Odol ateraldia izango da bihar

Ane Olaizola 2024ko api. 23a, 12:01

Gotatanta.eus webgunearen bidez eman daiteke izena, baita telefonoz 943-00 78 84 zenbakira deituta ere.

Odol ateraldia egingo dute bihar, asteazkena, 16:30etik 20:10era, Soreasuko pasabideko parrokiaren lokalean. Gotatanta.eus webgunearen bidez izena eman daiteke. Dena den, telefonoz izena emateko ohitura dutenek horrela egiteko aukera ere izango dute, odol emate egunean bertan edo bezperan 943-00 78 84 zenbakira deituta, 08:30etik 13:30era.