Zozketa

Harribil dantza taldearen ikuskizunerako sarrerak zozkatuko ditu Uztarria Gukak

Erredakzioa 2024ko mai. 7a, 11:30

Harribil 'Hegaldia' ikuskizuna (Harribil)

Igande arratsaldeko musika ikuskizunaz gozatzeko bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu Uztarria Gukak bazkideen artean.

Harribil dantza taldeak Hegaldia ikuskizuna eskainiko du igandean, maiatzak 12, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Uztarria Gukak Kulturazek emandako bi sarrera bikoitz zozkatuko ditu bazkideen artean.

Sarreren zozketan parte hartu nahi duten bazkideek ostiraleko 12:00etara arteko epea izango dute. Zozketan parte hartzeko, honako lotura honetan eman daiteke izena, edota 943-56 01 64 telefonora deituta. Horrela egiten dutenek NA zenbakia eta zozketaren kodea tekleatu beharko dituzte. Kasu honetan, zozketaren kodea 51 da.