Juan Karlos Arellano

uztarria.com1 2007ko mai. 11a, 19:00
Juan Karlos Arellano
Maiatzaren 27ko udal hauteskundeetan Azpeitiko Udalerako alkategaiei elkarrizketa on-line egiteko eta bideoan mezua helarazteko aukera emango die uztarria.com-ek, denei. Aralar-Ezker Batua/Berdeak koalizioko zerrendaburua, Juan Karlos Arellano da. Koalizioak herrirako dituen asmoez eta proposamenez galdetzeko aukera duzu orain uztarria.com-en.

1. Kaixo! Plazako biztanle bat naiz. Zein proposamen duzue aparkaleku arazoaren aurrean?? Ni plazako izanik, berdin berdin ordaintzen dut OTA nire etxe inguruan aparkatzeagaitik. Gaur egungo agintariekin bildu ondoren, ez digute soluziorik ematen, azken urteotan bezala dago arazoa. Beraien proposamena, ia herri osoan OTA jartzea da, eta orduan agian emango digutela baimena aparkatzeko txarteltxo batekin (hori bai txarteltxoa ere ordaindu egin beharko dugu).
iñaki

Kaixo Iñaki.
Denok dakigu Azpeitian kotxe asko dagoela eta aparkamenduak sortzen duen arazoa oso larria dela zenbait auzoetan. Guk proposamen zehatzak eginten ditugu eta iristen diogu azpiaparkamenduak egin behar direla. Alde zaharrak badu arazo berezia, plaza inguru horretan izanda, Gure uztez planifikazio orokorra egin behar da alde zaharrean eta aparkalekuak egokitu zelai luze, pilotaleku eta inguru horretan. Egia esan OTAk momentukoa ekiditzen du eta besterik ez.

2. Aralar-Ezker Batua koalizioan. Nola gainditu behar dituzue zuen arteko ezberdintasunak? Gainditzerik balego behintzat?
Eneritz

Kaixo Eneritz.
Ezberdintasunak gainditzea diozu, agian ezberdinak izaten jarraitu behar dugu, eta elkartzen gaituen gauzak aprobetxatu eta indarra egin, nahiko denbora galtzen da bestela ere. Elkar bagoaz zenbait gauza gaindututa daudelako da.

3. Abertzaleak eta ez-abertzaleak koalizioan. Ez al da kontraesankorra?
Aitor

Kaixo Aitor.
Abertzaleak eta ez abertzaleak esaterakoan, arrazoi duzu, EH era ezberdinean ikusten dugu, baina seguru egon elkartzen gaituenak gauza gehiago direla eta lanerako baliagarria hori dela. zihur izan.

4. Koalizioari dagokionez ez dauzkat gauzak oso garbi, Ez dakit Aralarrek bere abertzaletasuna kolokan jarri ez ote duen. Koalizioak zer aportatuko dio prozesuari? Zein izango da koalizioaren proiektu politikoa Euskal Herriari dagokionean?
Aralarkidea

Aralarkide hori.
Kaixo.
Seguru nago ni baino informazio gehiago izango duzula, alderdi bezala %93 an onartu zelako koalizioa. Kolokan jarri, agian bestaldera egin dezake prozesuak eta (prozesua koalizioa bada)denok ikuspuntu zehatzak eta egokiak ateratzen badira. Dena den alderdi bat pertsonek osatzen dute eta horren arabera ez dut uzte asko aldatuko denik. EH ari dagokionean nik ezin erantzun.

5. Sekula ez duzue herritarron hizkuntza eskubideen urraketen inguruan edo euskarari dagokionean ezer plazaratu, ezta iritzi xumerik eman ere. Zer planteatzen duzue Azpeitian euskararen normalizaioa eman dadin? Ze aurrerapauso eman beharko litezkeela uste duzu?
Ane Lopategi

Kaixo Ane.
Ezingo nizuke esan ezer ez dugunik plazaratu. Baina iritziak baditugu eta planteamenduak ere. Gure ibilbidea motza eta xumea izan da eta agian beste zenbait gauzak hartu dute protagonismoa. Ziur izan badugula planteamendurik. UEMAn sartzeko apustua egiten dugu,eta baita ere gure programan ikus ahal izango duzu Azpeitiko hitanoa ez galtzeko plana egitea bultzatu behar dugula.

