Ane Arenas eta Erika Olaizola

uztarria.com1 2009ko aza. 19a, 18:30
Ane Arenas eta Erika Olaizola
Ane Arenas eta Erika Olaizola lanpetuta ibiliko dira datorren astebukaeran. XXVII. Euskal Antzerki Topaketen barruan, azaroaren 21ean, larunbata, "3. farola" lana antzeztuko dute (13:00etatik aurrera, udaletxeko Areto Nagusian), Imanol Eliasek jasoko duen Txalo Sariaren ekitaldian; igandean, azaroak 22, Izarraitz pilotalekuko oholtza gainera igoko dira (19:00etan), Emakumeen Antzerki Taldeko kideekin batera, "Autobusaren zain" lan berriaren estreinaldian. Ostegunean (azaroak 19) uztarria.com-en izango dira, internauten galderak erantzuteko. Bidali ordurako zuen galderak.

1. nola moldatze zeate antzerkiyek asmatzeko eta lana iteko ordun antolatzeko???
zuhatzeko kuadriyie

kaixooo!
Ba antzerkiyek asmatzeako ordun egiye esan, ezgea juten ideian billa, baizik eta kafe asko ean ondoren eta berriketa saio luzietan gure egunerokotasuneko gertaera eta emoziyutatik sortze zaxkigu ideiak, modu inkonsziente batean. Eta ondoren ideia hauetan oinarritze gea nahi deun hori azaltzeko.
Eta antolakuntziei dagokiyonez, oinarte izandako esperientziyen arabera, gu biyon artin beti ondo konektau izen deu eta ingurukuen laguntza haundiye jaso deu. Beraz, oingoz ezin kejau!!

2. Aupa pareja! Nire galdera hauxe: Zer eskaintzen dizue zuei antzerkiak? Zorte on eta ondo pasa igandean!
Mikel

Aupa Mikel!
Ufff... Galdera earra botaek!jeje! Ba egiye esan zalle da hitzetan azaltzie, baño esan laike guretzako jendikin komunikatzeko eta konektatzeko era bat dala. Azken fiñin guretzat tresna bat da esan nahi deun hori gure eran esan al izeteko,guk beti esate deun bezela "eskape emozional" bat. Egunero erakusteigu zoze berriye, gauzak beste moru batea ulertzen eta pertsonalkire momentu askotan terapia earra izen laike.
Eta horrenbeste gauza die antzerkiyek eskeñi laizkenak...

3. Kaixoo bikote!!!!! Azkenaldian antzerki munduan egiten ari zareten lana ikusita, eta esan dezaket orduu askoo eta askooo sartutakoak zaretela eta sartzen ari zaretela, zer ematen dizuete antzerkiak??Hainbeste ordu sartzeko, zein dira onurak??
Azpeitiarra

Kaixooo!
Azkenaldiyen egiye esan denbora asko ai gea eskeintzen antzerkiyei. Egiye esan elkarrekin ordu batzuk sartu ber diteu ensayuek, prestaketak etab. iteko baño gero bakoitzek bere baitane jarraitze deu etengabien geure ideiei bueltaka. Droga moduko bat da guretzat eta azken astie nola pasa deun ikusita oindik sobredosin batek emangoigu!jaja!
Eta onurai dagokiyonez, aportatzeigun dana da positibue. Egunen arabera era desberdin batea konekta laikezu antzerkiyekin, ondo pasatzeko, barrenak usteko...

4. Zapatun, zuek sortutako obrien estrenue izengoa. Zertan oinarritu zeate obra hau zuek sortzeko???iñork laguntzaik eman aldizue???Antzerki bat zuen tintaz eitie ezta ez gauza errexa izengo....TA ANIMOOOO ZAPATUN, DANA ONDO ERTENGOA, TA INGANDEKUE ZE ESANIK EZ!!!!!jejeje
Lagun bat

Aupa!!!
Ba esantziguen momentutik Imanol Eliasen omenaldiyen sarreratxo mouko bat inber genula, garbi euki genun abiapuntu zein izengo zan. Azken finien, nahiko erreza intzaigu,batetik, garbi geneukelako zein dan guk zabaldu nahi deun mezu hori beti ere, gure pentsamentu eta emoziyukin baliauz eta bestetik,elementu protagonistak zein izengo zien garbi geneuzkelako.Hala ere, kontun euki deu udaletxien inberdeula eta horrek dexente muga digu.Baina aurrea beira antzerki beai benetako jirue emangoyou eta sekula baño geyo pintako deu geure tintaz.
Eta bestalde, esan, beti eukideula ingurukuen laguntzie eta beaieke badakibela asko eskertzeyoula!!!

