Ostiralean irekiko dute Sanjuandegiko Umeen Egunerako izen-ematea

Maialen Etxaniz 2024ko api. 29a, 09:39

Maiatzaren 25ean izango da Umeen Eguna. Izen-ematea, aste honetan bertan irekiko dute XJ Auzolanean taldeko kideek. Ostiralean, maiatzaren 3ean, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean 10:00etatik 13:30era bitartean egongo da izena emateko aukera, XJ Auzolaneanen lokalean.

XJ Auzolanean hasita dago Sanjuandegiko festak antolatzen, eta dagoeneko jakinarazi du noiz izango den Umeen Eguna. Hain zuzen, maiatzaren 25an izango da aurten haur eta gaztetxoentzat prestatutako eguna. Haur Hezkuntzako 4 eta 5. mailako haurrei eta Lehen Hezkuntzako 1-2-3 eta 4.mailako haurrei zuzenduta egongo da Sanjuandegiko Umeen Eguna.

Izen-ematea, aste honetan bertan irekiko dute XJ Auzolanean taldeko kideek. Ostiralean, maiatzaren 3ean, 17:00etatik 20:00etara eta larunbatean, hilak 4, 10:00etatik 13:30era bitartean egongo da izen-ematea egiteko aukera, XJren auzo lokalean, igerilekuaren eraikinean. 

Aurreko urteren bateko kamiseta erabiliko duten haurrek 6 euro ordaindu beharko dute izen-ematea. Kamiseta berria nahi dutenek berriz, zortzi euro.

Umeen Eguneko xehetasunak

Umeen Egunean, maiatzaren 25ean, parte-hartzaileak Jose Antonio Agirre plazan elkartuko dira 12:00etan. Ondoren, jolasak egingo dituzte 13:45era arte, eta 14:00etan bazkaria izango da. Bazkalostean, 14:30ean, beste hainbat jolas egingo dituzte. Horiek amaitzean, 15:00etan, haurrak gurasoekin elkartuko dira. Arratsaldean, berriz, 16:00etan, Iago Magoren ikuskizuna izango da Jose Antonio Agirre plazan.

"Gaizki ulertuak ekiditeko" hainbat ohar eman dituzte antolatzaileek: "Aldez aurretik, azpimarratu nahi dugu umeen egunean izango diren haur taldeak ausaz eginak izango direla; izen ematearen datak errespetatzeko ardura hartzen dugu, ez da salbuespenik egongo, ezta egunean bertan gerturatzen direnekin ere; 15:00tatik aurrera haurrak gurasoen ardurapean egongo dira". 

Informazio gehiago nahi edo zalantzak izatekotan, herritarrek 645 471 700 telefonora dei dezakete.