodan bezala. Ezberdintasuna badaude. Gehiengoak ez dira onak. eta horren giltza izan gaitezke.

17. 24 urte espetxean pasa ondoren kalean utzi zuten baina egun gutxira berriz espetxeratzeko agindu. Huelvako espetxean izan dute orain arte, eta kondena bete arren beste zazpi urtez luzatu zioten espetxealdia. Ez al zaizu izugarria iruditzen pertsona honi espetxera itzultzeko eskatzea? Antton Troitiñoren kasuan Patxi Zabaletak esan zuenarekin bat egiten duzu?
Jone

Ez dakit zer esango zuen Patxik baina. Gaur egungo legeak ez dira egokienak eta gauza izugarri asko ikusi ditugu azken bolada honetan. Giza eskubide guztiak oinarri izan behar dute edozein demokrazian eta oinarri horienta legeak ere.

18. Kirol instalakuntzetan hobekuntzaik pentsau aldezue??ta herriko kirola ta kirolayek bultzatzeko laguntza berezik??
Pello

Kirol instalakuntzak txikiak gelditu dira, Azpeitian asko igo da bizi kalitatea era honetan eta egia da sarritan ikusten ditugula egunkarietan eta abar kirolari banakako batzuen emaitza onak. Saiakerak egiten ari dira bide horretan eta jarraituko dira egiten, zalantzarik gabe, laguntza bereziak zer diren eta zertarako diren oso zaila izaten da markatzea. Guk hitzarmenak proposatzen ditugu talde guztiekin eta hemen sartzen dira baita kirol taldeak. Ezin da utzi laguntzak ematea inongo azalpenik gabe.

19. zergaitik ari zarete Abertzalien elkarlaneako aukera guztiyei bizkarra ematen (Independentistak sarea, Adierazi EH, Gernikan eindako adierazpenak...) ???
Haritz

Ni ez naiz alderdi honetako afiliatu bat. Baina erantzungo dizut nire iritzi propioa emanez. Goian hiru aipamen egin dituzu. Ez ote da adierazpen, sare, akordio gehiegi. Bide bat markatzea nahiko zaila izaten denean. Gernikako akordioa hor dago eta oso garrantzitsua, baina hori kudeatzea izaten da zaila, aniztasunetik eta zabaltasunetik. Elkarren arteko lana behar bada elkarren artean egin behar da. Parte ez harzea bizkarra ematea bada, ba nire kasuan bizkar zabalak izango ditut, denera ez bait naiz iristen.

20. Alkategai guztiei zuzenduta: asmorik bai, Ermua-Azpeitia busa ordu gehiagotan luzatzeko? Eta Azkoitia-Zarautz-Azkoitia gauez Urolako Trena jarri bitartean? Burnia garraiatzeko bakarrik jarri behar al da martxan, garraio publiko batek errentagarria izan behar al derrigorrez? Behingoz, heldu adarretatik, eta Urolako Trena osorik, ibilbide berri batekin, Zumarraga-Azkoitia-Azpeitia-Zestoa-Zumaia, herriak zeharka ditzala. Biztanleek erreztasunak behar dituzte, eta ez oztopoak.
asier osa oiartzabal

Azpeitia oso gaizki komunikatuta dago egia da. eta honi aterabide bat bilatu behar diogu, bide berriak zabaldu , debabarrena, bizkaira eta gehiago. Horretan zalantzarik gabe garraio publiko sendoa ezinbestekoa da gizarte aurrerakoi batentzat.

21. zer diozu maietzaren 15teko mugimentuetaz?
ordeskakrazia

Egia esan oso interesantea da. Ikusiko dugu nola bideratzen diren. Egia esan ez dakit nola ez den lehenago lehertu hau guztia.Daukagunarekin jendea gehiago mobilizatu behar genuke. horrelako sinplea da. Baina zerbait egingo da eta mugimendu asanblearioa pizteko balioko duela nago.

22. Aupa Juan Karlos. Nik asko estimatzen dut azken urteotan egin duzun lana, baina Ezenarro, Abril eta hauek zergatik diote behin eta berriz boto utila zuena dela, eta ez besteena? Ez zaizu jarrera harroputz samarra iruditzen?
Norah

Politikoen eginkizunetan sartzen dela iruditzen zait (inherente al cargo) esango nuke. Beraiekin hitzegiteko aukera izaten dut tarteka eta egia esan gertutasuna isladatzen dute. Aintzanek batibat, Inaxiorena gertatu zenean bera etorri zitzaidan lehenik eta asko eskertu izan diot. Baina Fijatzen bazara politiko guztiak dira horrelakoak. Ez dut uzte ni horrela bihurtuko naizenik. Bestela esango didazue ezta?
Eta boto ulita, Azpeitian aniztasuna bermatu dezakeen botoa izan daiteke, gehiengoak apurtzeko eta zentzutasun pixkat emateko.

