Hiru, bi, bat... grabatzen!

Uztarria.eus 2011ko ots. 28a, 13:47

Gaur, astelehena, 'Sabin' filma grabatzen ari dira Azpeitian. Goiz partean plazan egin dituzte grabaketak eta, arratsaldean, Foru Ibilbidean (Frantziskanetako konbentu ingurua) jarraituko dute grabazioekin. Sabino Arana Goiriren bizitzan oinarritutako pelikula da 'Sabin' eta ETBn emango dute. Goiko argazkian, goizeko grabaketako une bat. Informazio gehiago