Mikel Olaizola

uztarria.com1 2008ko eka. 26a, 17:00
Mikel Olaizola
Uda gerturatzen ari dela, gero eta gazte gehiago animatzen dira garai honetan, brigadista moduan beste herrialdeetara joatera, herrien arteko elkartasuna eta hartu-emana aberasteko asmotan. Mikel Olaizola azpeitiarra Palestinan izan zen, brigadista bezala.

1. Esperientzia honekin zein izan da brigadista moduan jaso duzun gauzarik aberatsagarriena?
Nago

Aupa danoi hasteko eta eskerrik asko Palestinan inguruen azaldu dezuten interesagatik.

Ba bueno, nik batez ere herrialde bateko errealitatie eta bertako jendie bertatik berta ezautzeko aukerie ematen dizula azpimarrauko nuke. Euskal Herriko egoerie piskat azaldu eta bertako jendikin elkartruke bat egoten da eta hori oso aberasgarriye da.

2. Nola gertatu zen Israelen okupazio hura? Nakba egun hura?
haritz

Aupa Haritz, Nakba delako hori esan, 1948.urtien gertau zala, non Sionismuek Israelgo estatuen sorrerie agertu zuenien. Honek miloi bat inguru Palestinarren herbesteratzie suposau zun eta ehundaka palestinarren heriotza ere. Bertako jendiek etengabe aipatzen dun data bat da eta hainbat eta hainbat herritarrek oaindik ere beren etxeetako giltzak mantentzen ditube, egunen baten beayen lurraldea berriz ere itzultzeko esperantzaz. Bukatzeko esan oain dala gutxi 60.urteurrena izan dala.

3. lehenik eta behin eskerrak palestinako zapalduen alde lan iteatik. ta segidan galdera batzuk: palestinako auziyek noizbait irteeraik eukiko aldu?? israeleko estatu terrorristiek noiz arte segiukou berien?? boikot internazionalan bidez lortuko alda zerbait?? Ea israel, EEUU,España ta abarren kolonialismo-imperialismuen bukaerie ezautze deun.
azpeiti

Ein dituzun galdera hoyen erantzunek egiye esan eztie bate errezak, baino Palestina eta Palestinarrak ezautu ostien positibue naizela esango nizuke.
Hemendik beituta auziye konpon ezine dala ematen du, baino konponbidie/k zein dien nahiko argi daude. Palestinar estatu baten sorrerie, estatu laiko eta demokratikue izango zana, Jerusalem ekialdie hiriburu bezela. Honekin batea apartheid-aren harresiye apurtzie, errefuxiatu guztiyen itzulerie, preso guztiyen kaleratzie eta palestinar kaltetu guztiyei laguntzak emanda bestiek beste konponduko litzake.
Azken finien kontue borondate kontue da eta momentuz
Israeldarran aldetik ezta borondateik ikusten.
Boikotai dagokiyonez, esan ber oso garrantzitsue dala, Palestinar beayek eindako eskaera bat da komunitate internazionalai. Boikota arlo ekonomikuez gain, arlo kulturalan, kirol arluen... egin beharreko kontu bat da. Hego afrikan bere fruituek eman tzitun, kasu hontan ere eman ditzake.
Hau txapie! Bai bai ea kolonialismo guztiyen amaierie ezautze deun.

4. Zenbat denbora egin zenuten Palestinan? Eta nolakoa da eguneroko bizitza palestinar batentzat?
maitane

Hilabete inguru in genun bertan.
Ba palestinarrak danok egunerokotasunien egiten ditugun gauzak egiten dituzte: lanea jun, eskola jun, lagunekin eon, festak, kirola... Baino gauza guzti hauek eiteko eztaukebe askatasunik, israeldarren okupaziyuei einber diyobe aurre. Etengabe chek-pointek (soldaduen kontrolak) igaro ber dituzte, herritik herrira mugitzeko, lanea juteko, unibertsitatea juteko... askotan itxi eiten ditube kontrol hauek eta denbora luzez ezin izaten debe pasau. Honetaz gain kontrol hoyetan etengabeko erasuek jasaten dituzte, israeldar soldauen eskutik.
Hala ta guztiz e, eundoko jende animosue eta borrokalayek die eta zoriontsu bizi die.