23. Azken lau urteotan egin duzun lanari buruzko uste bat dago zeharo zabalduta azpeitiarren artean, alegia, Ezker Abertzalearen morroi zintzoa izan zarela, konpartsa hutsa. Zertan antzeman da Aralar Azpeitiko Udalean izan dela? Zein ekarpen garrantzitsu egin dio Aralarrek Azpeitiko herriari?
Martin Garmendia

Ez duzu gezurrik esan, ni ere ezker abertzalekoa naiz beraz ez naiz inoren morroi ibili. Dena den ulertu dut galdera,agian galdera beste modu batera egin beharko litzateke, agian Aralar izan da Ezker abertzale tradizionalari zerbait markatu diola. Batek daki. Egia esan legealdi baten aurrean akordio bat lortu zen eta akordio horie geiago edo gutxiago aurrera eramatea posible izan da. hori morroi izatea bada ba... ez dakit. Ekarpen bat oso garrantzia eta akaso kontutan hartzen ez dena. Aralar en prezentzia bakarrik garrantzitsua da, Gauzak bermeaz egiteko aukera izaten dugulako eta eguneroko gauzei ematen diogulako garrantzia. Ekarpen garrantzitsua agian zentzutasun , eta zintzotasuna. (Badirudi oraindik ere adreiluaren mentalidadea dugual eta horrelako gauzak ikusi behar ditugula, proiektu haundia eta abar. hor ez gaitu inor harrapatuko.)

24. Ikusite Azpeitiyen hauteskundiek polarizaute eongo diela ez al zan hobeto zuek Bilduko parte izetie? Botuek hautagaitze batien pilatzearren esaten det
Ana Mari O.

Aurretik ere zerbait antzekoa erantzun det. Ez da ona gehiengoz osatzea udal bat.Funtzionamendua ez delako zuzena. Aniztasunetik lan egiteko aukera planteatzen dugu.

25. Merezi al zuen ezker abertzale tradizionaletik bereizteak Azpeitiko udalean egin duzuena egiteko? Berezi gabe ezin zitekeen egin lan berbera?
galder

Akaso arrazoia duzu. Baina indar metaketak ez du esan nahi dena kolore eta forma berdinekoak garenik. Adibide bat. Edozein herritar mugimenduk, aniztasunez funtzionatzen du ezta ba azken finean herriko parte bat izatearren guk ere gure aportazioak egingo ditugu. Pertsonalitate propioa badugulako. Eta aberastasuna ematen digulako.

26. Zerk bereizten zaitue Bildurengandik?
galder gehio

Beste bati ere erantzun diot. Bildu koalizio bat da eta gu alderdi bat. koalizio horretara ez gaituzte konbidatu.

27. kaixo jauan karlos. badirudi emaitza oso onen esperoan zaudetela, 2 edo 3 hautetsi ateratzeko itxaropenean. Ala ere, nik kalean entzuten dudana eta nik uste dudana da, ez zaretela konzejal bat ateratzera iritsiko. zer uste duzu? zer pronostiko egiten duzu?
gg

Iritzi pertsonalak direnez, zuk jakingo duzu zergatik pentsatzen duzun hori. Ni ez dut horrelakorik pentsatzen .Datu bat emango dizut,aurreko hauteskundeetatik jende gehiago hurbildu zait, papeleta eskaera gehiago izan dut. Beraz ez dut espero kontrakorik gertatuko denik.Beste kontu bat da zuk horrela nahi izatea, eta noski sinistea. hori baino zabalagoa naiz.

28. Bi kontu: -azpeitiko zuen listak ez du oso itxura onik ematen, zeren familia bereko kide asko daude eta adibidez uztarran 5 argazki soilik atera dituzue. Arazorik izan duzue listak betetzeko? -oraindik ETAren aurkako hitz oso zorrotzak erabiltzen dituzue, exigentzi haundiak egiten dizkiozue (zilegitasun osoa duzue horretarako) baina PSOErekin nahiko goxo portatzen zarete. Azken urtebete baino gehiagoan, dozenaka euskaldun torturatuak izan dira, beatriz etxeberria poliziak bortxatua izan zen, ertzaintzak zauritu ugari utzi ditu (azkenak arrasaten duela bi aste), presoak andaluzian jarraitzen dute baina badirudi aralarrentzat hori ez dela biolentzia. zer duzu esateko horren inguruan?
baita

Itxuratan gelditzen bagara nahiko pobrea da. Egia da zerrendak osatzeko arazoak izan ditugula eta kanpoko jendea sartu dugula gure zerrendetan, eta azpeitiarrak kanpora bidali. Gizarte normalizatu batek guzti hau ekidingo luke eta helburu horrekin egin behar dugu lan.
Giza eskubide asko urratu dira hamarkada hauetan eta ez dugu ahaztu behar bat bera ere. Horren aldarri ozena egin du beti Aralar ek eta bere horretan jaraituko du.

