Gaztetxeko Xake Txapelketa antolatu dute larunbaterako

Nerea Uranga 2024ko mai. 9a, 12:12

Xakea.

Hamar minutuko partida azkarrak jokatuko dituzte Azpeitiko Gaztetxean bertan, 16:00etan hasita. Larunbatean bertan, txapelketa hasi baino ordu laurden lehenago eman behar da izena. Azpeitiko Xake elkartearekin elkarlanean antolatu dute.

Azpeitiko Gaztetxeko Xake Txapelketa antolatu dute larunbaterako, maiatzaren 11rako. Gaztetxean bertan izango da 16:00etan hasita, eta hamar minutuko partida azkarrak jokatuko dituzte lehiaketako parte hartzaileek. Txapelketarako izena larunbatean bertan eman beharko da 15:45etik 16:00etara artean.

Hiru sari ere banatuko dituzte lehen hiru postuetan egiten dutenen artean: irabazleak txuleta bat eta ardo botila irabaziko ditu; bigarrenak, patxaran botila; eta hirugarrenak, txorizoa.

Azpeitiko xake elkartearekin elkarlanean antolatu dute.