5. Nolatan hasi zineten antzerki munduen? Betidanik gustau zazue, ala proatzeatik hasi zineten? Aber zapatuko lanak ondo ondo ertetzizuen!
antzerki zale bat

kaixooo!!

Barrutik betidanik moitu izentzaigun arra izen da.Betidanik eonda hor, eta denborikin jute zea konturatzen, hasiera baten denboa pasako zerbait ikusi leikezun bezela, geroa zure biziyen uste baño garrantzi haundiyo dakela.Eta ezautu giñenetiken kontua giñen , sentimendu berdin bat konpartitze genula antzerkiyekiko!! Eta egun, asko betetzeigun arte bat da eta garbi dakeu iñoiz eztedeula utziko, MAITE DUGULAKO!!!

6. Ez altzaizue iruitzen goorra dala azpeitin oindik kultur ekintzatako azpiegituraik martxan ez eotie? Horren faltie antzemangoezue zuek ezta? Eskerrik asko eta ondo segi.
lorea

Aupa Lorea!
Ba egiye esan bada gai bat gure kezka bihurtu dana ta azken fiñin guri eragiteiguna zuzenien. Goorra baño geyo tristie dala esango genuke. Azken urte hauetako topaketak Izarraitz frontoyen indiela ikusita...

7. Aupa bikote!! Bueno, hasiera eman diozue, eta gerora begira, zein asmo dituzue???? Animo larunbatean eta igandean! Artista bikainak zarete!!
Alaitz

Kaixo zirikatzaille!!!
Ba zapaturako prestauta daukeun hontatik, lehen esan bezela, antzerki pertsonalizau eta limiteik gabekue nahi deu itie. Benetan gu geuk sentitze deun bezelako obra bat iteko asmotan gaude.Hortik aurrea, biyon antzerkitxuek beste herriyeta allatzie nahiko genuke. Oindik zeresan asko dakeula sentitze deulako!Hau da, pixkanaka gure kabuz baliatzen hasi nahi deu!!
Aproetxatze deu tarte hau esateko, ez oso etorkizun urrun baten, argiztapeneko eta musikako teknikari pare bat berko genituzkela!!jeje.

8. Kaixo bikote. Nola moldatzen zarete ensaioak egiteko?
Neu

Moldau, moldau itegea.. baño lokal finko baten faltiek asko mugatzeigu. Lehen perretxikon geukenun lokal bat eta nahi genun guztiyetan juteko aukerie geukenun. Oaiñ ordie, sindikatu zaharreko lokala utzi digue antzerki hau prestatzeko eta libre daonetan bakarrik erabiltzie dakeula da arazoetako bat.Izene antzerkiyez aparte beste erabillera batzuk emate zaizkio eta horrek asko mugatzeigu ordutegi aldetik.
Gure benetako nahie da Azpeitin antzerkiyekin lotuta dauden talde danai babesa emangoyoben lokal bat eukitzie eskura. Hainbeste eskatzie al da?

9. Gidoiak idazterako garaian zein genero duzue gustuko? Zer gairen inguruan mugitzea? Amets egiten hasita, mundu honetan noraino iristea nahiko zenukete? Animo eta segi horrela gogor lanean!
politte

Humorie gustatze zaigu, gai desberdinen inguruen hausnarketa bat bultzatzie, beraz hau guztiye kontun hartuta ez gea mugatzen genero bakar batea.
Gaien artien giza harremanai billatzeyou alako zera bat, azken fiñien, egunero ikutze deun zerbait da eta sakonki hauei buruz pentsatzen hasi ezkeo gauza interesatik ertetzeye, geure arritze geanak.
Eta mundu hontan konformatze gea soilik ite deun hau iten segitzikiekin! "Hemendik Hollywood-era" bezalako esaldiyen oso aldekuek ez gea jeje!

Agurra

Egiye esan galdera gutxiyo espero genitun jeje!! Ta besteik gabe eskertzedeula zuen interesa iten ai gean lanan inguruen eta gusto handiz erantzun diteula zuen galderak! Guk gure bidiei heldukoyou ta aber ze berri!
Ea ba astebukaera hontan ikuste gean!!
Muxu handi bana! Ayo pelayo!