Apirilaren 23ko ipuin musikatuen saiorako izena emateko epea ireki du liburutegiak

Nerea Uranga 2024ko api. 13a, 09:00
Itziar Saenz de Ojer ipuin kontaketa saio batean.

Azpeitiko Udal Liburutegiaren 60. urteurreneko ospakizunen barruan, Kontu kanta kontaldia saioa izango da apirilaren 23an, 17:30ean, liburutegian. 4 urtetik gorakoentzat da, baina baita helduentzat ere. Aurrez izena eman behar da.

Itziar Saenz de Ojer ipuin kontalariak Kontu kanta kontaldia ipuin musikatuen saioa eskainiko du apirilaren 23an (asteartea), 17:30ean, liburutegian. 4 urtetik gorakoentzako izango da, baina baita helduentzako.

Saiora joateko aurrez izena eman beharra dago, eta gaurtik apirilaren 20ra bitartean izango da horretarako aukera. Izena emateko liburutegira deitu behar da 943-15 71 95 telefono zenbakira edota whatsapp mezua bidali 688 81 55 06 zenbakira.

Ipuin musikatuen saioa Azpeitiko Udal Liburutegiaren 60. urtemuga ospatzeko antolatutako egitarauaren barrukoa da.