Aritz Gerra eta Ander Mozo

uztarria.com1 2010ko ira. 28a, 21:00
Aritz Gerra eta Ander Mozo
Aritz Gerra eta Ander Mozo Kasik musika taldeko kideak dira. Kasik taldea duela urte batzuk sortu zen eta hainbat kontzertu eskaini dituzte orduz geroztik.

1. Baita!! Oaindala 10-8 urte entzuten zenuten musikie ta gaur egun aitzen dezutena berdine al dituk? Taldien influentziyek zein dituk geyenbat? Beinga atea egurre bazterretan ta maketie eo CDen zai gatxaudek.
Ardi beltza

Iepa! Guk gaztetan punk musikie entzuten genian, geyenbat gure inguruen hori aitzen hualako, gure lenuoko taldiek punkiye jotzen genian (destitxie, kkzarra...).
Denboriekin burue ireki diau ta beste gauza asko daudela ikusi diau. Gaur egun, edozein estiloko musikie aitzen diau ta influentziyek askoz zabalo dituk. Esango genian, taldeko kide bakoitzek influentzi desberdiñek dauzkeula. Batzuk esatekotan: Queens of the stone age, Berri Txarrak, Kuraia, Rage against the machine, Muse, Tool...
Benga!

2. Gaur egun musika talde asko daude. Edonork du aukera istrumentuak lortzeko, internet bidez doan ikasi daiteke jotzen...Oso kanta landuak eta onak dituzten taldeak non-nahi ikusten dira, baina bere herrian beren lagunek soilik ezagutzen dituzte. Ez dute jenderik mugitzen. Nola ikusten duzue egoera? Zer egin daiteke taldeei aukerak emateko? Zer egin daiteke kontzertuetan ikusle gehiago egoteko?
aupa zuek!

Iepa!

Egiye dek instrumentuek jotzen ikistie gero ta errazo daola, baiño gauza bat dek jotzen jakitie ta beste bat kantuek lantzen jakitie, guk inportantziye ematezoau horri.
Kontziertuek lortzeko moitu einber dek. Adibidez kontaktuek eiteko kanpoko jendiekin myspace, ta holako tresnak bazaudek. Gu hortan hai gaituk ta ez dek erraza, ta geyenbat gaztetxetan zeok aukera haundiyenetakue. Guk hoain cd-ie atea ber diau ta pixkat zabalduyez aber kontzierto batzuk ertetze zixkiguken.
kontziertotan jendie juteko direkto ona eukitzie klabie dek,gauza diferen tiek eiñ,soinu ona lortu!

3. Ei gaztiek,atsaldeon!!! Hi nik zuek lengo kantantikin ezautu nizuen,ta egiye esan berbaiat,nei askoz geyo guztatze zitean ordun. Zuek ze esate dezue? ondo segi!!
foru ibilbidea

Ieup!
Gure ustez saltue bazeok lehengo formaziyotik hoingoa. Lehen ondo pasatzea jute genitxoan ta horri ematen gitxoan preferentziye. Formaziyo aldaketiekin, gauzak seriyuo hartzen hasi gaituk ondo pasatzie laga gabe, ta uste diau, musika ta letra aldetik landu daudela.
Bi etapa desberdin ditukela esango genikek, estilo desberdiñetakuek.
AYO!

4. Aupa Kasik!! Pentsatu al duzue ingelesez ala gazteleraz abestea? Jende gehiagorengana iristea lortuko zenuketela ez al duzue pentsatzen?
Pelu

Baita!

Pentsau ein izen diau, baño inportantziye ematen zoau geure hizkuntzan abestie! Gañea erderaz gutxi zakiau ta inglesez gutxiyo!
Akaso inglesez kantauta jende geyogana alleako gitxoan, baño oingoz inportantzi geyo emate zoau euskeraz kantatziei!

Benga!!

5. Taldea ezagutzen ez dugunontzat, zer musika mota egiten duzue? Zeintzuk dira zuen musika talde faboritoak?
Igor

Iepa!

Estilo baten definitzie oso zalle iten ziguk, azkenien geuri ertetzen zigukena jotzen bait diau.
Geure estilue jump metal stoner-bezela definitze diau!
Talde batzuk aipatzekotan: Foo fighters, kuraia, berri txarrak...

