Domusa Teknik ISBk Challenge ligara igotzea lortu du

Aitziber Arzallus 2024ko api. 28a, 18:43

ISBko jokalariak zaleak, igoera ospatzen. (ISB)

55-40 irabazi du Arxilen kontra Zaragozako Utebon (Espainia) gaur arratsaldean jokatutako partida; horrenbestez, datorren denboraldian Espainiako saskibaloiaren bigarren liga garrantzitsuenean lehiatuko da Luis Agirre Katxi entrenatzaileak gidatzen duen taldea. Bihar egingo diete harrera Azkoitiko udaletxean. 

Domusa Teknik ISBk Espainiako saskibaloiaren bigarren liga garrantzitsuenera igotzea lortu du gaur arratsaldean, Arxil taldearen kontrako Zaragozako Utebon (Espainia) jokatutako partida 55-40 irabazi ostean. Ostegunaz geroztik Challenge ligarako igoera fasea lehiatzen ari zen Luis Agirre Katxi-k gidatzen duen taldea, eta helburua lortu egin dute. 

Gaurko garaipenaren ostean, mailaz igo direla aitortzeko, Domusa Teknik ISBko emakumeei harrera egingo diete bihar Azkoitiko udaletxean. Ordua ez dute zehaztu.