5. Nolakoa da Israelgo soldaduek palestinarrei egiten dieten jazarpena? Eta brigadista joan zinetenokin zer nolako jarrera izan zuten?
Lierni

Mota guztiyetako jazarpenak jasaten dituzte, atxiloketak, torturak, beayen etxe eta lurren suntsiketak... Momentu hontan 11000 presotik gora daude, hauetatik asko umiek dielarik.
Israeldar soldauek 18-21 urteko gaztiek die, armaz josita eoten die eta prepotentziz jokatzen debe etengabe.
Gurekin lasayo ibiltzen zien, askotan lagun itxurie eman nayen, jatorrana iten, baino piskat zirikatzen genituenien belaxe harrotzen die.
Nazkagarri batzuk!

6. Aupa Mikel! Plestina bertan ere egoera desberdina bizi dutela jakinda, zein da orokorrean emakume Palestinarraren egoera? Nola bizi dute gatazka? Zein paper jokatzen dute, eta batez ere, gizonezkoek nola ikusten dituzte? Zer nolako garrantzia dute gizartean? Eskerrik asko eta segi lanean!!
Alaitz

Hasteko nik uste, hemengo txipe aldau inber dala hango emakumien egoeriei buruz iritzi bat emateko. Orokorrien hango emakumiek ere mundu guztiko emakume danak bezela 2.mailako herritarrak die. Baino horrez gain eztet uste zapalkuntza hortaz aparte egoerie okerro danik. Izugarrizko paper garrantzitsue jokatzen debe egunerokotasunien, han e danetik dao, uniberstitate ikasketak dauzkeben emakume independientiek, beluekin edo beloik gabe, etxien eoten dienak, lana iten debenak... Etxeko ardurie, umien arduriez gain... askapen borrokan ere paper garrantzitsue daukebe.
Anekdota mouen, egun batien Hamas-eko emakumiekin bilera bat euki genun, jun aurretik aurkezpenien eskuik ez emateko, begiyeta ez beitzeko... esan tziguben, gu nahiko larri jun ginen bilera. 4 bat emakume zien, danak beluekin, gu hor larri-larri, baino behin berriketan hasi ginenien eundoko ondo eta lasai eon ginen, parre mordo bat inez.

7. Zeintzuk izan ziren bertan eginiko ekintza garrantzisuenak? Nolakoa zen eguneroko bizitza?
Pernan

Ez genun ekintza zehatzik in bertan, gure lana bertako eragile, politiko, sindikal, kultural... bilerak itie izan tzan. Euskal herriko egoerie azaldu eta bertakuen berri izanez. Oso oso aberasgarriye benetan.
Bizimoduna ustet aurretik azaldu detela zerbait.

8. Ze hizkuntzatan hitzegiten dute Palestinan?
Asim

Bertako hizkuntzie arabiera da, baino inglesa ere ederki hitzeiten debe, gu baino hobeto bai behintzat.

9. Zenbat herritan dao zuen bezeleko talde bat?
Miel

Palestinarren aldeko lan-taldiek mundu guztiyen daude eta zorionez Euskal Herri mailan ere gero ta geyo ai die sortzen. Danok zaudete animauta esku bat botatzea.

10. Zertarako holako talde bat Azpeitian?
Ane Etxeberria

Bertako errealitatie ezautzen dezunien, zerbait in ber dezula sentitzen du batek, gañea beayek hemen hango egoerie azaltzeko eskatzen debe. Hau ikusita, Azpeiti-Azkoiti ingurutik jende dexente izan geala bertan kontuen hartuta, ba zerbait itie erabaki genun.
Zertako? Ba hasteko Palestinan gertatzen ai dana, ahalik eta leku guztiyeta zabaltzeko, elkartasune adierazteko, hemengo eta hango herri ezberdinen arteko harremanak estutzeko...
Eta oain martxan daon boikot internazionalai erantzuteko ere, beste hainbat gauzan artien.

11. Zer egin behar da brigadista joateko? Zuk zeuk esperientzia errepikatuko al zenuke?
Jone

Askapenak munduko hainbat bazterreta antolatzen ditu urtero brigadak. Zer egin behar dan? Ba hasteko jun nahi dan leku horri buruz interes bat edukitzie, informatzie eta atxekimendue edukitzie.
Hala ta guztiz e, nere ustez lehenik eta behin bakoitzek norbean herriyen inber du lan, gauzak aldatzeko.
Nik zalantzaik gabe, errepikatu nahiko nuke.

Agurra

Bueno ba, eskerrik asko danoi Palestinan inguruen interesa agertzeatik, eztakit zuek indako galderak erantzun dituten baino. Danok animau arrerantzien antolauko dien ekimeneta eta badakizue Israeli boikot!
Norbaitek Palestinan inguruen lan egin edo informaziyok nahi izanez gero, ba jarri gutakon batekin harremanetan.
Ondo izan.