Aio

6. nun ensaiatze zue? ensaio lokalakin ze egoera dao azpeitin? nik aitu diat talde batzuk lokal faltan daudela, bestiek egoera nahiko kaxkarrien ta beste batzuk lokala beayentzat hartua. oin dala urte batzuk hola ibiltze gitxuan, ta oindik hola aldao egoerie? ia suertie eukitzezuen!
ni

aupa!
guk urrestilako lokaletan ensaiatzen diagu.egiye esan gaur egun ensaio lokala hartzeko aukera handik etzeok,zubizar eo urrustila zaudek,ta beste aukerie pribaue dek,eure etxeko garajien etb.
gero soreasuko proiektu horretan musikarientzat lokalak dijoazela,aber zer gertatzen den?
eta lokalik gabe dagoen jendeari esan,beraiek ez baie moitzen,inor eztzaiola joango atejoka!
benga!

7. Iepa gaztiek! Zeose grabatzeko asmoik eo beste proiektoik hamendik gutxira?
Umemokue

Iup!

Ba ya grabauta zaukeau, mezklak eta masterizaziyue falta zixkiguk, ta aber azaruen erdirako kalea ertetzeun gure lenengo maketiek!
Bestela, kontziertuek ematie nahi dixkiau!

Benga!

8. Arratsaldeon mutilek!! Behiñe pentsau al dezue musikatik bizitzie? Posible ikuste al dezue? Atea zaatie!!
Joxelontxio

kaixo!
musikuek gean partetik ideala izengolitzeke hori!azkenien amor al arte eitean gauza bat da.Gaur egun hori oso zaille da,inposiblie ez esateatik.
Euskal herriyen zenbat taldek jateiabe musikatik bakarrik?
zeinek zakik,akaso hemendik urte batzuta asuntue aldatzek!

Zaatie dudeipe!!

9. Kaixo. Zuen burua skinhead edo Oi! mugimenduan sartzen al duzue? Entzuna dut Teletetxo Rekords-ekin zerikusia omen duela zuetako batek...
Kalbue

Iepa!

Guk ez dugu gure burue skinhead edo oi mugimenduen barruan sartzen, ez musika aldetik esta pentsakera aldetik ere.
Taldeko bat teletexo recordsen badabil, baina horrek ez du esan nahi mugimendu horretan sartzen geranik.

AYO!!!

10. Kuraia edo Dut?
sexplotion

Aupa sexplotion!

Biyek talde oso honak dituk, baina bat aukeratzekotan, kuraia!

11. Zeatik izena du taldiek Kasik?
Udazkena

aupa!
esan laike buruauste asko euki genitula izena jartzeko orduen.Ta holako baten lagun batek esan zigun KASIK izena,gustau ta beori jarri genun.

benga!

12. iepa. nola ikustezue disketxien kontue gaur egun? aukerie euki ezkeo disketxe batekin sinauko altzenuteke kontratuik?
jusk

aupa!
esan laikeau disketxien asuntue oso gaixki daola.Disketxe batek eztiyo eozein grupoi ateatzen,saldukoun grupo bati baizik,hortako oso ezagune izenber dezu eo lehiaketan bat irabazi.Interneta badaukezu ta diskue erosi berrien jaitxi einlaizke,ordun diskografiyek eztie arrixkatzen.
oaiñ momentuen geure maketie ateaberdeu,ta beau geure kabuz ateatakue izengoa,diskoetxeik gabe!

13. Egia al da musika talde batean egoteak ligatzen asko laguntzen duela? Antzematen al duzue neskak errazago hurbiltzen zaizkizuela?
Ladis Koteka

Aupa!
Ligatzeko?beti bezela bakoitzek bean partetik jarriber izeteu.Hori mito hutse dek!!

14. Aupa zuek!! Galdera bat, diskoik atea al dezue? Ta erantzune baiezkue bada, nun erosi leike?
Fan-Atiko

Iepa!

KASIK " Jaiotzen hari dira gure oroitzapenak" izango da gure lehengo maketeie, ta azaro erdi aldea kelerako deula uste diau! Azpeiti axkoitiko taberna batzutan eogongo da salgai eta bestela kontzertuetan ere lortu ahal izango dezute.

Gero arte

Agurra

Besteik gabe, ekerrikasko galderak bialdu dituzuenoi, ta uztarriai, eta animau kontziertuek ikustea!!!