Nolakoa da Errezilgo indartsua?

Azkenaldiko apusturik sonatuena irabazi zuen atzo (igandea) Aimar Irigoien errezildar harri-jasotzaileak Joxerramon Iruretagoiena 'Izeta II.a'-ren aurka, eta orain arteko egunik zoriontsuena izan zuela adierazi du. Baina nolakoa da Irigoien? Uztarria aldizkariak hari buruzko erreportajea egin zuen 2003ko ekainean, eta irakurgai duzue argazki atal honetako izenburuan klikatuta. Hamazazpi urte zituen orduan hark, eta Azpeitian zebilen ikasten, Iraurgi Ikastetxean. Informazio gehiago

Uztarriak hainbat berrikuntza egin ditu bai webgunean, bai aldizkarian, eta zuen sostengu ekonomikoa behar du aurrera egiteko. Euskaraz, kazetaritza egiten segituko dugu, zuzentasunez eta zehaztasunez, eta zuek bide horretan lagun izatea nahi dugu. Elkarren beharra dugu!


Izan zaitez Uztarriako bazkide