29. Patxi Zabaleta esan zuen Bilduk "defizit demokratikoa" duela? Ados al zaude?
Txikia

Berak jakingo du zergatik esan zuen. Lehen esan bezala politikoak gauza asko esaten dute eta sarritan kontestutik kanpo ateratzen dira. Ez naiz hemen inor defenditzen hasiko. bakoitza esaten duenaren jabe izan behar du. Niri gauza asko esan didate eta sarritan kasorik es egitea erabaki behar duzu.

30. Iep! Normala iruditzen ezker eta abertzaleko kontsideratzen den batek preso ohi bati bere burua entregatzeko eskatzea?
Aitor

Galdera zer da preso ohi bat delako, ezker abertzalekoa delako edo biak batera direlako.
Berriro diot gizarte normalizatu bat lortzen ez den bitartean horrelakoak eta gehiago entzungo ditugu. Nik neuk horrelakorik ez nuen pentsatu ere egingo.

31. Zerrenda azpeitiarrekin osatzeko arazoak izan al dituzue?
irakurle

Erantzun dut lehenago. bereziki emakumeak topatzeko garaian.oraindik beldur asko dago aurpegia emateko.

32. Gernikako ituna sinatu ez duten alderdiekin gobernatuko ahal zenukete?
bakartxo

Gobernatzea zer da gobernuan sartzea. Ez dago momentuz gure helburuen artean horrelakorik egitea.

33. Zuei bozka ematekotan naiz, baina horretarako ziurtatu nahiko nuke EAJ-ko hautagaiari ez diozuela zuen babesa emango alkaten izan dadin, horretarako zuen laguntza beharrezkoa lukeen kasuan. Baduzu hori ziurtatzerik? Erantzun bai edo ez, mesedez.
Mikel

Hortaz hitzegin dugu eta alkate izateko gure botorik ez du izango.

34. Zortzigarrenari jarraituz(zezenketak). Kataluinian zezenketak debekatu dituzte herritar talde baten eskaeraz. Eskaera hortaz aparte, Bous al Carrer (hango sokamuturra) kentzea ere eskatu zuten eta hau ez zuten debekatu politikari katalanek. Beste herritar talde batek ezer ez kentzea eta herritarron eskubideak babestea eskatu zuen. Ez al zaizu iruditzen kataluinian hartutako erabakia politikoa eta faxista denik? Kostu politikoari begiratu al diote agintariek?
Jon Iturrubarria

Politikoak arauak, legeak eta horrelakoak antolatzeko daude. Beraz, zilegitasun guztia dute legeak era batera edo bestera antolatzeko. hor ez dago erabaki faxistarik. Gustokoa edo ez izan daiteke baina...

35. Barkatu hau ez da galdera bat baina 10. galderak erabateko nahasmena sortzen du. Badirudi Alde zaharreko merkatari guztien izenean egiten duela galdera eta ez nuke nire burua hor ikusi nahi Alde zaharreko merkataria eta bizilaguna naizen aldetik
Azde zaharreko merkatari bat

Hor dago azkenean elkarlana, denen arteko zerbait adostu behar da. Denok gustora sentitzeko eta elkarlanean jarraitzeko.

36. Zezenketan asuntuen. Sokamuturreko zezenak guxtiyo sufritzebela ta ... zezenak beak esan al dik hori?
Joxe

Ez det uzte horrelakorik inoiz esan dudanik.Seguru nago edozein animaliak sentsibilitate haundikoak direnik. Eta sufritu? ba imagina, jasotzen duen tirakada topean, jasotzen dituen ostikadak, jasotzen dutuen harnasestuak, jarraituko nuke...

Agurra

Eskerrik asko zuen galderai, uztarriari erantzuteko aukera emateagatik. Poztekoa da gizarteak askatasun osoz bere ideia eta pentsamentu agertzeko aukerak izateagatik. Berriro elkarrekin izateko modurik izango garelakoan ea garbi izan beti ateak zabalik izango ditudata.
eskerrik asko.