EH Bildu gailendu da Azpeitian, Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetan

Mireia Galarza Bastida 2024ko api. 21a, 22:12
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeen emaitzak Azpeitian.

%52,04 eskuratu du koalizio subiranistak, 3.579 boz, hain zuzen ere. Bigarren indarra, berriz, EAJ izan da, botoen %40,23 lortuta, eta EH Bilduk baino 800 boto inguru gutxiagorekin (2.767 boto).

Eusko Legebiltzarrerako bozak izan dira gaur, apirilak 21, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, eta boto zenbaketak aurrera doazen heinean, hasi dira herriz herriko datuak ematen. Azpeitian EH Bilduk gailendu da botoen %52,04 eskuratuta (3.579 boto). Bigarren indarra, berriz, EAJ izan da, bozen %40,23 lortuta, eta EH Bilduk baino ia 1.000 boto gutxiagorekin (2.767 boto).

Hirugarren indarra, bi alderdi bozkatuenek baino emaitza askoz ere apalagoekin, PSE-EE izan da; 244 boz jaso ditu (botoen %3,55). PPk 106 boto jaso ditu (%1,54), eta Ahal Dugu-Alianza Verdek, berriz, 61 boz (%0,89). Horiez gain, 50 boto jaso ditu Sumarrek, 41 Voxek eta 13 PACMAk.

11.419 herritar zeuden hauteslekuetara deituta gaurkoan, eta erdiak baino gehiago joan dira botoa ematera. Izan ere, %61,06 izan da parte hartze datua. Eusko Legebiltzarrerako azken bozetako parte hartzea kontuan hartuz gero, jaitsi egin da zertxobait abstentzioa gaurkoan (2020an %59,61 izan zen herriko parte hartze datua).

Joera mantendu da

2020an egin ziren azkenengoz Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak, eta orduko hartan EH Bildu izan zen nagusi Azpeitian; 3.150 boto jaso zituen EH Bilduk. EAJ izan zen bigarren indarra, 3.016 boto lortuta, eta PSE-EE hirugarrena 221 botorekin. Ahal Dugu, PP+Ciudadanos eta Vox izan ziren ondorengoak.