6. Politikan esperientzirik ez izateak zer du onura eta zer kalte?
Txomin

Kaixo Txomin.
Kalte ez dakit, zenbait gauzetaz jabetzea eta gauzak zein neurritan eta nolako prozesuan landuko diren desabantailak dira. Abantailak denak, freskotasuna, lana egiteko gina, ausardia,ikuspuntu berria,ideia originalak... ez dakit agian jendearen gertutasuna eta herritar xume baten ikuspuntua, "kutsatu" gabea.

7. Azpeitian etxebizitzen inguruan ze proposamen dituzue?
Amaia Garmendia

Kaixo Amaia.
Arlo honetan gauzak garbi dizkinagu. Etxe pribatuei moratoria ezarri, alokairu publikoa bultzatu, BOE etxeak eraiki, alde zaharra biziberritzeko proiektu egoki bat landu... Programari begirada bat bota besterik ez den, eta gauza pilo bat ikusiko dun proposamen artean beraz, pazientzi pixket hartu eta ikusiko den.

8. Aralarrek euskal herriyen independentziye lortzeko zer bide proposatzen du?
ado

Kaixo Ado.
Koalizioak garbi dauka autodeterminazio eskubidea osoa dugu.

9. Egin zure kiniela: zenbat zinegotzi lortuko ditu alderdi bakoitzak?
andoni

Kaixo Andoni.
zerbait botatzearren
PNV 8
ANV 4
EA 4
EB. ARALAR 1

10. kaixo Juankar. ez dakit jakingo dituzun baino gure herriko merkataritzako araudia zahartuta dago eta dirudi aldatzeko asmorik ere ez dagoela. adibidez, taberna berri batek 25 metrotara egon beharra du beste taberna batetik, edota herriko araudian ez badago negozio berriak kontenplaturik (vending negozioa adibidez ) udaletxeak nahi duen erara jokatu dezake. zuk berrituko al zenuke herriko araudi hau ?
joxemai

Kaixo Joxemai
Hasteko esan udalak "nahi duen erara jokatu dezake" hori baztertu egin behar dugula. Udalak ezin du nahi duena egin nahi duenean. Araudiak hor badaude, errespetatzea da, aldatzeko badaude berriz, aldatu, eta era berean, saltzeko eta erosketak egiteko erak aldatzen ari diren eran ba moldatu eta araudi erreal eta sendo bat burutu. Baina beti ere parte direnen iritzia eta alternatibak kontutan izanda.

11. IU alderdi espainolista izaki, ze jokamolde hartuko duzue, udalbiltzaren inguruan, nazio eraikuntzaren inguruan...?
Jose Arregi

Kaixo Jose.
EB esan nahiko duzu, Aralarek bere jarrera ez du ezertan aldatu beharrik.

12. Nola animatuko zenituzke azpeitiar gazteak Aralarri babesa emateko? Zer eskeiniko zenieke?
Lur

Kaixo Lur.
Botoa emateko momentuan guza askori begiratu beharrik ez dago sarritan. Orokorrean programa batek adierazten du egin nahi dena. Beraz, hori izango litzateke nagusiki. Baina nik ausardia eskatuko nuke aukera egiterakoan, orain arte egin denari begirada bota(hartu erreferentzi bezala orain dela lau urte esan zutena, hemen bertan ikus ahal izango duzu, istorikoan) eta zer egin den ikusi. Guk freskotasuna eta lana egiteko gogoa eskeintzen dugu nagusiki. Eta hori nahiko ez bada zuriz botatzea aholkatuko nuke. Politikoak ere jakin beharko dugu(zaila egiten zait horrela hitzegitea) ez dugula lana ondo betetzen.

