Udalbiltza partzuergora atxikitzea hizpide izango dute maiatzeko udalbatzarrean

Mailo Oiarzabal 2024ko mai. 7a, 08:50

Azpeitiko udaletxea.

Estali gabeko igerilekua kudeatzeko zerbitzuaren luzapena eta Ekindarren hobari eskaera ere jorratuko dituzte gaurko bilkuran, 19:00etatik aurrera.

Hileko lehen asteartea izaki, maiatzeko udalbatzarra egingo du gaur Azpeitiko Udalak, 19:00etan, udaletxeko areto nagusian. Azpeitia Udalbiltza partzuergora atxikitzea, estali gabeko igerilekua kudeatzeko zerbitzuaren luzapena eta Ekindarren hobari eskaera dira landuko dituzten gai nagusiak.

Hona hemen, maiatzeko udalbatzarraren lan zerrenda osoa:

  1. Udalbatzak 2024ko apirilaren 16an egindako bilkuraren akta onartzea.
  2. Udabiltza partzuergora atxikitzea.
  3. Uda garaian estali gabeko igerilekua kudeatzeko zerbitzuaren luzapena onartzea.
  4. Azpeitiko Ekindar S.Coop-ek egindako hobari eskaera erabakitzea, Urrestillako 15. poligonoko 79 Kaminazpi lurzatian 1 MW-ko planta fotovoltaikoa jartzeko, Alkatetzak 2022/11/25ean emandako hirigintza baimenari dagokion eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zergan.
  5. Alkatetzak 2024ko martxoan emandako ebazpenen berri ematea.
  6. Galderak eta erreguak.