Udazkenera atzeratu dute Azpeitiko Dantz Point emanaldia

Maialen Etxaniz 2024ko mai. 6a, 12:26

Larunbatean ziren Dantz Point egitasmoaren barruko Azpeitiko emanaldia eskaintzekoak. Antolatzaileek jakinarazi dutenez, udazkenera atzeratu dute hitzordua.

Bertan behera utzi dute larunbatean, maiatzak 11, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean eskaintzekoak ziren Dantz Point egitasmoaren barruko emanaldia. Antolatzaileek iragarri dute udazkenera atzeratuko dutela hitzordua, baina ez dute bestelako xehetasunik eman. 

Kastil, Alicia Carrera, Balza, Garazi Gorostiaga eta Izarne Oiarzabal eta Ulea Peloma ziren musika elektronikoaren emanaldia eskaintzekoak Azpeitian. Dantz Point-en helburu nagusia da "abangoardiako soinuak eta ondare historikoa uztartzea".