13. Zer esan nahi duzue moratoria esaten duzuenean? Etxe bizitzeei buruz ari naiz ezkerrik asko.
jon

Kaixo Jon.
Moratoria orokorrean, datozen lau urte hauetan, etxe pribatuak egiteko baimenik ez ematea udaletik. Besterik ez. Beste atalak mugi daitezen, bigarren eskukoak, zaharrak ea...

14. Kasu hipotetiko bat:Azpeitiko EAE-ANVren zerrendak baliogabetu egin dituzte. Aralarrek horri esker zinegotzi bat izateko aukera du, nahiz eta herritarren botoen arabera eserleku hori ez zuri egokitu. Prest egongo zinateke onartzeko postu hori?
txindoki

Kaixo Txindoki.
"kasu hipotetiko" bat... orain badakigu "legala" dela (komatxo artean nahita dago, ilegaltasunaren zentzugabekeria adierazteko)

hipotesi aurrean ez dakit nola erantzun beharko litzatekeen, momentun momentukoa.

15. Eusko Jaurlaritzak, ETAren biktimak bakarrik gogoan edukita (hau da, estatuen biktimak baztertuta), sentsibilizazio kanpaina bat sustatu du, eta, bukaerako ekimen moduan, Bilboko Euskalduna jauregian ekitaldia egin zuen. Aralar-ek ere bat egin zuen ekitaldi horrekin; "kritikoa" izan arren, babesa eman zion ekitaldiari Aralar-ek. Zuri pertsonalki ondo iruditzen al zaizu kategoria desberdinak ematea alde bateko zein besteko biktimei?
Iban Arregi

Kaixo Iban.

Zoritxarrez gizarte honetan kategorizatzeko ohitura dugu, kirol nazionala bihurtu da. Nik garbi daukat, eta niri zuzenduta dagoelako horrela erantzuten dizut, Giza eskubide guztiak guztiontzat direla. Eta hor ez dago salbuezpenik. Eta biktimak guztiok gara modu batean edo bestean. Aralar alderdiak duen erabakia alderdi bezala hartu badu zerbaitegatik izango da.

16. Zure kinielaren araberan EAJ-ak gehiengo osoa ez luke edukiko. Aralarrek zeinekin joateko asmoa du?. Nafarroan EAJ-rekin batera zoazte, hemen ere gauza berdina egiteko asmoa duzue?
Begoña Elias Olazabal

kaixo Begoña.
Aukeran izango bagina garbi daukagu gure izaera naturala jarraituz ezkerrera jo behar dugula. Programa hor dago eta norbaitek zerbait negoziaketan hasteko jakingo du zer nahi dugun. Nafarroan dagoen indar metaketa abertzalea da ezkerra baino eta agian horrek premia gehiago du orain. Dena den egoera asko topatuko ditugu EH osoan eta bakoitzak izango du bere aukera.

17. Atsaldeon Juan Karlos. Modan dagon galdera: zein da zure patrimonioa?
Mari Karmen

Kaixo Mari Karmen.
Ez dakit modako galdera den, baina gauzak bere onetik ateratzen ari garela horrelako kasuetan ba nabaria da. Ezkutatzeko ez dut ezer, Pisu bat ordaintzen ari naiz eta arrebakin garajea ere ordaintzeko. Nire zerga ordainketak eguneratuta. Dena den besteei ere galdera berdina egin behar diezu?

Agurra

Beno eskerrik asko parte hartu duzuen guztioi, eta irakurtzeko pazientzia izan duzuen guzti guztioi. Seguru nago gauza asko argitu baditut ere beste batzuk hor geldituko zirela airean. Lasai, edozein galdera erantzuteko prest nago. Izango dugu aukera gehiagotan egoteko eta. Eskertu baita ere, uztarriak eskeintzen digun aukera gauzak plazaratzeko eta herriarekin harreman zuzena izateko.