Txatarrek 'Hildakoen Jainko' abestia kaleratu du, aurkeztear den diskoaren aurrerapena

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 8a, 09:01

Azpeiti-Azkoitiko thrash metal hirukoak maiatzaren 17an argitaratuko du Hildakoen Jainko lehen diskoa, eta aurrerapen bezala izen bereko abestia kaleratu dute. Maiatzaren 25ean kontzertua eskainiko dute Sanagustinen. 

Txatar musika taldea Hildakoen Jainko izeneko diskoa kaleratuko du maiatzaren 17an, eta aurrerapen bezala, diskoaren izen bereko abestia kaleratu du.

Taldearen estreinako diskoa izango da aurkeztuko dutena, eta Basque Metal Country zigiluaren babesarekin argitaratuko dute. Thrash metal hirukoaren atzean daude Legen Beltza taldeko hiru kide. Hain zuzen, Xanti Rodriguezek (ahotsa eta baxua), Joseba Azkuek (gitarra) eta Edorta Azkunek (bateria) osatzen dute Txatar. 

Maiatzaren 25ean, larunbatez, aurkeztuko dute ontzen ari diren proiektua zuzeneko emanaldi batekin, etxekoen eta ingurukoen babesean. Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eskainiko dute zuzenekoa. Sarrerak salgai daude dagoeneko Kulturaz.eus webgunean. 

Taldeak aurreratu zuen Rodriguezen zinemagintzan eta iruditerian oinarrituriko lana izango dela Hildakoen Jainko diskoa. Ospel Films ikus-entzunezkoen ekoiztetxearen zuzendaria da zinemagile azpeitiarra.