Estraperlo garaiko Azpeitiko errotez jardun du Joxin Azkuek

Aitziber Arzallus 2024ko mai. 9a, 13:12

Gipuzkoako Erroten III. Egunaren bueltan antolatu duten egitarauaren barruan eman du hitzaldia Historian lizentziatu eta Gizarte Zientzietan ikerlari den azpeitiarrak. Dozenaka lagun bertaratu dira Sanagustinera hark kontatzeko zituenak entzutera.

Joan den larunbata, maiatzaren 4a, Gipuzkoako Erroten III. Eguna izan zen, eta horren bueltan antolatutako jarduerarik gehienak asteburuan bertan gauzatu zituzten arren, denak ez. Atzo arratsaldean, Azpeitiko errotak estraperlo garaian izenburupean, errotei buruzko ezagutzan sakontzeko hitzaldia eman zuen Joxin Azkue Historian lizentziatu eta Gizarte Zientzietan ikerlariak Sanagustin kulturgunean, eta dozenaka izan ziren hark kontatzeko zituenak entzutera bertaratu ziren herritarrak.

Erroten Egunaren bueltako azken jarduera, berriz, maiatzaren 12an izango da. Egun horretan Igarako errotara bisita gidatuak eta talo tailerrak eskainiko dituzte, bi txandatan: 10:00etan eta 11:30ean. Dagoeneko plaza guztiak bete dira.