Maite Etxezarretak irabazi du Gabiriako Leharrei lasterketako proba motza

Ihintza Elustondo 2024ko api. 20a, 17:03
Maite Etxezarreta, helmugara iristen. (Goierriko Hitza)

Hamabost kilometro eta 800 metroko desnibel positiboa dituen ibilbidea osatu du goizean korrikalari azpeitiarrak, eta hura izan da helmugara iristen aurrena.

Maite Etxezarreta nagusitu da gaur goizean jokatu duten Gabiriako (Gipuzkoa) Leharrei lasterketako proba motzean. Goierriko Trail Koparako bosgarren proba puntuagarria izan da. Bi korrikaldi izan dira: trail modalitateko luzea, 24 kilometrokoa eta 1.300 metroko desnibelduna; eta esprint motako motza (15 km eta 800 metro desnibela). Lasterketa motzean parte hartu du azpeitiarrak, eta hura izan da helmugara iristen aurrena. Etxezarretaren ondoren, Maider Unanue aramarra (Gipuzkoa) eta Maddi Elizasu andoaindarra (Gipuzkoa) sartu dira helmugara.

Goierri Kopa Trailari dagokionez, emakumezkoetan lehen sailkatua Eneritz Oiartzabal azpeitiarra da.